Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Ekonomia Zurikeria gutxi: ez da esnea zuria den guztia

Publizitatea

Ekonomia

BAKARRIZKETA

Zurikeria gutxi: ez da esnea zuria den guztia

 
BERRIA

2017-06-18 / Xabier Martin

1 Zuria izango da, baina ez dago argi: zertaz ari zara? Esneaz noski, bakarrik esneaz, ugaztun emeek bakarrik eman dezaken isuri elikagaiari buruz.

2 Ados, baina non dago zurikeria? Produktu bat esne gisa saldu nahi dutenena da zurikeria, arroz, soja, olo edo beste landare elikagaien bidezko isuria denean.

3 Arroz esnea, olo esnea, almendra esnea eta koko esnea ez al dira esneak, ba? Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak garbi utzi du aste honetan landareetatik datozen isuriak ezin direla saldu esne hitzarekin, zuriak izan ala ez. Beraz, ez, ez dira esneak, azken urteetan behi esne klasikoa baino osasuntsuagoak direlako ospea hartu duten arren.

4 Eta zer dabil Luxenburgoko epaitegia esneari buruzko epaiak ematen? Alemaniako Tofutown enpresa eta Verband Sozialer Wettberwerb elkartearen arteko ika-mika bati amaiera eman dio. Landareen isuriak eta bestelako elikagaiak ekoizten dituen enpresak esne hitza erabili du bere produktuetan, baita gurin edota jogurt hitzak ere, eta EBko auzitegiak esan dio ezetz, ezin duela «tofu gurin» idatzi bere produktuan, hura ez delako gurina. Eta ez da, ez delako esnekia, ez delako animalia baten ugatzak emandakoarekin egindakoa. Halaber, ezin da erabili esne gain edo beste esnekien izenik landare jatorria duten produktuetan.

5 Eta nolatan jarri da Luxenburgo hain zorrotz produktuen izenekin? Nahasmen handia sortu delako azken urteetan landare jatorrizko isurien kontura. Alemaniako enpresak dio bere produktua saltzeko ez duela gurina hitza erabili bakarrik, tofu gurina baizik, baina epaiak dio hori ez dela gurina, tofuarekin egindako beste elikagai bat baizik, eta ezin diola hala esan, kontsumitzailea nahasteko arriskua dagoelako.

6 Zer dio Euskal Herrian indarrean dagoen araudiak? Oinarrian gauza bera: ezin zaio esne esan ugaztun baten ugatzetik ateratakoa ez den isuriari; ezin zaio idatzi hitz hori saltzen den produktuan, esan nahi baita. Kontua da erabat zabaldurik dagoela «olo esnea», «arroz esnea» eta «soja esnea» esan eta erostea, behi eta ardi esneari buruz informazio negatibo asko eman delako azken urteetan. Produktu berri horiek osasuntsuagoak direlako ustea oso hedatua dago kontsumitzaileen artean gaur egun.

7 Eta horrela al da? Nori galdetzen zaion, bat edo beste esango dizute, baina zientziak dio gehien eta osoen elikatzen duena benetako esnea dela: karbono hidratoak eta balio handiko proteinak dauzka, baita gantza, kaltzioa, magnesioa, fosforoa, zinka eta beste mineral batzuk ere; halaber, B taldeko bitaminen eta A eta D bitaminen iturria da.

8 Zergatik, hortaz, edari berrien gorakada? Gantzarekin eta kolesterolarekin lotutako mezuengatik, eta baita laktosaren arazoengatik. Esnearen ordezkoen merkatua %20 inguru hazten ari da, elikagai osasuntsuen aldeko joeraren itzalean. Inork ezin du esan, ordea, behi edota ardi esnea ez direla osasuntsuak, eta are gutxiago gaingabetua eta erdi gaingabetua aspaldian saltzen direlarik. Izan ere, behi esne erdigaingabetua saltzen da gehien.

Publizitatea

Sortu kontua
Xabier Martin Xabier Martin

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak