Berria.eus

Mundua Sei urteko espetxe zigorra ezarri diote Matasi

Publizitatea

Mundua

Sei urteko espetxe zigorra ezarri diote Matasi

Balearretako presidente zela Antonio Alemany kazetariari legez kanpo 350.000 euro ordaindu izanagatik zigortu dute

2012-03-21 / Erredakzioa

Jaume Matas bi alditan izan da Balearretako Gobernuko presidente (1996-1999 eta 2003-2007), eta bigarren agintaldian bere hitzaldiak Antonio Alemany El Mundo egunkariko zutabegileak idaztea nahi zuen. Kazetariari legez aurreikusitako kontratuak komeni ez eta Matasen ardurapean arauz kanpo 347.114 euro ordaindu zizkiotelako sei urteko espetxealdia ezarri diote Palmako auzitegiak Balearretako presidente ohiari. Bederatzi urteko inhabilitazioa ere ezarri diote, diru publikoak bidegabe erabiltzeagatik, prebarikazioagatik, agiriak faltsutzeagatik, Administrazioari iruzurra egiteagatik eta influentzia trafikoagatik. Inputatu zutenean, PP alderdia utzi egin zuen Matasek. Alemany kazetariari, berriz, hiru urte eta bederatzi hilabeteko zigorra ezarri diote.

Palma Arena auziko 26 ataletatik aurrenekoa da Balearretako presidente ohiari sei urteko espetxealdia ekarri diona. Beste hainbat ataletan ere auzipetuta dago Matas, tartean Iñaki Urdangarin Espainiako erregearen suhiaren aurkakoan. Noos institutuaren auzian, lau delitu leporatzen dizkiote Urdangarini.
 

Publizitatea

Mundua saileko albiste gehiago

Albiste nagusiak

Ultraaktibitatearen alde egin du Auzitegi Gorenak

Hitzarmenak urtebetera iraungi arren, eskubide kolektiboak eskubide indibidual izatera pasatzen direla dio. ELAren ustetan, "pozteko moduko golpe latza" litzateke PP eta patronalarentzat. LABek zuhurtziaz hartu du epaia.

Aguraingo Sapem lantegia itxi nahi du Arcelorrek

54 langileak kaleratzeko enpleguaren erregulaziorako eskaera aurkeztu du multinazionalak. Proposamenaren "formak eta edukia" salatu ditu ELAk. Aurki mobilizazioetara deituko dituzte langileak.

Gehien irakurriak