Albistea entzun

EUROPAKO IRRATI-TELEBISTA PUBLIKOAK (VII): ESTONIA

Txikia, baina oso sendoa

Estoniarrak harro daude botere politiko eta ekonomikoetatik aske eta beren nortasunaren zerbitzura dagoen telebista bat eratu dutelako, 1991. urteaz geroztik.
Estoniako telebista publikoaren hainbat langile erredakzioetako batean lanean, Tallinen.
Estoniako telebista publikoaren hainbat langile erredakzioetako batean lanean, Tallinen. ETV Tamaina handiagoan ikusi

Eneko Itziar -

2017ko martxoak 26 - Tallinn

Eesti Rahvusringhääling (ERR ) Estoniako irrati eta telebista batzen dituen enpresa publikoa 2007. urtean urtean sortu zuten, aurretik bereizirik zeuden Estoniar irratia (ER) eta telebista (ETV) batuz. Estoniak, lehenbizi, independentzia aldarrikatu zuen, 1918. urtean, eta irrati nazionala sortu, 1925ean. Telebistak sobietar garaian egin zuen lehendabiziko emanaldia, 1953an, Tallinna Televisioon izenarekin. 1970. urtetik aurrera, sei telebista kate ari ziren errusieraz Estonian, Moskutik edo Leningradotik igorriak. Baina, ordu hartan, Finlandiako telebista zen gehien ikusia. Finlandiarrak estoniarren ahaideak dira, eta hizkuntza oso antzekoa dute. Ezkutuan ikusten zen finlandiarren katea —perestroika garaian ez hain ezkutuan—, eta, oraindik ere, garai haiek nostalgia handiarekin gogoratzen dituzte herritarrek.

Arvo Raud ETVko komunikazio arduradunak Gonsori kalean dagoen egoitza historikoan egiten du lan, Tallinnen, Estoniako hiriburuan. Eraikuntza berri bat eraiki berri du ERRk hirian, eta etxe-aldaketa erdian dabilela mintzatu da Raud irrati-telebista publikoaz: «Ez gara aberatsak. ERR-k 614 langile ditu, hiru telebista kate, bost irrati, eta 31 milioi euroko aurrekontua 2017. urterako. ERR ez da telebista komertziala; gobernuak ordaintzen du aurrekontuaren %85. Beste %15a kate pribatuek ordaintzen dute, telebistan agertu daiteken publizitate guztiaren eskubidea izateagatik. ERR-k ez du ez iragarkirik, ez eta teledendarik edo antzekorik. Ezin du dirurik eman beste inolako jarduerarik babesteko edo laguntzeko».

Antolakuntza eredua Suediak edo Finlandiak dutenaren hantzekoa da. ERR kontseilu batek kudeatzen du. Parlamentuko talde bakoitzak pertsona bat izendatzen du kontseilurako —berdin du hauteskundeetan lortutako boto kopurua: talde bat boto bat—. Beste lau kide parlamentuko kultura batzordeak aukeratzen ditu, eta ezin dira politikariak izan. «Komunikabideetako profesionalak izan behar dute», dio Arvok. Kontseiluak zuzendari bat hautatzen du, eta bera da telebistako programazioaren arduraduna. Kontseiluaren lan nagusia ERRen helburuak betetzen direla zaintzea da. Helburu horien barne daude Estoniako kultura eta hizkuntza babestea eta garatzea, estoniar nazioaren askatasuna bermatzea eta estoniar demokrazia sustatzea.

Estoniak 1.300.000 biztanle ditu; %65ek estoniera dute ama hizkuntza, eta, %35ek, errusiera. Telebista kateak 2015era arte estonieraz egiten zuen soilik —ETV da kate nagusia—. ETV2 haurrei eta kulturari zuzendua dago, marrazki bizidunei arreta berezia eskainiz; estoniarrak beti izan dira maisuak marrazki bizidunak egiten.

Estoniera hizkuntza ofizial bakarra izanik, independentziaz geroztik errusiar komunitateak Errusiako Federazioko telebistak erabili ditu: sobietar garaian estoniarrek Finlandiako telebista erabiltzen zuten informatzeko. Krimeako krisiaren ondoren, Estoniako Gobernuak errusieraz hirugarren kate bat ireki zuen, 2015. urtean: ETV+ «Errusiar Federazioko propagandari aurre egiteko asmotan», esan du Raudek. Zerbait bitxia ere gertatu da: 294.000 ikusle izan ditu kate berriak, eta horietatik gehienak —217.000— estoniar etnikoak dira, eta 77.000 errusiarrak. Kate horren aurka ahotsak zabaldu dira errusiar komunitatean. «Zertarako xahutu dirua inork ikusiko eta beharrezko ez den kate berri batean? Zergatik ez erabili diru hori gazteek estonieraz ikasteko programetan?». Galdera horiek entzuten dira. «Luzera begira, integratzea edo bazterrean gelditzea besterik ez zaigu gelditzen», dio Andrei Tuchek, errusiar jatorrizko ERRko kolaboratzaileak. «Baina, telebistan, beste iritzi batekoak dira. Hizkuntza nagusia estoniera izango da beti, baina haien ahotsa errusieraz eta ingelesez ere entzungo da munduan.

Raudek «zintzotasuna» jo du ERRren ezaugarri nagusitzat: «Estoniarren arabera, Poliziaren (%80) eta defentsako armadaren (%79) atzetik, nazioko erakunde fidagarriena eta gehien errespetatua gara (%65)».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Gaiak

Albiste gehiago

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Erlojuak berebiziko garrantzia du gizartean»

Unai Etxenausia

Erlojugilearen ogibidea galtzear dago. Sueskunen ustez, ordua emateko baino askoz gehiagorako balio du erlojuak, eta «arma boteretsu bat» ere izan daiteke batzuetan.
Ezkerretik, Denjah Man eta Betto Snay musikariak, Bilboko San Frantzisko auzoan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU
AEBetako <em>Semafor</em> hedabide digital berriaren azala. ©BERRIA

'Semafor', iritzia eta gertaerak ondo bereizten dituen hedabidea

Urtzi Urkizu

Justin eta Ben Smithek 'Semafor.com' hedabide digitala sortu dute AEBetan. Irakurleei «gardentasuna» eskaini nahi diete

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.