Albistea entzun

Donostiako Nazioarteko 63. Zinemaldia. Sail Ofiziala

Lesbianen eskubideen aldeko alegatua

Stacie Andreek pentsioa jaso zezan Andreek eta Laurel Hesterrek eginiko borroka jaso du Peter Sollettek 'Freeheld' filmean
Peter Sollet zuzendaria eta Ellen Page aktorea.
Peter Sollet zuzendaria eta Ellen Page aktorea. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Mikel Lizarralde -

2015eko irailak 25 - Donostia

Filmaren hasierako errotuluak adierazten du: «Istorio hau benetako gertaeretan dago oinarrituta». Hasiera-hasieratik adierazi nahi izan du Peter Sollett (New York, 1976) zinemagile estatubatuarrak Freeheld-en kontatutakoa egiazkoa dela eta bertan agertzen diren pertsonaia nagusiek beren oinordekoak izan dituztela errealitatean. Amaierako irudietan filmaren oinarrian dauden bi pertsonen argazkiak agertzeak berretsi egiten du hori bera.

Borroka baten istorioa da Freeheld. Laurel Hester (Julianne Moore) New Jerseyko polizia da, eta minbizi terminal bat diagnostikatzen diotenean, haren helburu bakarra izango da hiltzen denean bere bikotekide gazteak (Stacie Andree / Ellen Page) pentsioa jasotzea eta partekatzen duten etxearen hipoteka ordaindu ahal izatea. Ezkonduta ez daudenez —2003an gertatu zen kasua, artean sexu bereko pertsonen arteko ezkontza legeztatu gabe zegoenean—, ukatu egingo diete aukera hori, eta hor hasiko da beren borroka. Lehendabizi ingurukoak —Poliziako lankideak bereziki— kausara gehitzeko, eta, bigarrenik, agintarien gaineko presioa egiteko.

Ellen Pagek benetako Stacie Andree ezagutu zuen filma egin aurretik, eta, atzo adierazi zuenez, hark asko lagundu zien filmaketan: «Zaurgarria, zintzoa eta eskuzabala izan da gurekin. Beti egon da prest laguntzeko, nahiz eta harentzat traumatikoa eta mingarria izan den». Pagek orain dela gutxi adierazi zuen publikoki lesbiana dela, eta filma kolektibo horren «pelikula» bihurtuko den itxaropena agertu zuen.

Moore eta Pagerekin batera, Michael Shannon eta Steve Carrell dira filmeko beste protagonista nagusiak. Carrellek Steven Goldstein gayen eskubideen aldeko elkarteko presidentearen rola jokatzen du filmean, eta istorio dramatikoari umore ukitua ematen dio, etengabe Hester eta Andreeren aldeko alegatuak eginez. «Baina benetako Goldstein askoz urrutiago joaten da!», adierazi zuen Sollettek umorez. Goldsteinek zirikatu egiten zuen Carrell histrionikoagoa izan zedin, eta aktoreak bere burua kontrolatu behar izaten zuen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eñaut Zubizarreta musikaria, atzo, Ahotsenea gunean. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Bat, bi, bat, bi, hiru, lau

Iñigo Astiz

Murrizketekin ere, aurten Durangoko Azokako guneek berreskuratu egin dituzte beren programak, eta, murrizketak murrizketa, poza azaldu dute arduradunek, berriz ere jendeari aurrez aurreko saioak eskaini ahal izateagatik.

 ©LARA MADINABEITIA / BERRIA

«Sortzailea hari honetan alderik makalena da, maiz zaintzen ez dena»

Andoni Imaz

Lagunak dira Morales eta Landabaso; biak Bilbotik etorri dira Durangora. Morales saltzera etorri zen lehenengoz, eta Landabaso, umea zela. Urte osoan erosten ez dituzten bitxikerien bila etortzen dira gaur egun.

Maia Iribarne eta Paxkal Irigoien musikariak eta <em>Bañolet</em> websailaren egileak, atzo, Durangoko 56. Azokan. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Heldu bilakatzearen konkista

Itziar Ugarte Irizar

Maia Iribarnek eta Paxkal Irigoienek 'Bañolet' websailaren aurrerapena aurkeztu dute, iaz sormen beka irabazi ondotik. Bederatzi kantuko diskoa ere kaleratu dute: 'Bañolet kantuz'

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.