HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Zorioneko hondamendia'

Ipuin feministak

Imanol Mercero -

2014ko urriak 5

Idazlea: Adela Turin. Ilustratzailea: Nella Bosnia. Itzultzailea: Fernando Rey. Argitaletxeak: Pamiela eta Kalandraka.

Adela Turin aipatuta nahitaezkoa da feminista hitza gogora etortzea. Haur literatura aldarrikapen sozialak egiten hasi zenean, Adela Turinek emakumearen aldeko borroka haur literaturara ekartzeko ohorea eta lana hartu zuen.

Bere asmoak gauzatzeko Dalla parte delle bambine deitzen den bilduma sortu zuen, eta bertan mordoxka bat titulu argitaratu zuen. Joan den urtean bi ale euskaratu zituen Pamiela argitaletxeak (ikus hemerotekan iazko kritika, 2013-10-06 datarekin argitaratu zena), eta aurten beste bi kaleratu berri ditu: Zorioneko hondamendia eta Bonobo betaurrekodunen egiazko historia.

Iaz bezala, aurten ere esan beharra dago Turinen bilduma honetan alderdi narratiboa nahiko baldintzatuta agertzen dela, eta, mezu berdinzaleak zabaltzeko zeregin horretan, balio hezitzaileak gaina hartzen diola literaturari. Eta hala ere, literatur lan txukunak dira, irudimenez originalak, eta teknika narratiboa menderatzen dutenak, nahiz eta, mezua zabaldu behar horretan, kontakizunari moteltasuna erantsi zaion.

Nella Bosniaren ilustrazioa eraginkorra da, ikusgarria eta ausarta, bere garaian egiten ziren moldeen araberakoa, baten bati modaz kanpokoa irudituko zaion arren.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Tentsioa dakarten lanak falta dira»

Itziar Ugarte Irizar

Formatu bikoitzeko lan batekin itzuli da: 'Unisonoa', lerro bateko poesia liburua eta hamabi soinu pieza. Lengoaia behatzeko eta entzuteko denboratzat du idazketa.
Virginia Woolf idazle ingelesa; jardun betean zegoen 1920. urterako, baina bide oparoago baten atarian oraindik. ©BERRIA

«Negu sasoiko lehen eguna»

Joannes Jauregi

Idazle baten egunerokorik ezagun eta oparoenetako bat izango da Virginia Woolfena, ia bizi osoa eman baitzuen osatzen. Gaur duela ehun urte, astelehenarekin, Woolfek 38 urte zituen; idazle argitaratua zen, baina artean onenak eman gabea. Eta sarrera bat egin zuen egunerokoan.

Wiggins ahizpetako hiru, The Shaggs taldeko kideak. ©BERRIA

Tarotak iragarritako banda kalamastra

Julen Azpitarte

Aitak behartuta abiatu zuten The Shaggs taldea Wiggins ahizpetako hiruk. Disko bakarra grabatu zuten, 1969an, eta, gerora, hamaika aldiz berrargitaratu da, gaur arte. Muturreko jarrerak eragin dituen lana da.

Jean Castagnet eta Andre Lekuona. ©FAMILIAKO ARGAZKIA

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna