Albistea entzun

Nigerian kartzela arriskuan, lesbiana izateagatik

Hendaiako atxikitze zentroan dago, eta 26 urte ditu.

Kanporatze arriskuan da: herrira itzuliz gero, hamalau urteko zigorra izango luke
Hendaiako atxikitze zentroan da Elita, uztailaren 24an atxilotu zutenetik.
Hendaiako atxikitze zentroan da Elita, uztailaren 24an atxilotu zutenetik. SYLVAIN SENCRISTO

Eneko Etxegarai -

2015eko abuztuak 12 - Baiona

Uztailaren 24tik Hendaiako atxikitze zentroan (Lapurdi) da Elita izeneko emakume bat, eta haren egoera salatu du etorkinen eskubideen aldeko Cimade elkarteak. 26 urte ditu, nigeriarra da, eta lesbiana: kanporatua izateko arriskuan da, eta bere jaioterrian hamalau urteko kartzela zigorra jasotzeko arriskua du homosexuala izateagatik. Enugun (Nigeria) bizi zen, beste hiru lagun emakumezkorekin. «Egun batez, auzoak etxera sartu ziren, eta haren bikotekidea, Mary izeneko gazte bat, herriko plazan gasolina eta gurpilekin erre eta hil egin zuten», azaldu du Francisco Sanchez Rodriguez Cimadeko langileak. «Beste bi lagunak gaur egun kartzelan dira, hamalau urteko zigorra betetzen; hori da Elitak arriskatzen duena», ohartarazi du.

Atzo eraman zuten Hendaiako atxikitze zentrotik Tolosara (Okzitania), bideo konferentzia zuelako OPFRA Iheslari eta Apatriden Babeserako Frantziako Erakundearekin; asiloa eskatua du emakumeak, eta erakunde horrek du haren babes eskaera aztertuko. «Bertan bere homosexualitatea frogatu behar izan du, zergatik den arazo bat bere herrian», azaldu du Sanchezek. Bideo konferentzian abokaturik egon den ez daki Cimadeko kideak: «Eskaera egin dugu OPFRA eta suprefeturan, baina erantzunik ez dugunez izan, pentsa dezakegu ezetz». OPFRAk 96 ordu ditu sententzia emateko. Babes eskaera ezeztatzen bada, Elita Nigeriara kanporatua izango da.

AEB Ameriketako Estatu Batuetara joan zen lehendabizi Elita, duela aste batzuk. Lurraldean sartzen ez zioten utzi, eta uztailaren 3an Roissyko (Paris) aireportura bidali zuten. Han, itxarote lekuan sartu zuten, jatorrira itzultzeko bidaia prestatu bitartean. Epe horretan, zortzi aldiz uko egin zion Nigeriara zeraman hegazkinean sartzeari. «AEBetan eta Parisen bere egoeraren berri eman zien estatuko indarrei, baina inork ez zion kasurik egin», esan du Sanchezek. Frantziako Askatasunen epaileak libre utzi zuen orduan, eta zortzi egun eman zizkion estatutik alde egiteko. Muga pasatzen saiatu zen gaztea, baina Frantziako Poliziak Hendaian atxilotu zuen, uztailaren 24an. «Gaur Nigeriara itzultzen bada, badakigu zer izango duen: hamalau urteko kartzela zigorra, irainak, torturak...», zehaztu du Cimadeko langileak.

Homosexualitatea frogatu

2013ra arte, horrelako kasuetan homosexualitatea frogatzea harreman sexualen bitartez egiten zen. Egun, legedia aldatu da, eta, halako eskakizunik ez bada ere, «biziki zaila da homosexualitatea frogatzea», Sanchezek dioenez: «Orduz geroztik, onartua da homosexualitatea pertsonari lotua den kontzientzia edo sentimendu bat dela».

Homosexualitatea frogatu ahal izateko, bi elementutan oinarritzen da OFPRA: «Alde batetik, jatorrizko estatuaren legedia aztertzen du, eta, bestetik, babesa eskatzen duen pertsonak kide den talde sozialaren araberako pertsekuzioak jasan dituela frogatu behar du». 2013an, adibidez, Kamerungo homosexual baten kasua eraman zuen Cimade elkarteak, eta OFPRAk erabaki zuen ez zela elementu nahikorik Genevako hitzarmenaren babespean iheslari estatutua emateko. Elitaren kasuan, badira beste froga batzuk: «Prentsa artikulu bat badugu, non Elitaren izena agertzen den. OFPRArentzat nahikoa izango den? Ikusiko dugu».

«Erantzun negatiboa baldin bada, Europako Giza Eskubideen Auzitegira jotzeko prozedura prest dugu», ohartarazi du Sanchezek. Izatez, epaitegi horretan «neurri kontserbatorio» bat aurkeztua du elkarteak. «Neurri horren bitartez, estatuaren legediaren arabera gabezia juridiko bat egon dela seinalatzen dugu, hau da, Elitaren egoera ez dutela behar bezala kontuan hartu», azaldu du Sanchezek. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak erantzun die OFPRAren erabakiaren zain daudela. Sanchezek gogora ekarri du asiloa eskatzeko baldintzak betetzen dituela Elitak: «Europako Batasuneko estatuek Elita babesten ahal dute, bere herrian arriskuan dela kontsideratzen badute, noski».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Migrante batzuk, Irungo Harrera Sarekoen azalpenak entzuten, atzo, herriko plazan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Zeharkaldirako sareak eraikiz

Jone Arruabarrena

Egunero heltzen dira etorkinak Irunera, Lapurdiko muga igarotzeko asmoz. Irungo Harrera Sareko kideek han egiten diete ongi etorria, eta bidaia ahalik eta modu seguruenean egiteko informazioa eskaintzen diete. Aurten, bi gazte hil dira muga Bidasoa ibaitik gurutzatu nahian.
 ©BERRIA

«Bidean sufritu eta gero, oso gogorra da itsasoan noraezean ibiltzea»

Lide Iraola

MSFren ontziak bederatzi egun egin zituen itsasoan, portu batean lehorreratzeko zain. Ostegunean porturatu ziren, eta, orain, migratzaileei emango zaien osasun arretak eta arta psikologikoak kezkatzen dute Font.
Biriatuko ordainlekua, artxiboko argazki batean ©Andoni Canellada / Foku

Ilarak sortu dira Biriatun, goizean kamioientzat muga itxi ondoren

Berria

Gauean zehar muga igaro ahal izan dute, baina 07:00etatik aurrera berriz itxi diete pasabidea ibilgailu astunei, Gironda departamenduan piztutako sutea dela medio. 08:00etarako hiru kilometroko ilarak sortu dira Baionarako noranzkoan.

Lodosa Bizirik taldeko kideak, Lodosako kaleen izenak gazteleraz eta euskaraz jarri eta gero, plaka berriei eusten. ©BERRIA

Hutsune guztiak bete arte

Ane Etxandi

Euskara sustatzeko hainbat egitasmo gauzatzen ari dira Estellerriko Erriberan. Berriki, kale izenak ele bitan jarri dituzte, eta, orain, Porrusalda plataforma sortu berriaren bidez, euskarazko kultur jarduerak antolatu nahi dituzte.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...