Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

HIZPIDEAK

Pauso neurtuak

Galdeketari eusteko ekintza, atzo.
Galdeketari eusteko ekintza, atzo. TONI ALBIR / EFE

Gurutze Izagirre -

2014ko urriak 3 - gizagirre@berria.info

Orain arte ez du pausorik huts egin Katalunian azaroaren 9an galdeketa egitearen aldeko blokeak. Gobernuarekin batera joan dira ERC, ICV-EUiA eta CUP. Orain artekoa ez da samurra izan, baina arantza bidea areagotu egingo da azaroaren 9ra bitartean. Web orri ofizialak galdeketarako deia behin-behinean bertan behera geratu dela dio, lerroburu nagusian, Konstituzionalak hala erabaki duelako. Atzerrian bizi diren katalanen botoa emateko eskubidea, langileen kontratazioa galdeketa aurrera eraman ahal izateko eta beste zenbait tramite ere geldirik daude. Masek esan zuen ez zuela atzera egingo. Baina egunotako mugimenduak ikusita, irmotasun hori leuntzen ari ote den itxura ematen du. Kanpaina hasteko eskatu diete ERCk eta CUPek Masi. Ez du hasi, baina atzo gauean galdeketa behatuko duen batzordeko kideen dekretua sinatu zuen. Gaur galdeketaren aldeko blokeko aliatuak deitu ditu Masek, erantzun bateratu bat emateko, baina blokeko aliatuek ez dute edozein erantzun balekotzat joko. Eta herritarrek pultsua mantentzen badute, are zailagoa da atzerapausoa.

Denak jakitun dira datozen egunetako pausoek eta erabakiek etorkizuna baldintzatuko dietela.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...