Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

19. Korrika

Lekukoaren zaintzaileak

Urepeletik Bilbora, zortzi laguneko bi talde doaz Korrikaren furgonetetan, hamalau orduko txandak eginez. Urte ugari pasatu dituzte batzuek: «Denetarik ikusi dugu».
Bidea egiten duten bi furgonetak, atzo, Auritzen.
Bidea egiten duten bi furgonetak, atzo, Auritzen. J.MANTEROLA /ARP

Hodei Iruretagoiena -

2015eko martxoak 28 - Erroibar

Hamabi ordutik gora Korrikaren atzetik egin ondoren, txantxetarako gogoz daude Joseba Irazabal eta Mikel Urkia Matu, Korrikako azpiegitura ibiltariaren arduradunetako bi. Furgoneta gidatzen bata, eta ondoan laguntzaile bestea, Erroibarren barrena. Lan horietan noiztik ari diren galdetuta, hauxe erantzuna: «Urepeletik». Ia bi mila kilometro egin dituzte aurten, baina esperientzia gehiago dute pilatuta. 10. aldian hasi zen Irazabal, eta 8.ean Matu: «Berdintsu antolatzen ginen orduan ere. Furgonetak aldatu dira: urtez urte, hobeto prestatuta daude».

Hamalau orduko txandak egiten dituzte furgonetetan, bi taldetan antolatuta. Hala, gauez zein egunez, bietan lan egiten dute bi taldeek: zirkulazioa zaindu, musika kontrolatu, arazo teknikoak konpondu, mikrofonotik korrikalariak animatu... Ez da ardura makala: Korrika inoiz ez geratzea, gertatuak gertatu. «Hori da gure lana», dio Matuk: «Lekukoa zaintzea, bistatik ez galtzea».

Elektrizitatea sortzeko bi makina dituzte goiko aldean, lasterkariak musikarik gabe inoiz ez geratzeko. Horretarako dituzte bi furgoneta: «Beti dago zubiren bat, errekaren bat, tunelen bat. Halakoetan, aldatu egin behar da furgoneta. Bat aurrera joaten da, eta bestea iristen da oztopoa dagoen tokiraino». Ordenagailua, argiteria, komuna... Pare bat aste behar izaten dituzte dena prest uzteko.

Denetik egiten du zortzi laguneko taldeak. «Zeregina dagoenean ondo eramaten da, aktibo zaude. Baina lasai zaudenean, eta, batez ere, gauez, sumatzen da nekea. Lehen DYAkoak etortzen ziren taldean, eta anda bat eramaten zuten atzean. Hortxe egiten genuen lo». Orain ez dute halako luxurik. Atzetik etortzen dira DYAkoak, baina ez beraien taldean, eskualdeetan antolatuta baizik. Arazo teknikoak «txikikeriak» direla dio Matuk. Badute konfiantza bidaialagunengan. «Furgoneta honi piztu zitzaion pilotua lehenengo egunean, tailerrera eramateko. Baina hemen dago zintzo-zintzo».

Lekuko «bahitzaileak»

Milaka kilometro pasatu dituzte horrela; edizioz edizio, pasarte xelebre ugari egokitu ere bai. «Denetarik», Josebaren esanetan: «Behin, Erribera aldean, prestatutako lelo guztiak aldatu zizkiguten. Guk bat esan, eta haiek beste batekin erantzun: 'Hemen gaude, arnasarik gabe'. Eta 'Ika, ika, ika, chorizo pamplonica'. Ez zegoen modurik haiek harrapatzeko».

Oibarren (Nafarroa), lekukoa ibilbidetik kanpo eramaten diete beti, elizaraino. «Izugarrizko malda dago han, eta furgonetek ezin dute igo. Bahitu egiten dute lekukoa, nolabait esateko. Atzo galdetu nien: 'Aurten ere berdin?'. 'Agian bai, ikusiko dugu...' Badakite egingo dutela, eta guk ere bai». Antzera ibili izan dira urteetan Argantzunen (Araba) ere: Korrika ez zen herrigunetik pasatzen, eta herritarrek eramaten zuten lekukoa bahituta. «Azkenean, lortu dute ibilbidean sartzea». Badago jada ezaguna zaien jende «berezia». 60 kilometrotik gora egiten dituena, adibidez, Spidermanez mozorrotuta. Edo Lizarra aldeko abokatu bat: «Togarekin ateratzen da, mala txiki batean Justizia ere euskaraz idatzita, eta Euskal gramatika osoa liburua besapean hartuta. Kilometro askotxo egiten ditu».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Makina bat lanean, atzo, A-15 autobidean, Leitza (Nafarroa) parean. ©Jagoba Manterola / Foku

Aurreikusi dute uholdeak izango direla Euskal Herrian

Berria

Jaurlaritzak Uholdeei Aurre Egiteko Plan Berezia aktibatu du. Nafarroa erdialdea alerta gorrian dago, eta Ipar Euskal Herrian alerta naranja aktibatu dute. 500-600 metro inguruko altueran ari du elurra.    

 ©BERRIA

PANDEMIA BATEN LEHEN KONPASAK

Arantxa Iraola - Gorka Berasategi Otamendi

Ofizialki 1981. urtean jakinarazi ziren oraindik izenik ez zuen eritasun batek eragindako lehenengo kasuak: orain lau hamarraldi. Hiesaren pandemiaren hasiera izan zen. Bereziki erasokorra izan zen lehen urteetan; botikarik ez zen, eta diagnostikatu eta urte gutxira hiltzen ziren paziente asko.

Bezeroak Iruñeko jatetxe bateko sarreran COVID-19 ziurtagiria erakusten, bazkaltzera sartu aurretik. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Atezainak Nafarroako jatetxeetako atarietan

Iker Tubia

Jatetxe handietan COVID-19 ziurtagiria eskatzen ari dira atzoz geroztik. Bezeroek prest eramaten dute, gehienek sakelakoan. Zenbait bazkari bertan behera utzi dituzte, eta beste batzuetara jende gutxiago azaldu da.

 ©BERRIA

Hiltzaile iheskorraren erradiografia

Ion Orzaiz

Urteetan, galdera ugari eragin ditu GIB birusak komunitate zientifikoan. 40 urteko ibilbidearen ostean, inkognita gehienei erantzuna ematea lortu du zientziak. Ohikoenetako batzuk bildu ditu BERRIAk.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.