Persefono

'Aathma'

Diskoetxea: ViciSolum.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2017ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Andorra printzerri txikia da. Mendiz inguratuta bizi dira biztanleak, neguko kirol estimatuena praktikatzen dute, eta batzuen ondarea gordetzeko lekua da. Pentsa, heavy metalak ere badu lekua. Persefone da hango talde esanguratsuena, eta txikitik handira jo zuten hasieratik. Aathma bosgarren diskoarekin beren ekarpen harrigarria berretsi dute. Muturreko metal progresiboaren banda interesgarrienen artean daude. Sortzaile finak dira, eta hori kantu guztietan nabari da. Bi sarrera ditu diskoak, eta ondoren dator Prison Skin abestia, lanaren ildoa marraztuko duena. Baretuz eta oldartuz, pasarte bero eta hotzak tartekatzen dituzte. Horrekin batera, azpimarratzekoa da Paul Masvidal (Cynic) musikariaren parte hartzea Living Waves pieza ederrean. Aathma sail kontzeptualak dituen lau zatiak ere patxadaz gozatzekoak dira. Urteko metal disko onenetako bat da, bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.