Albistea entzun

HIRUDIA

Errelatoaren erronkez

Katixa Dolhare-Zaldunbide Idazlea -

2015eko otsailak 5

Literaturaren tokia euskal gatazkan eta gatazkatik landa, haren rola edo eginbeharra gatazkari begira, tokatzen zaizkion erronkak bake garai hastapen honetan; eta alderantziz, gatazkaren eragina euskal literaturak hartu izan duen norabidean: gai zinez zaila eta minbera bota zigun duela bi aste Txema Arinas zutabekide berriak. Uste dut Patxi Zubizarretak bezala gisa horretako galderei erantzuteko goizegi dela oraino, eta hausnarketa luzeen mentura daukagula aurrean; zorion aro ikerleentzat, bai eta, paraleloki, literatura zaleontzat ere, euskal literaturaren bihurgune garrantzitsu batean gertatzea!

Alabaina, borroka armatuarekin batera gure gizartean garatu ideologia totalitarioek pittaka-pittaka zinezko demokraziari utziko diotela leku ez dut dudatu nahi, eta ondorioz, gure literatura bera abertzalegoaren pisu sakratutik askatuko dela, argitze papera funtsez jantziz. Azken finean, denok nahi duguna da gertatutakoen egoera zuzenean bizitzea, eskubide indibidual eta kolektiboak errespetatuak diren gizartean libroki bizitzea. Xede hori gogoan, trantsizio mementu honetan lehenbailehen agerrarazi nahi duguna da egia, eta egia horren izenean, bai, arrunt zilegi zait ETAren biktimak doinu patetikoan erakutsiak izaitea, bai eta ETA borrero deitua izatea ere. Ez baita egia bat bakarrik, izan daitezke norberaren egia, egia afektiboa, gertakizun objektiboetan oinarritutako egia, egia kolektiboa... Egia guzien beharra dago herri zauritu baten memoria sendoa eraikitzeko, eta egia anitz horren osa lanean du bere tokia, bete-betean, literaturak, bi arrazoirengatik: batetik, gertakizunak, gauzak eta jendeak transfiguratzeko ahala duelako, eta bigarrenik, ideologia politikoetatik at munduko beste kulturen zuhurtzia eskaintzen ahal digulako.

Plazer anitz hartu nuen Itxaro Bordak 2013ko 56. Maiatz aldizkarian argitaratu Bakea eta bi sos irakurriz, Dostoievskiren eleberrien bidez proposatzen duelako ikusmolde interesgarria gure literaturaren eta gatazkaren arteko harremanez, frogatuz beste hizkuntzetan idatzi literatura lagungarri izan dakigukeela gure iragan hurbilaren desmitifikatzeko —ustekabean, Mikel Antza bezalako etakide baten obrak baino gehiago—.

Ondoko urte eta hamarkadetako euskal literaturari begira igurikapen handiak ditut: segur da eleberrietako pertsonaiak gero eta sailkagaitzagoak izanen direla —ez heroiak, ez eta arras anti-heroiak ere—, gero eta dudakorragoak eta bihurriagoak izanen direla, hots, gero eta humano eta errealistagoak. ETAren armek —suzkoen zein ideologikoek— eragindako totalitarismotik jalgitzekotan garelako seinalea izanen da, ene ustez, traidore figuraren garapena euskal literaturan. Sorj Chalandon idazle frantsesak Mon traître nobelan itzal anitzeko traidorearen antzekoak asmatzekoak ditugu oraindik.

Baina pertsonaiez kanpo ere literaturak beste tresnarik dauka egiaren agerrarazteko, hala nola hizkuntza berrasmatzeko ahala, garbikeriak bazterrera utzita, bai eta lehengo hizkuntza/kultura «etsai»-ekin harremanak lotzeko eskumena ere. Ea ba ausardia linguistikoz jositako liburuak gozatuko ditugun laster, egiaren eta zuzentasunaren izenean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Joseba Sarrionania, Usoa Zumeta, Juan Antonio Urbeltz, Saioa Alkaiza, Iker Galartza eta Olatz Arrieta. ©Berria

EKT graduondokoak kulturgintzaren gaur egungo galderei helduko die

Itziar Ugarte Irizar

Joseba Sarrionandia, Saioa Alkaiza, Usoa Zumeta, Ttittika Rekalt, Dana Moya, Garazi Arrula eta beste ariko dira hizlari bederatzigarren edizioan. Ostegunean itxiko dute izena emateko epea.

Emir Kusturica, iaz, Kairon. ©Khaled Elfiqi/ EFE

Bertan behera gelditu da Emir Kusturicaren Donostiako kontzertua

Berria

Hilaren 13an jo behar duten Kursaaleko auditoriumean The No-Smoking Band taldearekin

<b>Artze anaiak.</b> Txalaparta erakustaldia Iruñeko 1972ko Topaketetan. ©BERRIA

ARTE KONSTELAZIO BAT IRUÑEARI OPARI

Yasmine Khris

Iruñeko 1972ko Arte Topaketen 50. urteurrena ospatuko da aurten, eta orduko oroitzapenak bizirik dituzte batzuek. Xabier Morras margolariak, esaterako, kontrastez beteriko hiriaren irudia ekarri du gogora. Zentsurak, polemikek eta artisten aniztasunak ezaugarritu zuten topaketa.

 ©BERRIA

«72ko topaketen oroitzapena ez da anekdotikoa, baina ia»

Yasmine Khris

Ofizioz idazlea da Andres, baina komisario lanean arituko da aurten, 1972-2022ko Topaketetan. Urriaren 6tik 18ra eginen dira eta 70 jardunaldi baino gehiago antolatzeaz arduratu da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...