Albistea entzun

Durangoko 50. Azoka. ARAZOKA

Eta igogailuko soka etengo balitz, zer?

Iñigo Astiz -

2015eko abenduak 6

Izango da 2000. urtearen buelta. Amerikar natiboen poesia jardunaldiak AEBetako mendebaldeko hiri ertain batean, eta igogailuan Native american renaissance izeneko literatur mugimenduko lau ahots nagusiak; Nevadako Nila Northsun Shoshone eta Chippewa jatorriko idazle zorrotz bezain gordina tartean. Poza aipatzen du lehenik pasadizoa gogora ekartzean: hain metro koadro gutxi eta halako mailako hainbeste idazle. Baina pasatu poz istanta eta kolpean kezka: «Eta zerbait gertatu, jainkoak ez dezala halakorik nahi, eta bat-batean igogailuko kablea etengo balitz? Orduan zer? Akabo Amerikako literatura natiboa!».

Egin kalkuluak. Landako guneak 4.000 metro koadro. Ahotsenearen karpa 250 metro koadro. San Agustin Kultur gunea mila inguru, bota 400 Saguganbarari, 40 Kabi@ri, 150 Irudieneari. Totala: 4.840 metro koadro. Horra kabidan euskal kulturaren neurria. Hori bider bost egun. Sartu espazio horretan eta euskal kulturan zaude, atera espazio horretatik eta akabo. Arrasto gutxi batzuk, bai, baina kito. Poltsak eskuetan atera da gizon bat Landakotik. Kanpo. Neska gazte batek gurutzatu du atea, kanpo, baina deitu dute atzera kuadrillakoek eta bueltatu da Landakora, barru. Bi emakume, bata ilean zinta batekin. Barru eta barru. Bikote bat orga bati bultzaka edo orga bat bikote bati tiraka. Hirurak barru. Mutiko bat atean sartu ez sartu: eskuineko ukondotik hasi eta ezker bekainera arte barru, ezker begitik hasi eta ezkerreko eskuko erdiko hatzera arte kanpo. Erdi kanpo edo erdi barru? Emakume pare bat hizketan, barru. Sakelakoari so bi nerabe. Kanpo. Eta hala mende erdiz. Barru bat eskaintzen bai, baina baita kanpo bati buelta eman ezinik ere. 24.200 metro koadro barru bost egunez, eta 2.550.000.000.000 kanpo.

Oharra: kalkulu hauek ez dute bizitzarik ?eta, beraz, akaso euskaldunik? izan dezakeen beste planetarik kontuan hartu, barka eragozpenak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

«Areto txikiak maite ditut; hor, bazara edo ez zara, eta ni banaiz»

«Areto txikiak maite ditut; hor, bazara edo ez zara, eta ni banaiz»

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Aitak oparitutako gitarrak jarri zuen Aurora Beltran musikaren bidean, duela 50 urte. Tahures Zurdos taldeak markatu du bide hori, nahiz eta musikariak bakarrik grabatu dituen bere azken diskoak. Tahures 2019an itzuli zen; Beltran ez da inoiz joan.

1 ©RAUL BOGAJO / @FOKU

Artea hezkuntzari so

Aitor Biain

'Pentsatzeko leku bat. Arte eskola eta praktika esperimentalak Euskal Herrian 1957-1979' erakusketa jarri du Artiumek. Ekainaren 5era arte egongo da zabalik
<em>Zura eta ura</em> egitasmoaren sortzaile eta sustatzaileak, Aquariumeko atzoko aurkezpen agerraldian. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Itsas portuen erradiografia bat

Alex Uriarte Atxikallende

Argazkilaritza eta literatura uztartzen dituen 'Zura eta ura' egitasmoa aurkeztu dute Aquariumean
Langile bat Donostiako Trueba zinema aretoak desinfektatzen. ©GORKA RUBIO / FOKU

Kulturak 2021ean emandakoaren errepasoa dakar 'Jakin' berriak

Erredakzioa

Ismael Manterolak eta Ainhoa Urienek idatzi dituzte 247. zenbakiko artikulu nagusiak. Beste hainbat sinadura ere bildu dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.