Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Bizigiro Soilik sakelakoekin grabatutako saio bat estreinatuko du Cuatro kateak

Publizitatea

Bizigiro

Soilik sakelakoekin grabatutako saio bat estreinatuko du Cuatro kateak

Larunbatean hasiko dira ematen 'A toda pantalla'. Astero musika talde batek joko du programan
Maria Gomez, Dario Manrique eta Oscar Martinez izango dira <em>A toda pantalla</em> saioko aurkezleak.
Argazkia: MEDIASET

2017-04-19 / Urtzi Urkizu

Musikari eta joera artistiko berriei buruzko saio berri bat estreinatuko du larunbatean Cuatro kateak: A toda pantalla. Berritzailetzat jo dute saioa, soilik sakelako telefonoekin grabatuko den aurreneko musika programa izango baita.

Sakelako telefono marka baten publizitate kanpaina berritzailetzat ere jo daiteke saio berria. Cuatro kateak berak ekoitziko du saioa, Prisa TVrekin elkarlanean, eta babesle nagusia LG telefono konpainia izango da. Hain zuzen ere, LG G6 telefonoekin grabatuko dituzte saioaren atal guztiak.

Programako gidari nagusiak Maria Gomez irrati esataria, Dario Manrique kazetari eta musikari kritikaria eta Oscar Martinez DJ eta irrati esataria izango dira. Gomezek saio bat aurkezten du goizero M80 irrati formulan, eta arratsaldetan Cuatroko Dani & Flo saioan parte hartzen du. Manriquek komunikabide askotan idazten du musikaz —2015ean Ondas sari bat jaso zuen—. Martinez, berriz, Los40 irrati formulan aritzen da, eta DJ saioetan milaka pertsonaren aurrean aritu izan da.

Mediaset taldeak iragarri duenez, A toda pantalla saioak Tele5ko Nosolomúsica programaren espiritua berreskuratu nahi du. Saio hori erreferentziazkoa izan zen hainbat urtez Espainian, kultura joeren zabalpenean, nahiz eta ordu txikietan ematen zuten. Mediaseten arabera, beste garai batean iritsi da orain saio berria. Sakelako telefonoetako grabazioen berrikuntzaz gain, komunikazio formula ezberdinak erabiliko dituzte: bideokonferentziak, txatak, bideo-erreportajeak... Era berean, saioak presentzia nabarmena izango du Interneteko sare sozialetan.

Lehen taldea, Amaral

Programa berriko atalen artean, nabarmenena El Play izango da. Bertan, hainbat musika taldek euren abestiak eskainiko dituzte, unplugged formatuan. Besteak beste, metroko geltokietan eta hirietako parkeetan ariko dira taldeak. Larunbat honetan Amaral taldea izango da lehen gonbidatua.

El Chat atalean, izar bati bideo-elkarrizketa egingo diote. Tarte horretan protagonistaren sare sozialetako edukiak agertu ahalko dira. Aurreneko elkarrizketatua Carlos Vives Kolonbiako musikaria izango da.

Guía Tentaciones atalean, jatetxeak, azokak, dendak eta hirietako txokoak erakutsiko dituzte. Pertsona ezagunek aisialdirako proposamenak egingo dituzte, halaber.

Cultura inutil atalean, musikarekin lotutako bitxikeriak jasoko dituzte animazioko pieza laburretan.

ElectroShock atalean, Oscar Martinezek musika elektronikoaren jaialdien berri emango du Los 40 irratiko estudiotik.

Cocina Pop atalean, gastronomia eta musika uztartuko dituzte.

Spoiler umorezko tartean, berriz, VengaMonjas umorista bikotea kalez kale ibiliko da, eta herritarrei galdera surrealistak egingo dizkie.

Publizitatea

Sortu kontua
Urtzi Urkizu Urtzi Urkizu

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak