Albistea entzun

Oihal koloretsu eta bizia jostearen marabilla

Entzuleek, eta, batez ere finalisten jarraitzaileek, giro ezin hobea jarri zuten harmailetan. Txaranga, trikitia, koloredun elastikoak, txaloak, pankartak, barreak eta animoek, «marabilla» bihurtu zuten Miribilla.
4.500 bat ikusle bildu ziren Bilbo Arena kiroldegian.
4.500 bat ikusle bildu ziren Bilbo Arena kiroldegian. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Aitziber Laskibar -

2014ko abenduak 21 - Bilbo

Miribilla marabilla bihurtu zen. Hala adierazi zuten bertsolariek hasiera hasieratik, eta hala sentitu zen harmailetan. Bizi dagoen bertsolaritzak eta bertsozaleek eskainitako berotasun, umore eta alaitasunak, koloretsua bihurtu zuten, oso, bertsolaritzaren oihala. Denen artean jositako sare zabala.

Pozarren nabaritu ziren aurkezlea eta gai-jartzailea. Jendearen berotasunagatik, pozarren finalistak. Bertsoez eta giroaren alaitasunaz gozatuz, pozarren entzuleak. Txaloak, animo oihuak eta txistuak. Bonbo hotsak, trikitiak eta panderoak. Irrintziak. Itzela izan zen, hasiera hasieratik, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean bizitakoa.

Irrikaz, garaiz bete zituzten harmailak entzuleek. Taldeka, kolorez jantzi zituzten eserlekuak. Lepoan luma koloretsuak eta buruan egunkarien orriekin egindako txapelak zituztela, Santutxukoak, Oihana Bartra auzokidea modu neka ezinean animatzen.

Haien eskumatara, hori koloreko multzo handi bat: Xabat Galletebeitia animatzera joandako lagun kuadrilla, berariaz egindako elastiko biziak soinean, eta bonbo eta guzti. Isildu gabe aritu ziren laguna animatzen. Hasieratik amaierara. Buruz burukora Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia igaro zirela iragartzean ere, «Aupa Xabat!», haiek ozen. Txapelduna Paia zela aurkezleak esaterakoan, «Xabat txapeldun! Xabat txapeldun!». Milaka lagunei itsatsi zieten alaitasuna. Harmail guztiak jarri zituzten dantzan, olatua alderik alde egiten, «Xabat! Xabat!» oihuak txalokatzen.

Pankartak ere garaiz ziren bertsolariek ikusteko moduan itsatsita. Aupa Oihana. Santutxu ere zurekin. Aldamenean, Aupa Jone, kartulinekin osatuta. Jone Uriaren eta Fredi Paiaren aldeko pankarta ondoren. Beste aldean, bertsoak dotore josi eta saioaz gozatzeko deia, Etxahun Lekueri zuzendutako mezuan.

Zintzilikatutako plastikoen gainean, bi haur, jendetzaren artean. Haiek kartulinetan eskuz egindako txartel bana eskuetan: Aupa Arkaitz, batean. Aupa Oihana, bestean. Errotulagailuz egindako lore eta bihotzen irudi eta guzti. Arkaitz Estiballesen alaba Maindi kartel bati eusten, lagun Irati besteari, besoak luzatuta erakusten. Kartelak, bien artean txandakatzen aritu ziren saioan zehar. Aita eta laguna animatzen, txalotzen, oihukatzen. Urduri baina pozik.

Bazen bestelako pankarta eta aldarririk ere: joan zen asteburuan Gernikan atxilotu zuten Jone Amezaga gaztearen aldekoak, esaterako. Haren babeserako aterki laranjak ere bai eserlekuetan. Zortzi finalistak, aterki laranja horiek irudikatzen dituzten pinak zituzten paparrean.

Iritzi artikulu bat idazteagatik espetxeratzeko arriskua dutenen aldeko pankarta ere bai harmailetan: Oroimena delitu denean.

Gorantza animoak

Hasterako pil pil ziren animoak. Saioa hasi baino ordubete lehenagotik eserleku asko beteta ziren, eta taldeka, nork bere laguna festa giroan animatzen zuen. Musikarekin. Txaloekin. Bertsolari bakoitzaren aurkezpenak goian utzi zuen langa. Zoramena jendearen artean. Gozatzeko gogoa.

Beherakadatxoa ere izan zuen giroak ondoren. Lehen bertso puntuagarrietarako gaien tristetasunak pitin bat itzali zituen barre gogoak. Alaba izan zuen presoari buruzkoak, onartzen ez dioten homosexualitatearenak zein hildako laguna gogoratu beharrak hoztu egin zuen giroa.

Baina zortziko txikikorako lehen gaiarekin batera egin zuen gora berriro tenperaturak. Paia eta Estiballesen bikotekako lanak algaraka jarri zituen entzuleak. Elkarren lagunak izaki, gustora nabari ziren, gero, buruz burukoan, elkarrekin arituko zirenak. Lasai, umoretsu, adar-joka eta pozik aritu ziren biak ohikoak dituzten parrandei eta tiobiboen birei buruz. Barreak eragin, eta berriz berotu zuten giroa.

Une gorena amaieran iritsi zen. Agurretan. Bertsolari gazteen jarraitzaileek bertsozaletasunaren osasuna frogatu zuten. Aitzakiarik gabe. Marabilla bihurtuta.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

<b>Finala.</b> 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, BECen. ©A. LOIOLA / FOKU

Txapelketa: zauri edo ukendu

Miren Mujika Telleria

Bilboko Bizkaia pilotalekua izango du azken geltoki Txapelketa Nagusiaren trenak. Ibilbide gorabeheratsua eginda, gaur helduko da hara. Kolpea edo poza izango da gaurko saioa bertsolarientzat, gaur erabakiko baita zein zortzi bertsolari arituko diren Nafarroa Arenako oholtzan.
Jon Sarasua idazlea, atzo, Donostian, <em>Harizko zubiak</em> liburuaren aurkezpenean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Hizkuntza lankidetzaren kontrabandoa

Jone Bastida Alzuru

Jon Sarasuak Haitira, Pernambucora, Mexikora eta Tangerrera egindako bidaietako esperientziak eta gogoetak jaso ditu liburu batean: 'Harizko zubiak'. Pamielak atera du

Iñigo Etxezarreta abeslaria <em>Guretzat</em> diskoaren aurkezpenean, atzo, Bilboko Kafe Antzokian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Rockero izandakoen runbak

Olatz Silva Rodrigo

ETS taldeak 'Guretzat' diskoa kaleratu du. Ska eta rock doinuak alde batera utzi, eta beste hainbat musika estilo uztartu dituzte

Gartxot komikigileak sortutako <em>Barruan</em> komikiko irudietako bat. ©GARTXOT / ATARAMIÑE

Kartzelak kolpatutako literatura bat

Iñigo Astiz

2002tik 2017ra bitartean kaleratutako liburu kolektiboetako testu hautaketa bat, Jose Mari Sagardui 'Gatza'-ren memoria liburu bat, eta Gartxoten 'Barruan' komikia kaleratu ditu Ataramiñek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.