Albistea entzun

'The National' egunkaria sortu dute, Eskoziaren independentzia aldarri duena

Erredakzioa -

2014ko azaroak 25

Eskoziaren independentziaren alde egiten duen egunkari bat sortu zen atzo: The National. Bost egunetako proba moduan argitaratuko dute. Eta salmentak onak badira, proiektuak aurrera egingo du. «Ebaluazio astearen emaitzekin gustura bagaude, eta ziur naiz hala izango dela, langile gehiago kontratatuko ditugu», iragarri du Richard Walker egunkariko editoreak. Egunkariak 32 orrialde ditu, tabloide formatua du, 50 zentimoan salduko dute, eta lehen egun hauetan 50.000 ale argitaratuko dituzte. «Irakurterraza izango da. Eskoziako gaiez gain, nazioarteko gaiekin lau orrialde aterako ditugu», esan du editoreak.

Walker Sunday Herald astekariaren zuzendaria ere bada. «Eskoziako komunikabideetan defizit demokratiko bat dago, soilik Sunday Herald azaldu baitzen independentziaren alde erreferendumean. The National-ek oreka pixka bat jarriko du, independentziaren aldeko argudio sinesgarriak emanez», gaineratu du. «The National aukera bat da, politikoki oso konprometituta dagoen gizartearen sektore baten beharrak asetzeko».

The National-eko zuzendaritzak bere lehen editorialean argitu du ez dela SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren eta gobernuaren organo bat.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Boterekeria egoeren aurrean denok gara zaurgarri»

Gorka Erostarbe Leunda

Bi urteko pandemiaren errepaso emozional eta soziala da 'Izurritea', pertsonaren, kazetariaren eta begirada kritikoaren ikuspegitik Onintza Enbeitak idatzi duen saiakera-kronika lan laburra.
1 ©GORKA RUBIO / @FOKU

Danborren hotsa berriz nagusitu da

Alex Uriarte Atxikallende

Formatu bereziarekin egin dute Donostiako aurtengo haur danborrada. Desfile bakarraren ordez, hiriko bost auzotan aritu dira danborrariak. Atera ohi diren umeen %63 atera dira aurten, kilometro eta erdi inguruko ibilbideak danbor erritmoan egiteko.
 ©JON URBE / FOKU

«Twitter Spaces erabilgarria da zenbait unetarako»

Urtzi Urkizu

Twitter Spaces izeneko audio gelak euskaraz erabiltzen hasi diren lehen txiolarietako bat da Oroz. Iruditzen zaio profil desberdinetako euskaldunek egin behar dutela saiakera bera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.