Albistea entzun

Eusko Jaurlaritzak azpidatzi gehiago zabalduko ditu datozen asteetan

Aurten ere lankidetzan ariko da Jaurlaritza Movistar+ekin, filmen eta telesailen azpidatziak egiteko
Sandra Bullock aktorea, <em>Gravity</em> filmeko eszena batean.
Sandra Bullock aktorea, Gravity filmeko eszena batean. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2017ko otsailak 14

Duela egun batzuk, Eusko Jaurlaritzak 279 filmen eta 24 telesailetako 225 atalen euskarazko azpidatziak eskegi zituen Open Data Euskadi atarian. Kultura eta Hizkuntz Politika Sailaren eta Canal+ ordainezko katearen artean 2014-2016 eperako egindako lankidetzari esker azpidatzi zituzten lan horiek —lehen bi urteetakoak—. Sail berak iragarri du datozen asteetan iazko telesail eta film gehiagoren azpidatziak eskegiko dituztela. Hiru urteko epean, 548 film eta 67 telesailetako 600 atal azpidatzi zituzten.

Canal+ katea #0 da orain, eta Movistar+ plataformaren parte da. Aurten ere, Jaurlaritza Movistar+ekin ariko da lankidetzan. «Movistar+ Estrenos katean ikusgai egongo diren atzerriko hizkuntzetako zinema eta fikzioko telesailak euskaraz azpidatzita ikusteko modua edukiko da», azaldu dute Kultura eta Hizkuntz Politika Saileko iturriek. «Aurrekontuen zirriborroan kontu sail bat izango da, iazko kopuru berarekin, horrelako egitasmoak bultatzeko».

Jaurlaritzak nabarmendu du Open Data Euskadi atarian jarritako azpidatziak norbanakoek zein elkarteek erabil ditzaketela. «Elkarteek ere erabil ditzakete programatzeak egiteko. Jakina, programatzen dituzten ekoizpenen eskubideak izan behar dituzte, eta horiei azpidatziak gehitzeko aukera dute». Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak gogorarazi du Filmazpit egitasmoari esker hainbat filmen eskubideak elkarteen eskura jarri zirela programazio ez komertzialak egin ditzaten. «Ezin dute kobratu».

Jaurlaritzak nabarmendu du, bestetik, Netflix eta halako plataformekin biltzeko asmoa duela, eta «zerbait egiteko proiektuak sor daitezkeela». Gaur egun, Netflixen film bakarra dago euskaraz ikusgai. HBO Españak, berriz, adierazi du, «oraingoz», ez duela euskarazko eta katalanezko azpidatziak jartzeko asmorik. «Ikusi beharko da haien jarrera zein den», gaineratu du Jaurlaritzak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Consonni kreatura mutante bat da»

Amaia Igartua Aristondo

Consonnik 25 urte bete berri ditu. 2012tik argitaletxea ere bada, eta Murrek dio horrek «autonomia» eman diela. Andrazko idazle euskaldunak eta zientzia fikzio feminista itzuli dituzte, besteak beste.
 ©BERRIA / HISTOLABET

Gizakiak, txerri organoak amets

Jakes Goikoetxea

David Bennettek astebete baino gehiago darama bizirik txerri baten bihotzarekin. Transplante hori mugarria izan da, baina ikerketa asko falta da prozedura orokortzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Urtzi Urkizu

Informazio osagarria