Irudia. Bilbo
Hiru sinadura mintzalagunen alde
Mintzalagun egitasmoak sendotzeko hitzarmena sinatu dute AEK-k, Maramara taldeak eta Euskaltzaleen Topaguneak. Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan bildu ziren, atzo, Mertxe Mugika AEK-ko koordinatzailea, Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendaria eta Ritxi Lizartza Maramara taldeko zuzendaria. Aurkezpenean gogorarazi zuten 6.000 mintzalagun daudela, oraingoz, Euskal Herrian.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.