Donostiako Nazioarteko 64. Zinemaldia. KRITIKA. Perlak

Pozoia

Beñat Eizagirre Indo.
2016ko irailaren 25a
00:00
Entzun

'L'économie du couple'



Zuzendaria: Joachim Lafosse. Herrialdea: Frantzia-Belgika. Iraupena: 100 minutu.

Joachim Lafosse zuzendari belgikarrak L'économie du couple etsigarria aurkeztu du Zinemaldian, iazkoan Les chevaliers blancs lanarekin zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra eskuratu ostean. Bikote harremanak ardatz dituen film gordina eta soila da, etsipena eragiten duena. Egia esan, ezintasuna sorrarazten du, argi baitago iraganean elkar maite izan dutela, baina, zoritxarrez, hamabost urte luzetan pilatutako oroitzapen horiek gorroto eta suminak lurperatu ditu, antza denez, betirako. Izan ere, bestearekiko sentitzen duten gorrotoak harremana guztiz pozoitu du; animalia basatiak balira bezala jokatzen dute, ez baitaude prest bestearen ikuspuntua kontuan hartzeko, eta, hortaz, eztabaidek ez dute etenik. Eta okerrena da euren bi alabak daudela tarteko, ikuskizun itsusi horren lekuko. Blue Valentine (Derek Cianfrance, 2010) eta Lawrence Anyways (Xavier Dolan, 2012) lan kitzikagarrietan errealismo handiz islatzen ziren bikote harremanak, baina une zoragarriak ere ageri ziren aldi berean; kasu honetan, ordea, ez dago hasierako une gozorik. Eszena jakin batean bi alabekin jolasten eta dantza egiten beha ditzakegu, baina, euren eguneroko tratua nolakoa den ikusita, argi dago su-etenak ez duela askorik iraungo. Izan ere, egoera jasangaitza da denentzat; elkarrekin bizitzen jarraitzen dute diruaren banaketan ados jartzenez direlako. Brad Pitt eta Angelina Joliek ez daukate diru arazorik, baina bi maitale hauexekbezala amai dezakete. Bestea aintzat hartzen ez denean, harremana amaitzea da egokiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.