Albistea entzun

BAKARRIZKETA

Oilasko artifizialaren haragia, platerako bidean

BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2017ko martxoak 19

Aspaldian hitz egiten ari da haragi artifiziala sortzeko aukeraz, baina teoriatik praktikarako saltoak osasunarekin eta etikarekin lotutako ertz askori izkin egitea eskatzen du. Laborategian sortutako oilasko haragia, berez, badago prest.

1 Izter goxo bat labean, baina oilasko oso bati sekula itsatsirik egon ez dena? Hmmm... jango ote duenik bada? Egongo ez da, ba, eta pagatuta gainera. Kaliforniako (AEB) Memphis Meats enpresak laborategian sortu du oilasko haragia, haragi artifiziala alegia, eta hura merkaturatzeko prozesuan ari da. Ez dira gutxi gainditu beharko dituen oztopoak, baina merkatura iritsiko dela pentsatzen has gaitezke, bai horixe.

2 Zergatik? Aurreko urtean lehen albondiga artifiziala sortu zuten, eta orain, berriz, oilasko eta ahate aharagia. Memplhis Meats star up-aren atzean interes ekonomiko asko dago, eta negozio biribilerako aukera ematen duen aukera horren atzean dauden enpresak ez dira gutxi.

3 Baina nola egiten dute haragia laborategian? In vitro metodoaz sortzen dutela esan daiteke. Konpainiak dio egun kontsumitzen den haragia bezalakoa dela, berdin-berdina; hazteko moduak aldatzen dira. Zelula ama zehatzak hautatzen dituzte haragia sortzeko, baldintza jakin batzuekin. Haragiaren ehuna eta zapore zehatzak lortzeko zelula amak baliatzen dira. Zelula horiek erreproduzitzen hasten dira, haragi puskak nahi den neurria hartu arte. Uraren eta bitaminen bidez garatzen da haragia. Lau-sei astetan haragiak kontsumorako neurria hartzen duela azaldu du Memphis Meats konpainiak.

4 Zergatik oilaskoa? Behiaren edota ardiaren okela sortzea baino errazagoa delako teknikoki, baina interes handiagoa duelako ekonomikoki ere. AEBetan 40 kilo oilasko haragi jaten du hango biztanle bakoitzak urtero. 86.300 milioi euroren salmentak dituen merkatua da.

5 Eta ahatea? Txinak biztanle asko dituelako, noski. Ahatearen haragia da gehien kontsumitzen dena han. Urtero, 3.000 milioi kilo ahate okel kontsumitzen dituzte txinatarrek, gainontzeko mundu osoak kontsumitzen duena baino gehiago. Negozioa bistan da.

6 Osasuntsua ote da artifizialki sortutako haragia? Liburu osoak idazteko ematen du galdera horrek, baina Memphis Meatseko arduradunak oso argi dauka: «Hazi ez diren animalien haragia aurkeztea historikoa da; okela garbia da, ingurumenari kalterik egiten ez diona, gizakien ongizatea laguntzen duena, eta animaliak hil beharrik eskatzen ez duena. Okela mota hau masiboki ekoitzi nahi dugu, izugarri ona eta iraunkorra delako».

7 Noiz merkaturatu nahi dute? 2021. urterako salgai jarri nahi du konpainiak. Ganaduaren sektorera izugarrizko aldaketa ekar dezake haragi horrek, osasun publikoaren aginteen baimena lortzen badu. Gaur egun, ekoizpena garestiegia da: kilo erdi okel ekoizteak 8.400 euroko kostua dauka. Konpainiak dio lau euro ingurura jaits daitekeela.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Adonis Georgiadis Greziako Lan ministroa, bakarrik, lan erreforma onartu duten saioan. ©GEORGE VITSARAS / EFE

Greziako parlamentuak astean sei egunez lan egin ahal izatea onartu du

Iñaut Matauko Rada

Lan erreforma berriarekin langileek egunean hamairu orduz egin ahal izango dute lan, bi lan badituzte. Atzo greba orokorra egin zuten herrialdean lege berriaren aurka.

Eroskik bere bidaien adarra saldu behar izan zuen zorrari aurre egiteko. ©Juanan Ruiz / Foku

Eroskik merkatuetara joko du bankuei ordaintzeko

Iker Aranburu

600 milioi euro arteko bonu bat jaulkiko du, datorren urtean itzuli beharreko zorra amortizatzeko.

Nafarroako Volkswageneko langileak, fabrikaren atarian, artxiboko irudian. ©Idoia Zabaleta / FOKU

Nafarroako VWen etsi egin dute baterien lantegiaren aferan, eta itunean jarriko dituzte indarrak

Irune Lasa

Langile batzordearentzat, «hutsegitea» da bateriak muntatzeko fabrika Landabenetik at egotea. Datozen bi urteetan espero den pattalaldiari begira, enpleguari eutsi nahi dio hitzarmen berriaren negoziazioan.

Kontsumo pribatuak eutsi egiten dio ekonomiari. ©Idoia Zabaleta / Foku

Nafarroako ekonomiak moteltzen jarraitzen du

Iker Aranburu

Nastatek hamarren bat kendu dio uztailean aurreratutako datuari: %2 hazi da BPGa azken urtean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...