Albistea entzun

Izarraitzeko gailurretan

Urola bailararen bihotz-bihotzean dago Izarraizko mendikate ederra. Ibilbideak bertako zortzi tontor lotzen ditu modu ikusgarri bezain erakargarrian.
Azketako elur zulo ikusgarria, askorentzat <em>Azketako neberie</em> izenez ezaguna.
Azketako elur zulo ikusgarria, askorentzat Azketako neberie izenez ezaguna. MIKEL ARRIZABALAGA

Mikel Arrizabalaga -

2015eko irailak 8

Ibilbide honetan, Gipuzkoako mendigune ezagunenetako eta bisitatuenetako batera joango gara. Izarraizko lurretan goititzen diren zortzi tontor igoko ditugu, ibilbide ikusgarri bezain erakargarri bati jarraituz. Lehen zatia erosoa bada ere, bigarrena zailagoa eta nekosoagoa da, karstikoa eta deserosoa baita Kakuetatik Gazteluraino doan mendilerroa.

Zorrozpeko aparkalekuan utziko dugu ibilgailua, eta bertatik ateratzen den bidetik gora egingo dugu, pista zabalarekin bat egin arte. Basoan zehar, altuera irabazten hasiko gara poliki, eta erraz iritsiko gara Izkiturrira. Basoa atzean utzita, Zamaleku lepora heldu, eta gorantz jarraituko dugu, harrizko pista zabaletik. Tarteka, pista hori utzi, eta bide laburrak hartuko ditugu. Eskortako antenak daude bukaeran, eta gertu, gailur desitxuratua. Atzera egingo dugu, eta haitz artean dagoen Erloko gailurrera igoko gara. Gurutzea eta ikuspegi zabala izango ditugu.

Tontorretik hego-mendebalderantz doan gandor karstikotik aurre egin, eta orain gutxi arte gurutze handi bat zegoen tontorrera helduko gara. Erlo jartzen duen buzoi bat ikusiko dugu. Tontorretik, beherantz egingo dugu gertu ikusiko dugun Xoxoteko gailurrerantz. Izen bera duen aterpearen gaineko tontor xume horretan jaiotza eta Azpeitiko Lagun Onak Mendi Taldeak jarritako buzoia aurkituko ditugu. Zuzenean, altuera galduko dugu behean ikusiko dugun putzu baten aldera, eta, gero, gertu dagoen Azketako elur zulo ikusgarriaren ondora jaitsiko gara. Azketako neberie izenez da ezaguna, eta Gipuzkoan hobekien kontserbatzen direnetako bat da. Horren ondotik ateratzen den xendatik aldapa igo, eta gertu dagoen Inazio santuaren estatua erraldoiaren ondora ailegatuko gara. Bertatik, Iraurgiko ibarraren ikuspegi ederraz gozatuko dugu. Xoxoteko aterpea hamaiketakoa egiteko leku aproposa izango dugu.

Azkoitiko ikuspegi zabala

Xenda nabarmen segituz, Zamaleku lepora itzuliko gara, eta, horren ezkerretik, Kakueta aldera doan bidea hartuko dugu. Altuera hartzen hasi eta berehala, cairn edo harri pila batek tontorrera igotzeko bidea erakutsiko digu. Azkar igoko gara gurutze erraldoiaren ondora, eta, bertatik, Azkoitiko ikuspegi zabala izango dugu. Hortik aurrera, ibilbidea trakestu egingo da; oso ingurune karstikoa da, eta, bide jakinik gabe, gandorretik jarraituko dugu, haitz eta pago artean. Lepo nabarmen batera jaitsi arte, bidea deserosoa da, eta kontu handiz ibili beharko dugu. Cairn batek erakutsiko digu hartu beharreko bidea, eta aldapa bat igoko dugu bidetik metro batzuetara dagoen Putreaitzeko Gañara heltzeko. Bertan, izen okerra duen buzoi bat aurkituko dugu. Xendara itzuli, eta, gandorretik segituz, Aitzpeltzeko Gañara igoko gara.

Pagadi trinko batean murgilduko gaituen bide nabarmenari segituz, azkar galduko dugu altuera. Hasieran, mendebalderantz egingo dugu, baina une batean xenda utzi, eta iparralderantz joko dugu, Aitzondo eta Gaztelu gailurren bila. Lehenak ez du interesik, baina, bigarrenean, erpin geodesikoa, gurutzea eta buzoi zaharrak aurkituko ditugu, harlauza zorrotza gainditu eta gero. Lepora itzuli, eta maldan behera egingo dugu, Zorrozpeko pista nagusiarekin bat egin arte. Aparkalekutik, bost minutu beharko ditugu aurrez aurre ikusiko dugun Aittolako gurutzera igotzeko. Bertatik, ibilbidearen ikuspegi ia osoa edukiko dugu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Isak gola ospatzen, atzo, Sturm Grazen aurkako neurketan. ©CHRISTIAN BRUNA / EFE

Realak lehen garaipena lortu du Europa Ligan

Jone Bastida Alzuru

Realak irabazi egin du Sturm Grazen aurkako partida: 0-1 gailendu da. Isakek sartu du lehiako gol bakarra, bigarren zatian

 ©SEDIS BASQUET

«Momentuaz gozatzen ari naiz»

Jone Bastida Alzuru

Estatistikek erakusten dute Etxarri sasoi hasiera aparta egiten ari dela: Espainiako Lehen Mailako saskiratzaile nagusia da, partidako batez beste 19,2 puntu bilduta. Hazten segitu nahi du.
Osasunako jokalariak, <em>Chimy</em> Avila-k Vila-reali sartutako gola ospatzen. ©DOMENECH CASTELLO / EFE

Denak bat eginik, gorabidean

Eñaut Agirrebengoa

Osasuna bosgarren postuan iritsiko da Lehen Mailako hamargarren jardunaldira, hasiera itzela osatu eta gero. Miguel Flañoren ustez, oraingo emaitzak azken urteetan hartutako ildoaren segida dira: «Oso egina dago taldea». Gorritxoek onbidean jarraitu nahi dute gaur, Sadarren Granadari irabazita.

 ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Azken urte eta erdian asko sufritu dut; burumakur nengoen»

Mikel O. Iribar

Azken hamasei hilabeteak ez dira garairik samurrenak izan Zaratamokoarentzat, hainbat arrazoirengatik. Pixkanaka, sentipen «hobeagoak» ditu. Bihar, Lasoren aurkako partida erabakigarria jokatuko du, Zallan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.