Albistea entzun

Maribel Salas. Aktorea

«Umorea tresna bat da gauza guztiez hitz egiteko»

Bost ataletako 'Nekane Amaya' telesaila estreinatuko du gaur ETB2k (22:30). Ijito abertzalearen rola jokatzen du Salasek. Alabaren ezkontzarekin hasiko da istorioa.
ETB / ETB

Urtzi Urkizu -

2016ko maiatzak 25

Vaya semanita-ren denboraldi arrakastatsuenetan parte hartu zuen Maribel Salasek (Barakaldo, Bizkaia, 1965). Orduz geroztik, telesail ugaritan parte hartu du.

Zer moduz sentitzen zara Nekane Amayaren pertsonaiarekin?

Aurkikuntza ederra izan zen niretzat. Bolada batean komediako pertsonaia guztiak gizonezkoei ematen zizkieten. Vaya semanita: cambio radical iritsi zenean, Nekane Amayaren pertsonaia egitea proposatu zidan Pausokak, eta oso atsegina izan da. Mamia duen pertsonaia da; dibertigarria da, eta inprobisaziorako aukera ematen du. Oso-oso gustagarria da pertsonaia; asko gozatzen dut aktore moduan.

Zer ezberdintasun izango du telesailak aurretik Nekane Amayarekin egin dituzten esketxen eta telefilmaren aldean?

Berrikuntzarik handiena cameo-ak dira. Pertsonaia ospetsuak trametan sartuko dira: Igor Yebra, Patxi Salinas, Berto Romero, Africa Baeta, Juan Maria Aburto eta abar. Zerbait ezberdina ematen diote telesailari.

Ezkontza ijito batekin hasiko zarete, Amayaren alabarena.

Ezkontza horretan, gainera, senargaiaren gurasoak kirurgialariak dira. Haien eta emaztegai ijitoaren familiaren arteko gatazkak askorako emango du.

Aritz Galarraga BERRIAko bi telebista kritikarietako batek idatzi du iraindua sentitu dela, ijitoen gaineko estereotipo, topiko eta klixeekin. Zer diozu?

Horren beldurra banuen. Umorearekin hari finekin zabiltza, eta min egin daiteke. Baina umorea tresna bat da gauza guztiez hitz egiteko. Gu errespetuz aritzen gara. Ijitoen kolektiboa Bilboko aurrestreinaldian izango da [atzo egin zuten]. Bakoitzaren umorearen senaren kontua da.

Martxoan, Dibertsitatearen Aldeko Ijito Feministen Elkarteak protesta bat egin zuen Mediaseten aurrean saio bategatik.

Imajinatzen dut egongo dela jendea iraindua sentitzen dena. Bataren gaitza, bestearen ona. Gu, behintzat, maitasunez aritzen gara.

Atzo gauean Allí abajo-ren denboraldia amaitu zen. Begoñaren rola jokatzen duzu hor.

Ocho apellidos vascos filmaren ostean, modan dago ipar-hego gatazka. Gu oso pozik gaude telesailaren ikusle datuekin. Batzuei ez zaizkie estereotipoak gustatzen, baina beste askori grazia egiten diete. Muturrera eramandako umorea da.

Hirugarren denboraldian jarraituko al duzu?

Bai, orain kontratu berrirako baldintzak negoziatzen ari gara.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Netflix Euskaraz ekimena

Euskalgintzako eragileen babesa jaso du Netflix Euskaraz taldeak

Urtzi Urkizu

Apirilaren 15erako 10.000 sinadura lortzeko erronka jo zuten, eta 10.500 lortu dituzte jada. Netflixi edukiak euskaraz eskatzeko da sinadura bilketa: abenduaren 3rako, 20.000 lortu nahiko lituzkete.

Iratxe Perez, biniloen artean arakatzen. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Denborarik gabeko musika

Jone Arruabarrena

Aurten, beste urte batez, biniloak, mota guztietako diskoak, kaseteak eta DVD formatuan ikus daitezkeen filmak egongo dira salgai Gasteizko Dendaraba saltoki gunean.
4 ©BCC / EZEZAGUNA

Zentro bat gastronomiari

Jakes Goikoetxea

Basque Culinary Centerrek hamar urte beteko ditu irailean. Gastronomia unibertsitate ikasketa bihurtu zuen, eta urteotan eskaintza osatu du, ikerketan eta berrikuntzan sakonduz, batez ere. Prestakuntzaren osotasuna nabarmendu dute arduradunek, sukaldariek, irakasleek eta ikasleek.

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Betiko zaporeetara bidaiatzen saiatzen gara Garenan»

Ane Insausti Barandiaran

Repsol gidan eguzki bat lortu berri du Bazen Dimako (Bizkaia) Garena jatetxeak. Baserriko bizimoduaren gaineko memoria ariketa bat egiten dute bertan, plateren bidez. Egunero lanean jarraitzeko gogoz dago.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.