Albistea entzun

LGTBI Kolektiboaren Nazioarteko Eguna. Mobilizazioak

Plazera, borrokarako bidea

LGTBI kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko beharra gogorarazi dute milaka lagunek, Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Les Bascosek etzi egingo du askapen ibilaldia, Miarritzen
Manifestazio jendetsuenak Hego Euskal Herriko hiriburuetan egin zituzten atzo. Irudietan, Donostiakoa eta Iruñekoa.
Manifestazio jendetsuenak Hego Euskal Herriko hiriburuetan egin zituzten atzo. Irudietan, Donostiakoa eta Iruñekoa. JUAN CARLOS RUIZ - IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

Jon Rejado -

2017ko ekainak 29

Plazera, borrokatzeko arma gisa. Hori aldarrikatu zuten atzo LGTBI Kolektiboaren Nazioarteko Egunaren harira antolatutako hainbat manifestaziotan. «Gure haserrea ez da nahikoa trans, bollo, marika eta gainontzeko disidenteen kontrako indarkeria eteteko: oraingo honetan, plazera aukeratzen dugu», irakurri zuten Gasteizko mobilizazioaren amaieran. Hamaika modutara lortutako plazera dela gaineratu zuten: heteropatriarkatuaren aurkako desobedientzia ekintzetan sentitutakoa, arautik ateratzen diren gorputzek ematen dutena...

Jendetza bildu zuten Hego Euskal Herriko hiriburuetan antolatutako manifestazioek. Askotariko mezuak zabaldu ziren bertan. Ordea, guztietan ideia bat nabarmendu zen: borrokari eusteko beharra. Donostiako manifestazioan irakurritako adierazpena argia izan zen. «Heteroarautik kanpoko harremanak ditugunok estigmatizatuta gaude oraindik, eskubide asko falta zaizkigu, eta isilarazi egiten gaituzte». LGTBI kolektiboko kideak, egunero, «bigarren mailako hiritar» gisa sentiarazten dituztela nabarmendu zuten. «Mundu honek marrazten duen errealitatea heterosexuala da, eta guk egunero egin behar dugu borroka onar gaitzaten». Hori dela eta, ekainaren 28a borroka eguna dela gogorarazi zuten: «Ikusgarritasunaren alde egiteko eguna».

Iruñeko manifestazioan, gogora ekarri zuten «borroka historiko baten ondorioz izugarrizko aldaketa soziala» gertatu dela. Ildo horretan, Nafarroako LGTBI+ Berdintasunerako Legea nabarmendu dute. Dena den, bide luzea geratzen dela gogorarazi zuten. «Eredu tradizionaletik dator jasaten dugun indarkeria, hein handian egitura zisheteropatriarkalak inposatzen baititu». Horrekin hausteko eredu berrien sorrera aldarrikatu zituzten.

Borroka horretan administrazioek ere ardura dutela hausnartu du Les Bascos elkarteak. Areago, borroka «gizarte osoari» dagokiola nabarmendu du. LGTBI elkarteak gizarte osoa «aitzinarazi» nahi du, eta, horretarako, «udal mailako erabakiak» eskatu dituzte. Les Bascosek «askapen ibilaldira» joateko deia luzatu du, larunbatean, Miarritzen.

Adierazpen ofizialak

Herri mugimenduak borrokarako deia egiten zuen bitartean, Hego Euskal Herriko administrazio nagusiek adierazpenak onartu zituzten LGTBI kolektiboaren eskubideen alde. Berdindu zerbitzuaren bitartez egindako aurrerapenak gogorarazi zituen Eusko Jaurlaritzak; edonola ere, oraindik ere diskriminazioa dagoela nabarmendu zuen. Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusiek ere adierazpen bana onartu zuten, baztertze egoerak gainditzearen aldeko aldarrikapenekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak, bestalde, giza eskubideak babestearen alde egin zuen. Horrez gain, administrazio publikoen egoitzetan ortzadar koloreko banderak jarri zituzten. Hala egin zuten Eusko Legebiltzarrak eta Iruñeko Udalak, besteak beste.

Administrazioek ez ezik, beste eragile batzuek ere ekitaldi bereziak egin zituzten LGTBI egunean; ELA sindikatuak, adibidez, hitzaldi sorta bat antolatu zuen atzo goizean.

Protokoloa erasoen aurka

Gasteizko Transbollomarika Sareak gorroto erasoen aurreko protokoloa abiarazi du. Triptikoetan jaso dituzte eman beharreko pausoak, baita nora jo ere, laguntza bila. Sejo Carrascosa Sareko kideak gogorarazi du azken asteetan zenbait eraso gertatu direla. Hiru salaketa daudela azaldu du, eta Poliziaren jokabidea salatu du. «Polizia ez da behar beste egiten ari, erasoak ez direlako gelditu; ez dakigu trebetasun faltagatik den, edota asmo txarragatik».

Protokoloari buruzko informazioa hirira zabaldu nahi dute. Egun salatzen ez diren erasoen berri izan nahi du Sareak. «LGTBI kolektiboko kideok sufritzen dugun egoeraren mapa erreala sortu nahi dugu». Hala, kolektibo horietako kideen aurkako fobia egon badagoela gogorarazi du Carrascosak. Lorpenak egon direla argitu du, baita gaineratu ere erasoak eta bazterkeria dagoela ahulen direnen aurka: gazteak, migratzaileak, pobreak...

Administrazioei lan handiagoa eskatu diete, halaber. «Hutsune handia dago administrazioen partetik jendea ahaldundu dadin, eta eraso baten aurrean egin dezakeena jakiteko». Ildo horretan, egun jakinetan adierazpenak egiteari utzi, eta adierazpen horietan esaten dutena betetzeko eskatu diete.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Larunbatetik, COVID ziurtagiria eskatu behar dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako establezimendu batzuetan. Irudian, Donostiako Aratz jatetxea. ©JON URBE / FOKU

Astebetean %52 handitu da positibo kopurua Hego Euskal Herrian

Ekhi Erremundegi Beloki Oihana Teyseyre Koskarat Irati Urdalleta Lete

Gipuzkoako intzidentzia metatua 1.183 kasukoa da, pandemiako handiena. Ipar Euskal Herriko ikastetxeetan protokoloak zorroztera egingo dute, eta diskotekak-eta itxi egingo dituzte hilabetez
Manifestazioa, atzo, Durangoko kaleetan. ©FOKU

«Euskararen Errepublika» helburu, hizkuntza politika burujabea exijitu du EHEk

Maite Asensio Lozano

Ehunka lagun bildu dira Durangon, Euskal Herrian Euskaraz-ek egindako manifestazioan. Euskara «prozesu subiranistaren erdigunean» jartzera deitu du
Harrera elkarteen protesta, Ziburuko ezbeharra salatzeko. ©GUILLAUME FAUVEAU

Trenak harrapaturik hildako migratzaileen familiek salaketa jarri dute

Oihana Teyseyre Koskarat

Biktimen abokatuak Baionako fiskalari galdetu dio migratzaileen heriotzen eta mutilazioen inguruko «nondik norako guztiak» argitzeko
Herritar batzuk erosketak egiten, Gasteizen. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.