Albistea entzun

Maitasun lesbikoari guraizeak

Cartoon Network kateak 'Steven Universe' saioko eszena bat zentsuratu du Erresuma Batuan
Perla eta Kuartzo Arrosa <em>Steven Universe</em> saioko pertsonaiak, zentsuratu duten eszenan.
Perla eta Kuartzo Arrosa Steven Universe saioko pertsonaiak, zentsuratu duten eszenan. BERRIA

Urtzi Urkizu -

2016ko urtarrilak 12

Azkeneko egunetan zer esana eman du Cartoon Network kateak Erresuma Batuan Steven Universe animaziozko saioko eszena batean egin duen zentsura. Editatze lan originala eta britainiarra argitaratu ditu PinkNews-ek, lesbiana, gay, transexual eta bisexualen berriak argitaratzen dituen webak, zentsura agerian utziz. Bigarren denboraldiko bederatzigarren atalean, What can I do for you? abestia kantatzen ari direnean elkarrekin dantzan hasten dira Pearl eta Rose Quartz pertsonaiak (Perla eta Kuartzo Arrosa). Emakumezkoak biak. Hala ageri dira jatorrizko lanean. Erresuma Batuan ez dute halakorik ikusi, orduantxe Greg gaztearen irudiak sartu baitituzte.

Erresuma Batuko Cartoon Network-ek salaketari erantzun dio ohar baten bidez, zentsura justifikatuz: «Ameriketako Estatu Batuetan, legeek exijitzen dute saio bakoitzak sailkapen bat izatea. Kasu honetan, 12 urtetik beherakoentzat gomendatzen ez den saioa da». Eta kateak gaineratu du: «Ziurtatu behar dugu emititzen dugun guztia haurrentzat egokia dela, ordutegia bat ala bestea izan». Erresuma Batuan editatutako bertsioa «erosoagoa» da haurrentzat eta haien gurasoentzat, katearen iritziz.

Halakoetan maiz gertatu ohi den moduan, zentsuratzen den edukiak oihartzun handiagoa hartzen du, eta lan originala Internet bidez berehala zabaldu da —Youtuben ikus daiteke—.

Iratxe Fresneda Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-Entzunezko Saileko irakaslea kritiko mintzatu da katearen erantzunarekin. «Cartoon Network UK-ek 'onargarriak' diren edukiez hitz egiten duenean zertaz ari da? Gizarteari bizkarra emateaz ari da batez ere, hau da, identitate, maitasun eta sexu harreman desberdinak existitzen direla ukatzen ahalegintzen da bere erabakiarekin, haurrak aitzakiatzat erabiliz». Telebista katearen erabaki eta jokamoldea «arriskutsua» iruditzen zaio irakasleari. «Are gehiago, haurren sexu hezkuntza osasuntsuaren kontra egiten du. Oso atzerakoia da».

Ez da lehen aldia Steven Universe saioaren eszena bat zentsuratzen dutena —aurrekoetan, antzeko arrazoiengatik—. 2013. urtean estreinatu zutenetik saioak zale ugari lortu ditu. Animaziozko saio gehienek ukitzen ez dituzten gaietan barneratzen da, tarteka. Protagonista mutiko bat da, eta hiru emakume borrokalarik zaintzen dute. Emakumezko pertsonaiek superbotereak dituzte, trametan funtsezko rolekin.

Gaur egun jarrera homofobikoak ez dira desagertu ikus-entzunezkoen sektorean. Fresnedaren arabera, homofobia ez da soilik azaleratzen estereotipo negatiboak «esplizituki» ikusgarri egiten direnean. «Homofobia LGTB kolektiboak ikusgarritasunik gabe uzten direnean areagotu egiten da, existituko ez balira bezala uzten baitira».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Miren Agur Meabe idazlea, Bilboko Arriaga antzokian ©Oskar Matxin Edesa / Foku

Literatura, azal eta mami

Amaia Igartua Aristondo

Miren Agur Meaberen ‘Kristalezko begi bat’ irakurtzen ari dira ahots goran Bilboko Arriaga antzokian, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako Irakurraldi Jarraituan. Meaberen berbak gorpuztuko dituzte irakurleek 14:00ak arte.

Pantailak Euskaraz 2. urteurrena

Pantailak Euskaraz: bi urte eta aurrera

Urtzi Urkizu

Gaur bete dira bi urte Pantailak Euskaraz mugimenduak argia ikusi zuenetik. Mugimenduak bideo bat egin du bi urteotako lorpenak azaleratzeko. 'Jakin'-ek eta Gazte Euskaltzaleen Sareak bat egin dute Euskarazko Ikus-entzunezkoen Aldeko Manifestuarekin.

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Objektuek emozioak sortu behar dituzte»

Ane Insausti Barandiaran

Diseinatzaile freelancea da Sanchez, eta diseinatzen dituen objektuek «ilusioa» sortzea izaten du helburu. Uste du zerbait jasangarria izan dadin iraun egin behar duela eta konpontzeko modukoa izan behar duela.
Egitasmoaren parte hartzailetako batzuk. ©MUNDUKO ARROZAK

Arroza: mundua batzen duen elikagaia

Amaia Jimenez Larrea

Arroza elikagai unibertsala da. Herrialde askotan garrantzi handia du, bai sukaldaritzan eta baita kulturan ere. Horretaz baliatuta, larunbatean Munduko Arrozak egitasmoa egingo dute Bilbon

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...