Albistea entzun

Muhammad Ali

Handienak ere amore eman behar izan du

Historiako boxeolari onena izandakoa hil da, 74 urterekin. Hirutan irabazi zuen Munduko Txapelketa, inork inoiz lortu gabekoa. Ringean ez ezik, ringetik at ere egin zuen borroka, beltzen eskubideen alde eta Vietnamgo gerraren aurka, besteak beste.
LAURENT GILLIERON / EFE

Julen Etxeberria -

2016ko ekainak 5

Boxeoak bere ikur nagusia galdu du. Muhammad Ali inoizko boxeolari onena hil zen atzo, 74 urterekin. Phoenixko (AEB) ospitale batean zendu zen. Joan zen ostegunean ospitaleratu zuten, arnasa hartzeko arazoak zituelako. «Ondo dago osasunez», aitortu zuen orduan Bob Gunnellek, Aliren familiaren bozeramaileak. Egun bat geroago oso bestelakoak ziren berriak. Familiako kide baten arabera, «oso larri» zegoen. Atzo iritsi zen zoritxarreko albistea. «32 urtez Parkinsonen gaitzaren aurka borroka egin ondoren, hil egin da Muhammad Ali, hirutan pisu astunetako munduko txapeldun izandakoa; 74 urte zituen».

Aliren heriotzak boxeoaz gaindi egiten du, Ali ez baitzen bakarrik kirol horretan ikur nagusia, AEBetako historiaren ikurretako bat ere izan zen. Izan ere, ringean ez ezik, ringetik at ere zeresana eman zuen. Batetik, 1964an, lehen aldiz Munduko Txapelketa irabazi berritan, islamera bihurtu zen. Denbora zeraman Malcom X-k gidatutako Islamaren Nazioa mugimenduan sartuta, beltzen eskubideen alde borrokan. Baina pauso bat gehiago eman nahi izan zuen. Horrela, bere «esklabo izenari» uko egin, eta Cassius Clay Muhammad Ali bilakatu zen.

Islamera bihurtu izanak hautsak harrotu zituen, baina are gehiago harrotu zituen hiru urte geroago Vietnamgo gerran borroka egiteari uko egin izanak. Alik «kontzientzia arrazoiak» argudiatu zituen erabaki hori hartzeko. Ez zioten barkatu, eta gupidagabe zigortu zuten: batetik, bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten —azkenean ez zen joan kartzela—; bestetik, hiru urtez borroka egiteko debekua jarri zioten, eta ordu arte irabazitako titulu guztiak kendu zizkioten, tartean hiru urte lehenago Sonny Listoni irabazitako pisu astunetako Munduko Txapelketakoa.

1970ean itzuli zen lehiara, helburu bakarrarekin: kendu zioten titulu guztiak berreskuratzea. 1971ko martxoan izan zuen lehen aukera, Joe Frazierren aurka, New Yorken, mendeko borrokan, baina galdu egin zuen, lehen aldiz bere kirol ibilbidean. Lau urte geroago izan zuen bigarren aukera, George Foremanen aurka, Kinshasan —orduan, Zaire, eta egun, Kongoko Errepublika Demokratikoa—. Borroka horrek ere izan zuen bere izena: oihaneko borroka. Oraingoan ez zuen huts egin Alik, eta Foreman hartu zuen mendean. Kostata, baina mendekua hartu zuen Alik.

Ia lau urtez eutsi zien pisu astunetako gerriko guztiei, 1978ko otsailean Leon Spinksen kontra ezustean galdu zuen arte. Bi berreskuratu zituen bost hilabete eskas geroago, Spinksi irabazita, baina gutxi iraun zioten gerrian, 1980an Larry Holmesek kendu baitzizkion. Ordurako onenak emanda zegoen Ali. Urtebete geroago, Trevor Berbicken aurkako porrotak azkena eman zion. Hala, 1981aren amaieran erretiroa hartu zuen, 40 urte betetzear zela, «Islama zabaltzeko».

Erretiro lasaia hartzeko astirik ez zuen izan, ordea, ringa utzi eta hiru urte eskasera Parkinsonen gaitza antzeman baitzioten. Gaixotasunak haren osasuna astindu du urte askoan. Atzo arte.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Brais Mendez Realeko jokalaria, Omoniako jokalariez inguratuta, Europa ligako aurreko partidan. ©JON URBE / FOKU

Realak zigilua jarri nahi du

Jon Ander De la Hoz

Txuri-urdinek Moldavian jokatuko dute gaur Europa ligako hirugarren jardunaldian, Xeriffen aurka. Garaipena dute helburu, multzoko lidergoa indartzeko. Imanolek dio «lehia gogorra» izango dela

Shane Larkin eta Vasilje Micic, Efeseko bi izarrak, azken Euroligako finala irabazi berritan, elkar besarkatzeko prest. ©ANDREJ CUKIC / EFE

Inoizko Euroligarik gogorrena

Beñat Mujika Telleria

Urtero maila hobetuz badoa ere, Europako izarren ligak gogoangarria izateko osagai guztiak ditu sasoi honetan. Hemezortzi talde lehiatuko dira gorenera iristeko asmoz.

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Luzerako egon nahiko nuke hemen»

Iñaki Berastegi

Denbora gutxian «ondo» egokitu da Ghiorzi Euskal Herrira. Eibar egitasmo «polita» dela uste du, eta atzera ere kanporaketetarako sailkatzeko gai ikusten du taldea sasoi honetan.
Julen Lopetegi atzo, Sevillaren eta Dortmunden arteko neurketa bukatu berritan. ©Jose Manuel Vidal, EFE

Julen Lopetegik utzi egin dio Sevillako entrenatzaile izateari

Uxue Rey Gorraiz

Bart kargugabetu dute euskal teknikaria, taldearen bolada txarra dela eta. Klubak ez du iragarri Lopetegik utzitako hutsunea nork beteko duen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Irakurleen babesa ezinbestekoa da kazetaritza independente eta konprometitua egiten jarraitzeko.