Donostiako 59. Zinemaldia. Kritika. Zabaltegi Perlak

'Fuck'

Beñat Eizagirre Indo.
2011ko irailaren 22a
00:00
Entzun
'Tyrannosaur'

Zuzendaria: Paddy Considine. Aktoreak: Peter Mullan, Olivia Colman, Eddie Marsan. Zuzendaria: Erresuma Batua. Iraupena: 95 minutu.

Paddy Considine aktore ingelesaren opera prima-k zuzendari onenaren saria eskuratu zuen Sundance jaialdian, eta ikusmin handia sortu du. Ez du hutsik egin. Bortxaz eta indarkeriaz blaitzen du pantaila, eta orain arte ikusi ahal izan den gogorrenetakoa da.

Gordina da oso, eta une askotan ikusgarria eta harrigarria. Eszena batzuk sinestezinak dirudite; Hannahren senarra agertzen den lehen aldian argi asko geratzen da protagonistak ez direla pertsonak, animalia basatiak baizik. Zaunka egiten dute, eta badirudi inor ez dagoela indarkeriatik salbu. Biolentziak eraso egiten duenean pertsonarik zintzoenak ere alde ilunera bultzatzen ditu, eta, muga gainditu ostean, ia ezinezkoa da galdutako gizatasuna berreskuratzea.Ikus-entzulea hasieratik bertatik harrapatzea lortzen du, eta, horregatik, laburregia egiten da.

Zinema klasikoan ongia eta gaizkia bereiz zitezkeen, baina egun edozeinek bukatu dezake Luke Skywalker bezala. Westernetan bizitzak bigarren aukera bat eman ohi zion heroiari, iraganean egindako akatsak errepikatu ez zitzan, baina Considine ez da hain inozoa. Atzera egitea ezinezkoa da kasu askotan. Heriotza da bide bakarra. Filmean ez dago heroirik, infernuan ez baita halakorik existitzen. Joseph da protagonista nagusia, eta berehala erakusten ditu bere dohainak. Beldurra ematen du, eta norbait hil behar duela dirudi. Iazko Zinemaldian Neds filmagatik Urrezko Maskorra irabazi zuen Peter Mullan aktore eta zuzendari eskoziarraksekulako antzezpena eskaintzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.