Albistea entzun

Alternatibak eztabaidagai

Kataluniako Gobernuak eta kontsultaren aldeko alderdiek bilera egin dute.

Filtrazioen arabera, proposamen berri bat egingo du gaur Masek
Isabel Vallet eta David Fernandez (CUP), Pedralbes jauregira iristen.
Isabel Vallet eta David Fernandez (CUP), Pedralbes jauregira iristen. T. ALBIR / EFE

Xabin Makazaga -

2014ko urriak 14

Azaroaren 9a gero eta hurbilago dago, eta Katalunian independentziari buruzko herri galdeketa egiteko indarrak bildu dituzten alderdiak ahalegin betean ari dira Espainiako Estatuak jarritako trabak nola gainditu eztabaidatzen. Irailaren 29tik, Auzitegi Konstituzionalak Kontsulta Legea eta A-9rako deialdiaren dekretua behin-behinean baliogabetu zituenetik, hirugarren bilera egin zuten atzo Kataluniako Gobernuko eta CiU, ERC, ICV-EUiA eta CUP alderdietako ordezkariek. Baina, kontsultarako 27 egun falta direla, gero eta estuago dabiltza.

Epeak bete eta berme demokratiko sendo bat ziurtatzeko zailtasunak agerikoak dira, eta, Masen inguruan eta CiUn gero eta ozenagoak dira bestelako bide bat proposatzen duten ahotsak. Atzoko bileratik hedabideetara filtratutako informazioen arabera, baliogabe utzitako artikuluei uko egin eta maila apalagoko «prozesu parte hartzaile bat» proposatu die gobernuak beste alderdiei. Joan Herrera ICVko presidenteak prentsari jakinarazi dionez, gaur emango du gobernuak proposamenaren berri.

13:00etan hasi zuten bilera atzo Kataluniako Gobernuko eta CiU, ERC, ICV-EUiA eta CUPeko ordezkariek, Bartzelonako Pedralbes jauregian, eta, 16:00etan eten bat egin ondoren —bilera utzi zuten Joana Ortega presidenteordeak eta Francesc Homs eta Ramon Maria Espadaler kontseilariek—, eztabaidatzen jarraitu zuten.

Aste erabakigarria

Felip Puig Enpresa eta Enplegu kontseilariak adierazi du helburua oraindik azaroaren 9an herri galdeketa egitea dela, baina ezin bada «ondorengo beste egunen batean» egin litekeela. Eta Trantsizio Nazionalerako Aholku Batzordeko presidente Carles Viver Pi-Sunyerrek «lehenbailehen» etorkizuneko urratsak azaltzeko iradoki die kontsultaren aldeko indarrei, A-9an herri galdeketarik ez balego. Plebiszitu gisako hauteskundeak egiteko aukera ez du baztertu Masen aholkulariak, baina horren ondorioa, Espainiako Konstituzioaren erreforma barik, Kataluniako Parlamentuaren alde bakarreko independentzia adierazpen bat izan beharko litzatekeela azaldu du.

Kataluniaren geroa erabakitzeko aste erabakigarria izango da, eta ekitaldi politikoz josia. Gaur, izan ere, gobernu bilera du Generalitateak; bihar eta etzi, osoko bilkura dute parlamentuan; ostiralean, Ministroen Kontseilua egingo du Espainiako Gobernuak; eta igandean, A-9rako kanpainaren ekitaldi nagusia dauka Ara es l'hora mugimenduak Bartzelonako Katalunia plazan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Donald Trump presidente ohia, martxo hasieran, Marylanden, Kontserbadoreen Ekintza Politikorako Konferentzian. ©JIM LO SCALZO / EFE

Trump auzitara eroskeriagatik

Arantxa Elizegi Egilegor Gorka Berasategi Otamendi

2016ko bozen atarian pornografian aritzen den aktore bati ordaintzea egotzi diote AEBetako presidente ohiari. «Jazarpen politikoaren biktima» dela salatu du buruzagi errepublikanoak
Ukrainako bi polizia, aurreko asteartean, Sloviansken. ©MARIA SENOVILLA / EFE

Errusiaren iritziz, gatazka da bere helburuak lortzeko duen «bitarteko bakarra»

Igor Susaeta

Kremlinek esan du Txinak Ukrainako auzia konponbidean jartzeko aurkeztu duen planaren alderdi batzuk «gauzaezinak» direla, «oraingoz»
 ©JUAN CARLOS HIDALGO / EFE

«Marokorekin genuen krisi sakona gainditu dugu»

Ricard Gonzalez

Buruzagi sozialista ez da damu Mendebaldeko Sahararekiko jarrera aldatu izanaz, alderantziz baizik. Haren esanetan, «errespetuan» oinarritutako harremana nahi du Madrilek auzokoekin.
Wedell itsasoa, Ozeano Antartikoan ©Falklands Maritime Heritage

Ozeano Antartikoko ur fluxua %40 murriztu liteke 2050erako

Berria

Ikerketa baten arabera, ozeano sakoneko ur fluxuen geldotzeak «ondorio larriak» ditu mundu osoko kliman

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...