EUROPAKO IRRATI-TELEBISTA PUBLIKOAK (VI): LETONIA

Bi hedabideak, bat egin gabe

Letoniako irratia eta telebista, erakunde autonomo gisa, biak arduratzen dira nazio barruko eta nazioarteko gertakarien ikuspegi osoa eta analitikoa emateaz.
LTV1 kate jeneralistak eduki guztiak letonieraz ematen ditu. Irudian, informazio saio bateko aurkezlea.
LTV1 kate jeneralistak eduki guztiak letonieraz ematen ditu. Irudian, informazio saio bateko aurkezlea. JANIS SPIGOVSKIS Tamaina handiagoan ikusi

Laura Lizuma -

2017ko martxoak 19

Baltikoko herrialdeetatik, Letoniak eman zuen, lehenengoz, telebista seinalea. Gaur egun, herrialde auzoen aldean, Letoniako telebista publikoak bakarrik eusten dio irratiarekiko administrazio distantziari. Batzuk beldur dira herrialdeak finantzaturiko hedabide monopolista horrek ez ote duen lortuko botere gehiegizkoa; beste batzuek diote baliabideak alferrik galtzen ari direla, monumentu arkitektoniko biei bere hartan eutsita. Letoniako irrati-telebistaren bat egitea, oraindik ere, plan politiko hutsa da, ezin zurituzko etorkizuna duena; baina enpresa biak ez dabiltza elkarren lehian, eta ez dute batzeko asmorik ere eskaintza komertzialari aurre egitearren. Biek ala biek, adjudikatua dieten aurrekontuarekin, beren jarduteko modurik onenean dihardute, eta elkarrekin banatzen eta erabiltzen dituzte beren sei kate publikoak; nazioko lehenak dira dagozkien merkatu mediatikoetan, informazioa irensteko eta berrikusteko mekanismoei eta formei dagokienez gero eta digitalagoak eta desberdinagoak diren herritarren ekimenez eta herritarrentzat berentzat egindakoak diren horietan.

Letoniako Telebista Publikoak bi kate kudeatzen ditu: LTV1ek programazio jeneralista dauka, oso-osorik letonieraz; LTV7k, berriz, publiko gaztearentzat dihardu, kirol saioak ematen ditu, eta, bigarren mailako katea denez, hainbat eduki errusieraz igortzen ditu. 2012az geroztik, telebistak kudeatzen du lsm.lv ataria; hau da, Letoniako bi hedabide publikoek emandako eduki analitikoa bateratzen duen plataforma.

Sei irrati publiko daude, eta irrati hedapen nazionalaren %30-40 hartzen dute: LR1 irratia letonieraz aritzen da, eta informazioa eta entretenimendu programak lantzen ditu. LR2k musika ematen du, eta kultura irratsaioak, letonieraz. LR3 musika klasikoan espezializatua dago, eta LR4k errusieraz ematen ditu edukiak; LR5 eta LR6 irratiek, berriz, gazteentzako programazioa daukate, eta Interneten ere jartzen dituzte ikus-entzunezkoen emankizunak. Horrez gainera, fonografia artxiboetan 200.000tik gora soinu erregistro ditu bilduak; hain zuzen ere, Letoniak eta letoniarrek denboraren joanean izandako ahots publikoa da benetan.

Bai telebistak eta bai irratiak Letoniako Estatuaren ekarpen zuzena darabilte finantzabide, zeina aurrekontuaren %60 baita. Ehuneko hori 20 milioi euro ingururi dagokio urtean, telebistaren (12 milioi) eta irratiaren (8 milioi) artean banatua. Gainerakoa babesleen eta publizitatearen bidez ordaintzen dute.

Akzio publikoen titularrak, Komunikabide Elektronikoen Kontseilu Nazionalak, izendatzen ditu zuzendaritza batzorde biak —bakoitza hiru pertsonak osatua—, eta harexek dihardu kontrol erakunde gisa ere, baliabideak adjudikatzeari eta monitore bidezko ikuskatzeei dagokienez. Gero, zuzendaritza batzorde bakoitzak banatzen ditu horiek, departamentuz departamentu, telebistako 450 langileren eta irratiko 280 enplegaturen artean. Telebistari dagokionez, albistegien departamentua da baliabide baliotsuetako bat; barne kudeaketa autonomoa du, alegia, ez zuzendaritza batzordeak eta ez estatuak ez dute inolako eraginik egungo informazioa hautatzeko, lortzeko, prozesatzeko eta igortzeko orduan. Albistegietan, gaur egun, 60 pertsonak dihardute, eta prêt-à-porter edukiak eskaintzen dituzte, labetik harako ogi bihurtuak diren munduko auzietan bertatik bertara aritu eta besteengandik lortutako informazioa bilduz.

Letoniako telebista publikoak, oro har, ekoizpen propioaren %55 betetzen du: gehienbat, albistegien, dokumentalen eta kultura saioen bidez. Telebistako zuzendaritza batzordeko presidente Ivars Beltek dioenez, kopuru eta kalitate aldetik, «izugarri» aurreratu da ekoizpen propioan: «Hiru urte hauetan, 60 marka berri sortu ditugu, lider gara goizeko programazioan, eta gure albistegiek ikuspegi ezinago analitikoa darabilte, eta ez diete ez galdera ezerosoei izkin egiten, ez esku hartze politikoei amore ematen. Atzerrian saltzen ditugu gure kultura dokumentalak, eta zuzeneko gure emisio seinalea ere gero eta harago eta gero eta maizago hedatzen ari da». Aipatzekoa da, halaber, zinema aretoetako filmei dagokienez, diru publikoari estuki lotua dagoela hein handi batean, eta telebista da ikus-entzunezkoen obra guztiaren erakusmahaia.

Oro har, taldeak bere kontura itzuli, azpidatzi eta bikoiztu ohi ditu saioak; arreta handiz zaintzen dute itzulpenen kalitatea.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Ramontxu Berri tabernan egondako 683 laguni egin ziete proba, atzo ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herrian, 492 positibo

Berria

Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR-ak egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna