Albistea entzun

Alex Rayon. Radio Euskadiko kolaboratzailea

«Lagatzen bada, okerrera egin dezake albiste faltsuen gaiak»

'Boulevard' irratsaioan 'Fake news' atala aurkezten du asteartero Rayonek. Astean sarean gehien zabaldu diren bost albiste faltsuei buruz aritzen da.
BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2017ko apirilak 21

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Kanpo Harremanetarako dekanordea eta unibertsitate bereko Big Data arduraduna da Alex Rayon (Bilbo, 1984).

Albiste faltsuek zeresan handia ematen dute azkenaldian. Zer gertatzen ari da?

Donald Trump presidente izan aurreko hauteskunde kanpainekin hasi zen kontua. Deskubritu zen Trumpen kanpainaren ingurukoek munduan zehar albiste faltsuak zabaltzeko guneak sustatu zituztela; besteak beste, Mazedonian eta Ekialde Hurbilean. Albiste faltsu asko Hillary Clintonen aurkakoak ziren. Ikusi da mafia sareak egon direla, diru asko irabazten zutenak. Jokaldi borobila zen, ideologikoki zein diru irabazien aldetik.

Europan, gobernu batzuk kezkatuta daude gaiarekin, eta neurriak hartzen hasi dira, ezta?

AEBetan gertatu denean, batzuk hasi dira kezkatzen. Europan, aurten hauteskundeak daude herrialde garrantzitsu batzuetan, eta kezka areagotu egin da. Orain Frantzian dago kezka. Marine Le Penek harremanak izan ditu albiste faltsuetako gune batzuekin, eta Vladimir Putinen gertuko pertsona da. Errusian bertan, albiste faltsuak zabaltzen dituzten agentzia dezente daude.

Albiste faltsuak nola zabaltzen dira hain bizkor soilik sare sozialen bitartez?

Bi ardatz daude Interneten. Batetik, sare sozialen ardatza dago; 35 urtetik beherako internauten informazio gunea sare sozialak dira. Facebookek ez du orain arte iragazki handirik jarri, eta uste dut ez duela jarriko.

Facebookek dio hasi dela horretan, kontrolak jartzen.

Esan, esan du, baina nik oraindik ez dut ikusi. Bigarren ardatza Google da, eta ari da kontrolen gaiarekin.

Googlen tokia hartzeko bideak aurkitzen dituzte albiste faltsuak zabaltzen dituztenek?

Bai, hala da. The New York Times-ek argitaratu duenez, Mazedonian sortutako agentzia batek adituak zituen bilatzaileetan albiste faltsuak kokatzeko. Adibidez, egunotan Hirugarren Mundu Gerra terminoa asko bilatzen da, eta albiste faltsu ugari daude, trafiko handiarekin. Jendeak galdetzen dituen hitz gakoak erabiltzen dituzte ondo kokatzeko.

Irratiko zure atalerako, non aurkitzen duzu egiazko informazioa biral bihurtu diren albiste faltsuen inguruan?

Albiste faltsu gehienak Buzz Sumo tresnarekin aurkitzen ditut. Egiazko informazioa lortzeko, zenbait teknika erabiltzen ditut. Batetik, prestigiozko komunikabideei begiratzen diet, eta, albistea zabaltzen ez badute, susmo txarra du. Bestetik, albistearen jatorrira joaten naiz. Jatorrizko ataria arakatuz gero, askotan topatzen dut hedabide fake bat dela. Google Trends eta halako tresnak ere erabiltzen ditut, izan dituen goraldi handiak ikusteko. Oso bizkor biral bihurtu den albiste bat badago, munduan oihartzuna du, eta prestigiozko hedabideetan aterako da, edo fake bat da.

Joan den astean Forocoches ataria aipatu zenuen. Zer gertatzen da atari horrekin?

Ez dakizu zenbat diru irabazten duen Forocoches-en jabeak. Interneten zerbait berria sortu eta trafiko handia lortzen duenak urte askotarako negozioa egina dauka. Forocoches lehen ataria izan zen Espainian edozein gairi buruz galdetzeko. Esan ohi dut Espainiako taberna dela, Interneten. Hitz gako batzuetan oso ondo daude kokatuta Googlen. Eta kontua da jende askok sinetsi egiten duela han agertzen dena. Egungo albiste faltsu askok jatorria Forocoches-en dute.

Zer eragin du albiste faltsuen gaiak kazetaritzan?

Badu bere eragina. Oso zaila da albiste faltsu baten aurka borrokatzea egiazko hedabide batetik. Izan ere, berri bat zenbat eta gehiago zabaldu, orduan eta lehenago ateratzen da, eta egia zabaltzea kostatuko da. Kezkatzeko modukoa da, areagotu egin baitaiteke. Gaia lagatzen badugu, okerrera joko du. Funtsezko axioma da Interneten ezer ez sinestea. Albisteak historia duten hedabideetan begiratu behar dira; jatorrizko ataria ere begiratu behar da. Bestalde, pentsatzen duguna sinesten dugu, eta gure ideien aurka jo beharra dago. Denen artean gezurrez ohartaraztea ere garrantzitsua da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Netflix Euskaraz ekimena

Netflix Euskaraz taldeak euskalgintzako eragileen babesa jaso du

Urtzi Urkizu

Apirilaren 15erako 10.000 sinadura lortzeko erronka jo zuten, eta 10.500 lortu dituzte jada. Netflixi edukiak euskaraz eskatzeko da sinadura bilketa: abenduaren 3rako, 20.000 lortu nahiko lituzkete.

Iratxe Perez, biniloen artean arakatzen. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Denborarik gabeko musika

Jone Arruabarrena

Aurten, beste urte batez, biniloak, mota guztietako diskoak, kaseteak eta DVD formatuan ikus daitezkeen filmak egongo dira salgai Gasteizko Dendaraba saltoki gunean.
4 ©BCC / EZEZAGUNA

Zentro bat gastronomiari

Jakes Goikoetxea

Basque Culinary Centerrek hamar urte beteko ditu irailean. Gastronomia unibertsitate ikasketa bihurtu zuen, eta urteotan eskaintza osatu du, ikerketan eta berrikuntzan sakonduz, batez ere. Prestakuntzaren osotasuna nabarmendu dute arduradunek, sukaldariek, irakasleek eta ikasleek.

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Betiko zaporeetara bidaiatzen saiatzen gara Garenan»

Ane Insausti Barandiaran

Repsol gidan eguzki bat lortu berri du Bazen Dimako (Bizkaia) Garena jatetxeak. Baserriko bizimoduaren gaineko memoria ariketa bat egiten dute bertan, plateren bidez. Egunero lanean jarraitzeko gogoz dago.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.