Albistea entzun

Athletic 0. Celta 2

Oso joko eskasa eginda, baina aurrera, hala ere

Batere konfiantzarik eta indarrik gabe, etxetik kanpoko golen balio bikoitzari esker egin dute aurrera zuri-gorriek Espainiako Kopan
Samu Celtako atzelaria eta Muniain Athleticeko erdilaria lehian, atzo.
Samu Celtako atzelaria eta Muniain Athleticeko erdilaria lehian, atzo. M. R. / ARP

Unai Zubeldia -

2015eko urtarrilak 15

Athletic. Herrerin; De Marcos, Etxeita, Gurpegi, Balentziaga; Iturraspe, Rico; Ibai (Susaeta, 67. min.), Beñat (Iraola, 62. min.), Muniain; eta Williams (Aduriz, 62. min.).

Celta. Ruben; S. Gomez, Cabral, Fontas, Samu; Radoja, A. Fernandez (B. Fernandez, 46. min.), A. Lopez (Bongonda, 51. min.), Orellana (P. Hernandez, 68. min.); Santi Mina eta Charles.

Golak. 0-1: Etxeitak, bere atean (49. min.); 0-2: Orellanak, penaltiz (61. min.). Epailea. Martinez Munuera. Txartel horia: Athleticeko Beñat, Rico eta Gurpegiri; eta Celtako Samu eta Hernandezi.

Laguntza eske ari da Athletic. Emaitza txarrekin konfiantza erabat galduta, paserik errazena ere huts egiteko gai dira zuri-gorriak. 2014ko azaroaren 29an Getaferi 1-2 irabazi zionetik, gainbehera etengabean doa Bilboko taldea, eta arriskutsu bihurtzen ari da egoera. Bai, Espainiako Kopako final-laurdenetarako txartela lortu zuten atzo zuri-gorriek, baina, Vigon 2-4 irabazi ondoren, etxetik kanpoko golen balio bikoitzari esker egin zuten aurrera bizkaitarrek. Joko onegirik egin gabe, 0-2 irabazi zuen Celtak, eta ezusteko handia emateko zorian egon ziren galiziarrak.

Kordoba (0-1), Atletico Madril (1-4), Deportivo (1-0), Elx (1-2), Celta (0-2)... Porrot asko dira jarraian. Bazirudien Kopako joaneko partidako emaitza onak baretu egingo zuela baxualdia, baina egungo Athleticek ezer gutxi behar du noraezean geratzeko. Hasi, hainbestean hasi zuen atzoko partida, goian presioa eginez eta lehen minuturako bi korner behartuz. Baina, ondoren, 35. minutura arte, erasoko jokaldi arruntenik ere egin ezinik ibili ziren zuri-gorriak. Muniain, Beñat eta Ibai zelai erdian zirela, eta Williams erreferentzia gisa zeukatela, Celtaren mende egon zen taldea ia gehienean.

Bere txarrean, eta Santi Mina eta Orellanaren jaurtiketa bana salbu, galiziarrek ez zuten sortu arrisku handirik. Baina Etxeitak bere atean gola sartu (49. min.), Muniainen huts larrian Orellanak penaltian asmatu (61. min.), eta larri amaitu zuen partida Athleticek. Adurizek, Iraolak eta Susaetak lasaitu zuten jokoa, aulkitik aterata. Malaga dago zain Kopan, baina kezkatzeko moduko itxura dauka taldeak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Erik Jaka, Baikorekin kontratua sinatzen, gaur. ©Baiko

Baikok Erik Jaka fitxatu du

Julen Etxeberria

Buruz buruko txapeldunak eten egin du Asperekin zuen kontratua, eta enpresa berriarekin ariko da maiatzaren 1etik aurrera. 

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Partida batera, Athleticek irabaz diezaioke Bartzelonari»

Aitor Manterola

Badaki zer den Espainiako Kopa irabaztea Athleticekin: entrenatzaile zen 1984ko finalean. Aukerak ikusten dizkio taldeari kopa lortzeko, baina sinetsi egin behar dutela dio. Klubaren egungo bidearekin baikortasun gutxiago dauka.
 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

'Klik' egin dio buruak

Julen Etxeberria

Garoa Martinez bermeotarrak bost uste eskas daramatza halterofilia egiten, eta sekulako garapena izan du: Euskadiko eta Espainiako txapelduna da, eta hamalaugarren izan berri da Europako Txapelketan. Hain zuzen ere, handik bueltan erabaki du «aurrerapauso bat» eman nahi duela.
Jokin Altuna, finalerdietako ligaxkarako sailkatu berritan, herenegun, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Baita hirugarrenean ere

Julen Etxeberria

Elezkano-Zabaleta eta Altuna-Mariezkurrena ariko dira larunbatean Iruñean, eta Peña-Albisu eta Ezkurdia-Galarza igandean Logroñon

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Unai Zubeldia

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna