Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Urteak

Publizitatea

Iritzia

LARREPETIT

Urteak

 

2017-05-19 / Onintza Enbeita

Pasa den igandean larri esnatu zinen eta gehiago ez edatea pentsatu zenuen. Gaur, ordea, berriro da ostirala. Ardoarekin errazago egiten duzu neska seguruarena, eta lagunei esan diezu ez zarela berriro Urliarekin oheratuko. Aitortu diezu harrapatuta egon zarela; baina amaitu da. Promesak indartsua ematen du Urliarekin topo egin duzuen arte, eta handik ordu batzuetara zeure burua ikusi duzu Urliaren atari aurrean, kalearen norabide bietara begira, zerbait oso txarra egitetik bazentoz bezala. Zerbait bidali nahi duzu haizea hartzera, baina ez dakizu zer: ardoa, lagunak, neska seguruarena egiten duzunean egiten dituzun zentzu gabeko promesak, Urlia... eta lagunen whatsapp taldera mea culpa triste bat idatzi duzu. Kafe beltzaren laguntzaz zeure berbak irensten ari zarela, beste norbaiten mezua sartu zaizu mobilean: San Mames berrira lagunduko zeniola zin egin zenion. Jaunartzea egin zenuenetik ikusi gabeko jendearekin topo egin duzue. Berdin dio zu haietaz ez gogoratzeak, haiek badakite euren bihotzeko klubari buruz zelakoak esan dituzun irratian. Astelehen goiza berri ona iruditzen zaizu: asteburua amaitu da behintzat. Aste honetan sukalde berriaren azken ukituak ordaindu behar dituzu, baina konturatu zara horretarako ateratako diru guztia gastatu duzun arren, ez duzula ordaindu beharreko guztia ordaindu. Berriro gertatu da: zapata garesti batzuez maitemindu zara. Eta, gaur, barikua, zeure eguna da. Halakoak egiteari aspaldi utzi behar izan zeniola pentsatzen ari zarela, ez dakizu zergatik, baina Wikipedian sartu zara. Bai, gaur bezalako egun batean moztu zioten burua Ana Bolenari zu jaio baino lau mende lehenago. Hotzikara batek hartu dizu gorputza, baina zapata berriak jantzi dituzu. Irribarre txiki bat egin diozu ispiluari: zuri ez dizute bururik moztuko, egiten dituzunak ikusita, ez bazenu bezala bizi zara eta.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak