Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Urtaran: Maroto jeltzale bat

Publizitatea

Iritzia

LARREPETIT

Urtaran: Maroto jeltzale bat

 

2017-05-20 / Hedoi Etxarte

Geure garaiko botere politikoaren ezaugarri diferentzialetako bat da: diren alderdikoak direla boteretsuek hartzen dituzten erabakiek oso alde txikia daukate euren artean. Ziurrenik, plazen zikloak (Tahrir, M15, Occupy) beste ezaugarri askoren artean hori detektatu zuen: eztabaidaren eta alternatiba ofizialen arteko polarizazio eskasa. Horregatik, berdin egin ditu Hollandek lan erreformak, zabaldu opor fiskalak Zapaterok.

Sarritan, euskal gatazkak mediatizatuta, Hegoaldean pentsatu dugu ezetz: Euskadi diferentea zela, EAEn pertsona zela helburua, are auzolana, are komuna zegoela oroz gain. Baina ETAren zikloa amaituta, beste gauza asko erortzen ari dira. Zer den Errekaleor? Bada, munduak gizakiarentzat etorkizunik izango badu hartuko dituen formetako bat. Antolakuntzan, elkarbizitzan eta historiaren lanketan sustraitua dagoelako. Alternatiba? Lehertu zen higiezinen burbuila (Gasteizen 10.000 baino etxebizitza huts gehiago daude, eta 3.186 gehiago eraiki nahi omen dituzte eremu horretan) berriz puztu nahi dute. Eta horregatik joan dira buruko estalkiekin eta armatuta poliziak, argindarra kentzera.

Aitorrezina da Eusko Jaurlaritzak segitzen duen timing politikoa: brexit-aren aldekoen politika fiskalak dauzka aldundien bidez, baztertuak kolpatzen ditu, Europako alderdi politiko ustelenaren aurrekontuak salbatu ditu Madrilen, zamaketarien kontrako erreforma basatia babestu du, hezkuntza komunitatea sutan jarri du.

Horregatik, bada Gorka Urtaranen ibilbidea aztertzeko ordua. Egia da, ez ditu publikoki esaldi arrazistak esan aurreko alkateak bezala. Ez Marotok ezta Alonsok ere ez zuten Gaztetxea eraitsi, adibidez. Baina baietz, Urtaranek martxan jarri nahi ditu hondeamakinak.

Jaurlaritza has daiteke bizikidetza plan bat egiten 80 urte barru Errekaleorren inguruan omenaldiak egiteko. 36ko gerrako memoria eta justiziarekin duen atzerapena errespetatzeko.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak