Albistea entzun

AEBetan, kazetari gehiago hedabide digitaletan egunkarietan baino

1990ean, 458.000 kazetari ari ziren lanean AEBetako egunkarietan, eta, egun, 183.000 baino ez
<em>The New York Times</em> egunkariaren erredakzioa.
The New York Times egunkariaren erredakzioa. BERRIA

Urtzi Urkizu -

2016ko ekainak 14

«Lehenago edo geroago iritsi behar zuen aldaketak, eta iritsi da». Hala uste du Ramon Salaberria Nafarroako Unibertsitateko irakasleak Ameriketako Estatu Batuetako egoeraren inguruan. Lan Estatistiken Bulegoak duela egun batzuk eman dituen datuen arabera, AEBetan dagoeneko kazetari gehiago ari dira lanean komunikabide digitaletan egunkari tradizionaletan baino. Gainera, egunkarietako kazetari horiek ez dituzte zenbatu edizio digitalerako edo papererako lanean ari direnaren arabera. «Horrek esan nahi du AEBetako kazetaritza lan merkatuaren aldaketa uste dena baino sakonagoa dela», esan du Salaberriak —2014-2015eko ikasturtean Texasko Unibertsitatean ikertzaile aritu zen—.

1990. urteko ekainean, AEBetan 458.000 kazetari ari ziren lanean egunkari tradizionalen industrian. Hamasei urte geroago, 2016ko martxoan, kopuru hori 183.000ra jaitsi da —langileen %60 inguruko galera—. Interneteko komunikabideetan lanean ari diren kazetarien kopurua, berriz, 198.000ra iritsi da aurten. «Horri gaineratu behar zaio egunkari tradizionalen errealitatea. Enpresa horietan, gaur egun, ez dago kazetaririk arlo digitalean zereginen bat ez duenik», nabarmendu du irakasleak. «Interneteko sare sozialen zabalkundea gertatu denetik, kazetarien aktibitate digitala biderkatu egin da, egunkarietako kazetariaren soslaia dena delakoa izanda ere».

Europara ere iritsiko da

Komunikabide digitaletan lan egiten dutenen kopuruak egunkarietako kazetariena gainditzea Europan ere gertatuko dela ziur da Salaberria: «Ez dakiguna da noiz». Gaur egun, joera horren bidean merkatu aurreratuena Erresuma Batukoa da. «Neurri txikiago batean doaz gero Europako iparreko herrialdeak eta Europako erdialdekoak».

Bestalde, kazetaritza digitalean lan egingo dutenen soslaiak aldatuz joango direla uste du ikerlariak. Lan batzuk teknologia robotikoek eta sistema algoritmoak egingo dituztela ere ohartarazi du. «Lanpostu batzuk desagertu egin daitezke. Baina, aldi berean, erredakzioetan soslai profesional digitalen dibertsifikazioa gertatuko da».

Salaberriaren arabera, duela urte batzuk kazetari digitalak «gizon-emakume orkestrak» ziren, denetarik egiten baitzuten —gaur egun ere hala dira horietako asko—. «Datozen urteetan, ordea, soslaiak askoz espezializatuagoak izango dira. Trebetasun berriak menperatu beharko dituzte kazetari digitalek, eta horrek lan aukera berriak sorraraziko ditu».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA/ FOKU

«Ez da gaztetxearen inguruko film soil bat»

Amaia Jimenez Larrea

'Mari. Isilik nahi gaituztenan' Oñatiko Antixena gaztetxearen hamargarren urteurrenaren harira sortutako film bat da, fikziozkoa. Datorren astean estreinatuko da, Oñatin eta Durangoko Azokan.
Hilabete honetan bi aldiz agertu da Belharra, Donibane Lohizune parean. Europako uhinik handiena da. Matt Etxebarne ageri da argazkian, foil taula <em>hegalaria</em> lagun. ©AXEROMUSIC

Belharra: hogei urteko mugarria

Ainize Madariga

Hogei urte bete dira Donibane Lohizuneko Belharra uhin erraldoiaren gainean surf egin zutela lehen aldikoz. Axi Muniainek arraunean ere igan zuen lehentze, 2013. urtean. Gero eta haboro dira ausartzen direnak orain: Matt Etxebarne da haietako bat. Baina denek oroitarazi dute lanjer handia.
 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Hemengo irrati batzuk hasiak dira jolasten adimen artifizialarekin»

Urtzi Urkizu

Adimen artifizialarekin narrazioak sortu, eta horiek 'Zero eta bat' podcastera eramaten ditu Erezumak. Gaur sareratuko du hirugarren atala. «Esperimentatzen jarraituko dut».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...