Albistea entzun

Asteburu katalana, euskal hedabideetan

Saio eta berriemaile berezien bidez, bozketaren aurrekoak eta ondorengoak kontatu dituzte, eta bozketaren emaitza aztertuko dute
Kataluniako galdeketaren harira Euskal Herrian egingo diren ekitaldien berri ere emango dute <em>Berria.eus</em>-en.
Kataluniako galdeketaren harira Euskal Herrian egingo diren ekitaldien berri ere emango dute Berria.eus-en. BERRIA

Edu Lartzanguren -

2014ko azaroak 8

Kataluniari begira egongo dira hedabideak datozen hiru egunotan, katalanek euren etorkizunaz egingo duten galdeketaren harira. BERRIAk bere gunean eta Hamaika Telebistak kontakizun zabala egingo dute Kataluniara bidalitako berriemaileen bidez, eta saio bereziak egingo dituzte galdeketa aurrekoak, boz egunekoak, emaitzak eta ondorengoak aztertzeko.

Gaur Donostiako Zurriola hondartzan Gure Esku Dago dinamikak antolatu duen ekitaldian izango dira Hamaika Telebistako kamerak. Kataluniako galdeketaren bezperan, euskal herritarrak ere erabakitzeko eskubidea gauzatzeko lanean ari direla adierazteko, euritako mosaiko erraldoia osatuko du 8.000 pertsonako talde batek, Guinness marken liburuan sartzeko. Bideo erreportaje bat egin eta Hamaika.eus zein Berria.eus guneetan jarriko dute eguerdi parterako. Madrili begira ere egongo da BERRIAren gunea egun osoan, Espainiako Gobernuak eta Fiskaltzak eman ditzakeen aginduen zain.

Boza ondo bidean, igandean, bideo bat egingo dute BERRIAko gunean, bozketaren irudiekin. Eguerdian Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako hiriburuetan Kataluniarekiko elkartasunez egingo diren bilkuren berri emango dute. BERRIAren Interneteko gunean 07:00 aldera hasiko dira Kataluniako galdeketa egunaren berri ematen. Martxelo Otamendi eta Samara Velte arituko dira Kataluniatik berriemaile. 23:00etara arte ariituko dira lanean. #A9katalunia traola proposatu du BERRIAk, egunari Twitter bidez kasu egiteko. Hamaika Telebistan, Naroa Iturrik Kataluniaz eginiko Pausoan saioaren azken hiru atalak eskainiko dituzte, 20:30etik 22:00etara.

Astelehenean, hausnarketa

Astelehenean, elkarlanean arituko dira BERRIA eta Hamaika, galdeketaren emaitza aztertzeko. Mahai ingurua egingo dute Bilbotik, zuzenean, 18:00etatik 19:30era. Nagore Uriartek aurkeztuko du saioa, eta bi atal izango ditu. Lehenengoan, adituak bilduko dituzte: Jule Goikoetxea politologoa, Mario Zubiaga EHUko irakaslea, Mikel Arana legebiltzarkide ohia eta Pello Urzelai zein Joxe Felix Azurmendi kazetariak. Bigarren mahaian, ordezkari politikoak elkartuko dira: EAJko Amaia Arregi, Sortuko Maribi Ugarteburu eta PSE-EEko Andoni Unzalu. 20:30ean berriro emango dute saioa.

ETBrentzat Maddalen Iriarte arituko da Bartzelonatik, Gaur Egun albistegietan, eta tarte handia eskainiko diote galdeketari. Astelehenean, handik egingo dute Azpimarra saioaren tarte handi bat. Goizean, Euskadi Irratiko Faktoria saioaren atal berezia egingo dute Catalunya Radio irratitik. Martin Aranburu eta Martxelo Otamendirekin arituko da Maite Artola.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©MONIKA DEL VALLE / @FOKU

«Euskaraldia oso neorrealista da»

Urtzi Urkizu

ETB1ek 'Dailobit' saioaren bigarren atala emango du gaur, Euskaraldian izandako bizipenekin. Rutak Leire Palaciosekin batera aurkezten du programa. «Naturaltasunez agertzen saiatzen naiz».
Filip Albor, Amaia Karrere eta Arantxa Hirigoien, <em>Ttinka</em> disko-liburuaren egileak. ©MATHIEU HARANBURU/ BELARRI

«Ikusi dut gauza gutirekin anitz pasarazten ahal dela»

Ainize Madariaga

'Ttinka' disko-liburua plazaratu du Hirigoienek, Filip Albor eta Amaia Karrerekin batera.Ttipitik «on» denez kantuak eta ipuinak euskaraz entzutea, haurren beharretara egokitu dute obra.
Jon Zabaleta, HernaniKomik azokan emandako Joseph Camino saria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

«Marrazteak goizero jaikitzen laguntzen dit»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Trazu ezberdin asko dituen bineta erraldoi bat da Zabaletaren bizitza, marrazkiz zirriborratu duena. Hernani bere jaioterrian saritu dute, eta euskal komikiari egindako ekarpena aitortu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.