Albistea entzun

'Hitzetik hortzera'-ren 25 urteak saio berezi batekin ospatuko dituzte

Amurizak, Egañak, Lujanbiok eta Alberdik bertsoaren garapena aztertuko dute abenduaren 28an
Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakaria eta Edu Barinaga ETBko zuzendaria, atzo, Bilbon.
Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakaria eta Edu Barinaga ETBko zuzendaria, atzo, Bilbon. EITB

Lander Muñagorri Garmendia -

2014ko azaroak 12 - Bilbo

21.000 bertso, 10.000 errima eta 25 urte. Horiek dira Hitzetik hortzera telebista saioak lortu dituen datuak. Eta kopuruak gorantz egiten jarraituko du. Hala adierazi du, behinik behin, Edu Barinaga ETBko zuzendariak: «Beste 25 urtez, gutxienez, jarraituko du saioak». Urteurrenaren harira gustura azaldu da, «zaila izan den arren abiatze fasean zein ibilbide osoan ikuspuntuak uztartzea bi erakundeen artean [ETB eta Bertsozale Elkartea]». Izan ere, esan du Euskal Herriak bertsoarekin munduari begiratzeko modu propioa duela, eta sinetsita dago «ikuspegi horrek gure telebistan» egon behar duela.

Iritzi bera azaldu du Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariak, baina jakitun da bertsoak telebistarako izan ditzakeen trabez: «Askotan esan izan da telebistak eta bertsoak tempo ezberdinak dituztela». Hala ere, Muruak azaldu du testuingurua zuzen ematea eta bertsoa «desnaturalizatu gabe» ematea lortu dela, eta hori lorpen modura azaldu du. Are gehiago, bertso saio handiak telebistaz emateko aukerari heldu diotela ere azaldu du. Horren lekuko, esan du larunbat honetan Xilaba bertsolari txapelketaren finala emango dutela osorik 22:00etatik aurrera. Eta gogorarazi du Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken bi finalak izan direla ETB1en gehien ikusi diren emanaldiak.

Baina Hitzetik hortzera saioak plaza handi eta txikiak uztartu du, eta hori da, Muruaren ustez, lorpenik handienetakoa. «Astero bi plazatako bi saio grabatzen dira, izan Santa Grazin edo Bilbon, aretoan, jatetxean, elizan zein kalean izandako bertso saioak harrapatuz». Era horretan Euskal Herri osoko bertsogintza erakutsi dela dio, eta bertso saioaren testuingurua telebistaz ondo adierazi dela. «Era horretan, ezagutzera eman ditu ezezagun ziren zoko eta lekuak». Eta horrek guztiak lagundu du azken urteetan bertsolaritzak izan duen zabalpenean.

Hain zuzen ere, Hitzetik hortzera saioaren urteurrena ospatzeko, abenduaren 28an saio berezi bat emango dute: bertsogintzari emandako telebista saioa emititzen hasi zenetik bertsoak izan duen garapena aztertuko dute lau bertsolarik. Mahaiaren bueltan eseriko dira Xabier Amuriza, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi. Izan ere, 25 urtean bertsoaren egoera aldatu delakoan dago Murua.

Baliteke saio berri bat iristea

Hitzetik hortzera-k izan duen bilakaerarekin gustura azaldu da Barinaga, eta ildo berean jarraitzeko jarrera ere azaldu du. Are gehiago, bertsoaren ahaleginean sakontzen jarraitzeko konpromisoa hartu du. Hain zuzen ere, Muruari mahai gainean jarri dio bertsoarentzako gune berri bat bilatzeko erronka, elkarlanak aurrera egin dezan. «Potentzialtasuna badago ahozkotasuna lantzen duen ildo horretan sakontzeko». Hitzetik hortzera-z gain bertsoari eskainitako beste saio bat lantzeko gonbita egin dio era horretan. «Aukera ona daukagu horretarako».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Albokari izaera mitologikoa eman zaio: benetan, jotzea ez da hain gaitza»

Amaia Igartua Aristondo

Kantuak entzuten, eta partitura irakurtezinek lagunduta: hala ikasi du alboka jotzen Koteronek. Autodidakta izan da: tresnaren inguruan ezer gutxi egon denez, sortuz joan behar izan du, beste batzuekin batera. Filosofia irakaslea da ogibidez.
Paul Verhoeven zinemagilearen <em>Benedetta</em> filma (2021) euskarazko azpidatziekin ikus daiteke Movistar Plusen. ©BERRIA

Movistar Plusen 148 film azpidatzi zituzten euskaraz 2021. urtean

Urtzi Urkizu

Iaz, 31 telesailetako 279 atalen euskarazko azpidatziak jarri zituen plataformak. Konpainiak 2014an hasi zuen akordioa Jaurlaritzarekin

Arturo Campion euskaltegiaren 50. urteurrenaren besta, atzo. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Beste hamaika istorio bizitzear

Yasmine Khris

IKA Iruñeko Arturo Campion euskaltegiaren 50. urteurrena kari, egun osoko besta egin dute. «Etxea» aurkitu zutela gogoratzera joan dira ikasle berriak, ikasle ohiak eta irakasleak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...