Albistea entzun

KRITIKA. Zinema

Konplexurik gabeko aniztasuna

<em>Pixi Post eta opari-emaileak</em> animaziozko filmaren eszena bat.
Pixi Post eta opari-emaileak animaziozko filmaren eszena bat. SOMUGA Tamaina handiagoan ikusi

Gontzal Agote -

2016ko abenduak 27

'Pixi Post eta opari-emaileak'

Zuzendaria: Gorka Sesma. Gidoia: Gorka Sesma eta Edorta Barruetabeña.

Euskal zinemagintzarentzat bereziki distiragarria izan ez den 2016ko urte honetan, ezuste atsegina ekarri digu hondarrekoak: euskal superheroi baten jaiotza eta Gabonen inguruko topiko maiztuetatik ihes egiten saiatzen den istorio bizi-bizia.

Zaila da gazteenentzako pelikuletan gauza berritzaileak asmatzea, hain itxiak baitira populazioaren talde horretara bideratuta dauden kode eta konbentzio sozialak. Alde horretatik, ezin esan Pixi Post eta opari-emaileak apurtzailea denik, baina baditu zenbait osagai eta ñabardura zinez interesgarri bihurtzen dutena, eta, gaztetxoenetatik harago, familiako kide guztiek disfrutatzeko moduko filma egiten dutena.

Aniztasuna da istorioaren atzean dagoen gai nagusia, eta, zorionez, horretara hurbiltzeko orduan molde naturala aukeratu du Gorka Sesmak, aniztasunaren inguruko diskurtso eta formetan horren ohikoa den sinpletasunera jo behar izan gabe. Horixe baita film honen bertuterik handienetakoa, bere publiko naturalaren gaitasunean sinetsita, ez du debaldeko sinplekerietara jo behar istorio eta pertsonaiarekiko enpatia lortzeko.

Olentzero, Bizarzuri, Sneguroxka, Errege magoak eta gainerako jeinuak zeregin bera dute, haien kezkak eta egunerokoa ezagutuko ditugu, aliatuak dira baina neurri batean elkarri konpetentzia egiten diote. Horrekin lotuta dago gidoiak duen ateraldirik onenetakoa: jeinuen kontra egiteko modua horiek iragarki bihurtzea da.

Horretaz gain, filmak baditu bestelako dohain batzuk: hasieran antiheroi traza hartuko duen Pixi Post superheroiaren sorrera, dekoratu koloretsuak, pertsonaien arteko hainbat elkarrizketa mamitsu, elkarrekin komunikatzeko modua, kaktus batekin sekuentzia irrigarria, Agur Xiberua Agur Antartika bihurtuta...

Egia da dena ez dela biribila; animazioa eskematikoegia suertatuko da, eta istorio desberdinen arteko uztarketa ez da beti behar bezain ongi emanen, baina horien gainean dago Pixi Post eta jeinuei darien inteligentzia eta ezarritako mugen barnean gauzak diferente eta original egiteko nahia.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Annie Ernaux. / ©Nobel Sariak, @NobelPrize

Annie Ernauxek irabazi du Literaturako Nobel saria

Iñigo Astiz

Stokholmen eman du sarituaren berri Suediako Akademiak, eta literatura fikzioaz harago zabaltzeko egindako lana laudatu dio idazleari. Iaz Abdulrazak Gurnah eleberrigileak irabazi zuen saria.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Luis de Pabloren —argazkian, erdian— eta beste hainbat konpositoreren lanak interpretatuko ditu gaur. ©BERRIA

1972ko Iruñea harritu zuten doinuak akordura

Uxue Rey Gorraiz

Gaur hasiko dira 72-22 Topaketak Iruñean. Urriaren 18ra bitarte, eta orain dela 50 urtekoak gogoan, askotariko jarduerek eta emanaldiek artez jantziko dute hiria. Musika berebizikoa da gaur: Teresa Catalanen eta Tomas Marcoren solasaldi bat aurrena, eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kontzertua ondotik.

Moto- Membra Jesu Nostri obrako lan taldea: Pau Auli, Eneko Sagardoi, Lucia Astigarraga eta Andoni Sierra. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Motoak eta gurutzeak

Iñigo Astiz

'Moto- Membra Jesu Nostri' kontzertu eszenifikatua estreinatuko du bihar Bilboko Arriaga antzokiak, Bieteritx Buxtehuderen musikarekin eta Eneko Sagardoik sortutako testuarekin

Kristof Arotzarena eta Aitziber Zugarramurdi, Zinegin festibalaren antolatzaileak, atzo, Baionan. ©GUILLAUME FAUVEAU

Zinegin festibala urriaren 20tik 23ra egingo dute, zenbait berritasunekin

Ainize Madariaga

Filmez gain, kontzertuak ere antolatu dituzte. Gaualdi «sataniko» sorpresa ere prestatu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...