Albistea entzun

Eskualdeetako 'Hitzak', gailu eramangarrietan esku-eskura

Eremu guztien jario orokorra zein eskualde jakin batekoa ikusteko aukera ematen du aplikazioak.

2.000 deskarga izan ditu jada
BERRIA

Urtzi Urkizu -

2016ko urtarrilak 26

Badira egun batzuk Hitza aplikazioa doan eskuragarri dena sakelako telefonoetan eta tabletetan. Eskualdeetako Hitza egunkarien albisteen jarioa erakusten du Hitza App aplikazioak, hau da, tokian tokiko albisteak modu erraz eta arinean aurkezten ditu. Android eta iOS sistema eragileak erabiltzen dituzten sakelako telefonoetarako eta tabletetarako dago diseinatuta.

Aplikazioak eskualde hauetako albisteak eta agenda jasotzen ditu: Lea-Artibai eta Mutriku, Busturialdea, Oarsoaldea, Bidasoa, Irutxulo (Donostia), Urola Kosta eta Goierri. Eskualde guztien albisteen jario orokorra ikusteaz gain, bakarrik eskualde jakin bateko jarioa ikusteko aukera ere ematen du —baita eskualdeko agenda ikusteko aukera ere—.

Akting enpresak egin du aplikazioa. Asier Alkorta Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-ko Interneteko arduraduna aritu da aplikazioa sortzeko lanak koordinatzen. Azaldu duenez, «erraz-erraza» da aplikazioa erabiltzea. «Gure helburua izan da erabiltzaileek Hitza argitaratzen den zazpi eskualdeetako informazioa modu erraz batean eskura edukitzea. Alegia, gertuko informazioa esku-eskura edukitzea». Horretarako, aplikazioak albisteak, agenda eta unean uneko jakinarazpenak jasotzeko aukera ematen ditu. Jakinarazpenei dagokienez, momentuko gertaera edo ohar garrantzitsuetarako erabiliko dute. «Adibidez, errepideak itxita, istripuak... Horrelako gertaeren berri momentuan bertan edukiko dute aplikazioa deskargatzen dutenek».

Eskualde guztien jario orokorra eta eskualdeka albisteak jasotzeko aukerak hartzailea erakarriko duela uste du Alkortak. «Azken finean, erabiltzaileei aukera eman nahi izan diegu tokian tokiko albisteak kontsultatzeko, baina, aldi berean, beste eskualdeetako albisteen berri edukitzeko aukera kendu gabe».

Ekitaldietara erraz iristeko

Aplikazioak dituen zerbitzuen artean, geolokalizazio bidezko kultur agenda dago. «Geolokalizazioak agendan aukeratutako ekitaldia egingo den tokira nola iritsi adieraziko dio erabiltzaileari», azaldu du Alkortak. «Horretarako, ekitaldi barruan mapa bat agertuko da, eta nola iritsi botoia sakatu behar dute erabiltzaileek. Automatikoki, sakelako telefonoaren nabigazio sistema martxan jarriko da, erabiltzaileari bidea erraztuz».

Hitza egunkarietako arduradunak gustura daude orain arte aplikazioak izan duen harrerarekin. Urtarrilean 3.000 deskarga lortzeko helburua jarri zuten, eta «bide onetik» doazela nabarmendu du Alkortak. Dagoeneko 2.000 deskarga baino gehiago lortu dituzte. «Eta erabiltzaileek balorazio positiboa egin dute aplikazioaz».

Ez dira, dena den, aplikazioaren lehen bertsio honetan geldituko. «Aurrera begira ere aplikazioa garatzen eta hobetzen jarraituko dugu», azaldu du Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-ren Interneteko arduradunuak.

Aplikazioak, halaber badu webgune bat: appostua.eus. Handik ere eskura daiteke aplikazioa, aipatutako Android eta iOS sistema eragileetan. Webgunearen azalean deskarga kopuru handiagoa jarri dute erronkatzat: «Gure APPostua martxan! 20.000 deskarga baietz».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / @FOKU

«Galtzen ari den lan bat azaleratu nahi dut»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Ontzi bat da, esamolde bat da, eta arrantzalearen azalean jarri nahi bat da 'Axalian'. Izen hori jarri dio Ortolaizek Zarauzko Photomuseumen paratu duen erakusketari: «Mundu eder bat da itsasoa».
Jon Mirande, eskuinean, Bretainiar Elkartearen Saria ekitaldian, 1969. ©Z / EZEZAGUNA

De viris illustribus: Jon Mirande bretainiarra

Miel A. Elustondo

Euskaraz baino lehen ikasi zuen bretoieraz Jon Mirandek Parisen. Euskaldunak lagun egin baino lehen, bretainiarrak egin zituen adiskide. «Gazte haien karra! Askok ez zekiten haurretatik beren herriaren hizkuntza, baina ikasi zuten eta bretoieraz ari dira beti. Guk, aldiz...», idatzi zuen. Goulven Pennaod bretainiarrarena dugu jakilegoa, Txomin Peillenek 1976an bildua.

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Zorroztasuna funtsezkoa da kazetaritzan»

Urtzi Urkizu

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kazetarien elkargoko dekano eta Euskal Kazetarien Elkarteko presidente izendatu dute Goikoetxea. Dioenez, kazetariek baldintza onak behar dituzte.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.