Albistea entzun

Euskarazko azpidatziekin ikus daitezke Movistar+eko 40 telesail

Orain arte, satelitez ikusten duten harpidedunek zuten, baina orain zuntza dutenek ere badute
<em>Game of thrones</em> telesaileko atal berriak euskarazko azpidatziekin ikusi ahalko dira Movistar+ plataforman.
Game of thrones telesaileko atal berriak euskarazko azpidatziekin ikusi ahalko dira Movistar+ plataforman. MOVISTAR+

Urtzi Urkizu -

2016ko maiatzak 19

Movistar+ ordainpeko plataformako harpidedun guztiek aste honetatik aurrera film eta telesail ugari jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpidatziekin ikusteko aukera dute. Azpidatzien aukera hori katalanez eta gaztelaniaz ere badute harpidedunek, satelite bidez telebista eskaintza ikusten dutenek zein zuntz bidez kanalak jasotzen dituztenek.

Movistar+ operatzaileak 3,7 milioi harpidedun ditu. Edukiak ikusteko bost modu dituzte aukeran: edukia jatorrizko bertsioan ikustea, azpidatzirik gabe; gor-mutuentzako azpidatziekin, eta gaztelaniazko, katalanezko eta euskarazko azpidatziekin. Zerbitzu hori duten kanalak honako hauek dira: #0, C+ Series, C+ Series Xtra, C+ Estrenos, C+ Xtra, C+Accion, C+ Comedia eta C+ Dcine.

Movistar+ek iragarri du 380 film eta 40 telesail azpidatzi dituela. Telesailen artean daude, besteak beste, The blacklist, Silicon Valley, The Tunnel, Happy valley, Nashville, Downton Abbey, The girlfriend experience, The Royals eta Schitt's Creek. Halaber, Game of thrones telesailaren seigarren denboraldiko atalak euskarazko azpidatziekin ikusteko aukera izango da luze gabe.

Urtea amaitu baino lehen, jatorrizko bertsioan euskarazko azpidatziekin ikusi ahalko dira honako film hauek: Star Wars. Episode VII: The Force Awakens, The Martian, Spotlight —Oscar sarietan irabazlea izan zen filma—, Inside out, Calvary, Deadpool, The Revenant, Disney Tomorrowland, Amy, Jurassic World, Steve Jobs, Carol, Regresion, Everest, It follows, The Danish Girl, Irrational man eta abar.

Jaurlaritzarekin akordioa

2014ko azaroan Eusko Jaurlaritzak Canal+ katearekin sinatutako ituna aurkeztu zuen Donostian. Horren bitartez, kateak estreinatuko zituen film gehienak euskarazko azpidatziekin emango zituztela iragarri zuten. 247 film eta 24 telesail euskaraz zituztela iragarri zuten aurkezpen hartan. Ituna gauzatzeko aurrekontua 369.332 euro zen, hiru urterako, eta diru horretatik 200.000 euro inguru Jaurlaritzak jarriko zituela hitzartu zuten. Gainera, nabarmendu zuten Canal+en urtebeteko epea bukatu ondoren telebista guztiek azpidatziak doan erabiltzeko aukera izango dutela. Kataluniako Generalitatearekin ere antzeko ituna sinatu zuen Canal+ek.

2015eko uztailean, Canal+ ordaintzen zuten ikusleak automatikoki Movistar+eko harpidedun bilakatu ziren; hilabete batzuk lehenago, Telefonicak Prisari eta Mediaseti erosi zizkien Canal+en akzioak.

Aurten, otsailaren 1ean, #0 kate berria sortu zuen plataformak, hainbat izar fitxatu eta gero.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

«Agirrek esandakoak egia direla frogatu dut»

Amaia Igartua Aristondo

Aurreneko lehendakariaren erbestea eta jazarpena kontatu ditu Niebelek argitaratu berri duen liburuan: 'A la caza del primer lehendakari'. Dokumentazio lan sakon baten emaitza da obra.
 ©BERRIA

Makina bat sortzaile

Iker Tubia

Adimen artifiziala erabiliz olerki liburu bat argitaratu du Beñat Erezuma ingeniariak. Teknologia hori kultur sorkuntzan sartua da, dagoeneko, eta adituek uste dute lagungarri izan daitekeela artistentzat. Hala ere, gizakiaren eskua beharrezkoa da sorkuntza prozesua burutzeko.

<em>Vampire academy</em> telesaileko eszenak grabatuko dituzte zazpi egunez Donostiako Miramar jauregian. ©URTZI URKIZU

Banpiroak Miramarren dira

Urtzi Urkizu

Universal Erriberrin ari da grabatzen 'Vampire academy' telesaila, eta asteon Donostian da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.