Albistea entzun

'Ikusteko.tv', euskarazko bideoen Interneteko ataria

Hamaika telebistak jarri du martxan egitasmoa.

Atari berriak bost sail ditu: informazioa, musika, kirola, fikzioa eta aisialdia
<em>Ikusteko.tv</em> atarian euskarazko dozenaka bideo aurki daitezke.
Ikusteko.tv atarian euskarazko dozenaka bideo aurki daitezke. BERRIA

Urtzi Urkizu -

2014ko urriak 31

Hamaika telebistaren ekimenez, Ikusteko.tv ataria sortu dute, euskarazko bideoak metatzen dituen webgunea. Proiektuaren sustatzaileek azaldu dutenez, Euskal Herriko herritar askok dute gustuko ikus-entzunezkoak bilatzea eta haietan «saltsan ibiltzea». Horregatik erabaki dute euskarazko bideoak leku bakar batera eramatea, kontsumitzaileak euskarazko edukiak errazago aurki ditzan. Zerbitzari ezberdinetan (Youtube, Vimeo...), euskarazko komunikabideen webguneetan eta Hamaikaren beraren zerbitzarian aurki daitezkeen bideoak ikus daitezke Ikusteko.tv webgunean.

Kategoria edo sailetan dago banatuta ataria. Youtubek berez ezarritako irizpideetatik abiatuta, bost kategoriatan egin dute euskarazko bideoen sailkapena: informazioa, musika, kirola, fikzioa eta aisialdia.

Inaxio Esnaola Hamaika telebistako komunikazio arduraduna da egitasmo berri honen koordinatzailea. Garai batean martxan izan zen Euskaltube-ren antzekoa den galdetuta, ezberdintasunak ikusten ditu: «Euskaltube oso proiektu interesgarria zen. Han aukera zegoen bideoak bertara igotzeko. Kasu honetan, Ikusteko.tv-k metatu egiten du Interneten dagoena, eta ikusleari eskura jartzen dizkio baliabide horiek guztiak. Nabigazioa errazten dio».

Hamaikak hutsune bat bete nahi du Ikusteko.tv proiektuarekin. «Interneten eduki oso interesgarriak daude euskaraz, eta askotarikoak. Leiho bat zabaltzea da helburua. Bestalde, iturri bat ere bihurtuko da Hamaikarentzat, sareko bideoen artean arrantzatu dezakegulako, eta baimenak lortuta Hamaikan eman ere bai», azaldu du Esnaolak. Hamaika.eus webgunean bertan Ikusteko.tv-ra joateko aukera dago jada, eta Twitterren martxan da @ikustekotv kontua.

Ataria beta bertsioan dago; osatzen ari dira pixkanaka. «Oraingoz, informazioaren saila da osatuena, baina fikzioaren sailean eta besteetan lan egingo dugu hemendik aurrera. Iturri mota batzuk oraindik ez ditugu txertatu, eta, bestalde, bideo bakanak ere jarriko ditugu», nabarmendu du egitasmoaren koordinatzaileak. Besteak beste, film laburrak eta bideoklipak eramango dituzte Ikusteko.tv-ra. «Jendeak Youtuben ibiltzeko ohitura du. Ikusteko.tv-k bidea erraztuko dio euskarazko edukiak kontsumitu nahi dituenari».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©JON URBE / @FOKU

«Aldatu egin behar da zientziaren sistema patriarkala»

Jakes Goikoetxea

Hemeretzi emakume zientzialariren istorioak bildu ditu Etxebestek liburu batean. Guztiek egin behar izan zieten aurre gizonei eta gizonek eraikitako gizarteari eta zientzia sistemari.
 ©JAIZKI FONTANEDA / @FOKU

Hazien zaindariak

Enekoitz Telleria Sarriegi

Neiker ikerketa zentroak bertako laboreen ehunka hazi dauzka gordeta Arkautiko germoplasma bankuan. Antzinakoak jaso, gorde eta hobetzen dituzte bertan. Erreferentziazkoak eta bakarrak dira patataren alorrean, baina han daude Euskal Herriko garai bateko babarrun, tomate, piper, gari, garagar eta olo haziak ere, nahi dituenaren esku.

Aitziber Garmendia, Barry Manley eta Jon Plazaola, <em>Barre librea</em> saioaren grabaketan; atzean, Jon Olivares. ©JON URBE / FOKU

Barry libre eta Marte librea

Urtzi Urkizu

Giro onean grabatzen dute astelehenero 'Barre librea', ETB1ek ostegunean ematen duen bakarrizketa saioa. Casting bat egin zuten, eta aurpegi berriei aukera emateko baliatzen ari dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna