Albistea entzun

Azken balearen harrapaketaren ospakizunen aurrean

Martintxo Mantxo - Ekologistak Martxan

2016ko maiatzak 26

Herri batek ospatu behar du bere historia, nola ez. Baina hausnarketa ere egin behar du gauzak errepika ez daitezen. Orio eta herri askoren ekonomiak baleetan oinarritzen ziren: handiak ziren eta baliabide asko lortzen zuten haietaz.

Baina azken balearen harrapaketa ospatzen dugunean, espezie baten bukaera ospatzen dugu, eta hori agian ez da oso zuzena. Euskal kostaldean bizi ziren baleak desagertu ziren gizakiaren jardueraren ondorioz, eta, hain zuzen, euskal balea izeneko mota berezi bat desagerrarazi zuten (Eubalaena glacialis). Beraz, euskaldunok, beste herriekin batera, animali espezie baten desagerpenarekin lotuta egon beharko ginateke. Holandarrek Maurizio eta Reunion irletako dodoa akabatu zuten gisan edo estatubatuarrek bisonteak akabatu zituzten gisan. Horren ordez, guk ospatu egiten dugu.

Baleen harrapaketa bi jarduerekin lotuta dago: arrantza (harrapaketaren aldetik) eta energia (erabilpenaren aldetik). Alde bietan, azken balearen harrapaketa baliagarria zaigu hausnarketarako.

Arrantzaren aldetik, balearekin gertatu zen bezala, beste itsas animaliekin berdin egiten ari gara gaur egun. Edo okerrago, arrantzaz gain, kutsadura edo aldaketa klimatikoa eragiten ditugulako. Adibidez, azken egunotan balea asko hilda aurkitu izan dira plastiko poltsak irentsi dituztelako edo erradioaktibitatearengatik (Fukushima).

Arrainen aldetik, munduko espezieen %80 ustiatuta edo gehiegi ustiatuta zeuden 2010ean. Ipar-ekialdeko Atlantikoan, Ipar-Mendebaldeko Indikoan eta Ipar-Mendebaldeko Pazifikoan arrainak erabat ustiatuta daude. Hori dela-eta, euskal arrantzaleak Sahararaino joaten hasi ziren hemengo arrainak urritu zirelako, gero hegoalderantz jarraitu zuten eta Somaliako kostaldean amaitu dute atunak harrapatzeko. Mediterraneoan atuna ia desagertuta dago. Era berean, Ternuaraino joaten ziren euskaldunak, eta hango arrantzaleekin batera ia bakailaoa desagerrarazi egin zuten, 1992an debekualdi bat eragiteraino. Oraindik horrela jarraitzen dugu hartzen eta kontsumitzen, nahiz eta horrenbeste lekuetako arrainak bukatu, baleekin gertatu zen bezala; argi dago azkena desagertu arte ez garela geldituko. (Gai honetan oso interesgarria Soberanía Alimentaria-ren azken zenbakia).

Baleen aldetik, munduan hamahiru espezietatik zazpi desagertzeko zorian daude. 1982an Baleentzako Batzorde Internazionalak (CBI) baleen harrapaketa debekatu zuen. Islandiak, Norvegiak eta Japoniak jarraitzen dute hiltzen.

Energiaren aldetik, baliabide asko lortzen ziren baleez, baina batez ere olioa zen preziatuena. Urtu eta kupeletan ekartzen zuten Ternua bezain urrun dauden lekuetatik. Olio hori argia egiteko erabiltzen zen. Egun, beste olioa bezala, petrolioa, edo beste erregai fosilak bezala, gasa bezala. Balea-olioa erregaia zen. Balea-olioa bezala, petrolioa eta gasa amaitzen ari gara gu ere. Bietan oinarritzen dugu gure eredu energetikoa. Eta balearekin bezala, badirudi azken tanta erabili arte ez garela jabetuko. Bitartean sekulako ingurumen triskantza sortzen ari gara, eta bitartean aldaketa klimatikoa sortzen ari gara. Bitartean, azken petrolio tanta ere ustiatzen saiatzen gara, ozeanoen sakonetan, edo fracking-en bitartez, edo koke plantetan edo hondar bituminosoen bidez. Horiek guztiek ingurumenean daukaten eraginak izugarrizkoak dira. Baina baleekin bezala, ingurumen hondamena eta baliabideen bukaera ez zaigu axola. Azken petrolio eta gas tanta erabili arte ez gara asebeteko.

Beraz, horrelako ospakizunek hausnarketa hauek izan beharko zuten irizpide: Nola egin dezakegu beste baleak ez desagerrarazteko? Nola, arrainak eta ingurumena ez amaitzeko? Nola, energia hobeto erabiltzeko? Nola, gure ondare naturala biziarazteko? Orduan bai ospakizunak zentzua izango duela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.