Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Poesiazko urratsak

Donostia 2016ren Karta Zuriak egitasmoko bigarren performancea egingo du Esther Ferrer artistak gaur Donostian: 'Poesiaren ibilbidea'
Esther Ferrer eta Pablo Berastegi, Donostian.
Esther Ferrer eta Pablo Berastegi, Donostian. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Ihintza Elustondo -

2016ko apirilak 2 - Donostia

«Inperfektua da hizkuntza, higatu egin dira zeinuak/ errotarri zaharrak bezala, ibiliaren ibiliz. Horregatik,/ ezin da esan Maitasuna, ezin da esan Edertasuna,/ ezin da esan Elkartasuna, ezin esan». Kirmen Uriberen Ezin esan poesiaren pasarte bat da, gaur Donostian egingo den Poesiaren ibilbidean entzun ahal izango dena, beste hainbat olerkirekin batera. Donostia 2016ren Karta Zuriak atalean, Ferrerrek proposatutako bigarren performancea da; paseatu bitartean, poesiaz gozatzea ahalbidetzen duena. «Izenak dioen moduan, poesiaren aldeko ibilbidea da, olerkiak irakurtzea eta entzutea beste aldarrikapenik ez duena», azaldu du artistak. 11:30ean Easo plazatik abiatuko da txangoa, Ferrerrek berak gidatuta, eta Donostia 2016k aukeratutako talde batek poesia irakurketak egingo ditu zuzenean.

Lau kilometro inguruko ibilbidea diseinatu du artistak, hamabi geltokirekin: Easo plazatik abiatzen da, eta, besteak beste, Koldo Mitxelena kulturunea, Tabakalera eta Konstituzio plaza zeharkatzen ditu, Portaletara iritsi arte. Orotara, 37 olerki aukeratu ditu, geldialdi bakoitzerako hiruzpalau. Haietako bakoitza egile batena da, eta askotarikoak dira proposamenak: autore klasikoak eta garaikideak daude, Euskal Herrikoak nahiz kanpokoak, gizonak eta emakumeak, ezagunak eta ez hain ezagunak.

Euskal Herriko poeten artean daude Miren Agur Meabe, Harkaitz Cano, Gabriel Celaya, Felipe Juaristi, Eli Tolaretxipi, Jule Goikoetxea, Itxaro Borda, Xabier Lizardi, Julia Otxoa eta Kirmen Uribe. Gainontzekoak, berriz, munduko txoko askotakoak dira: Madrilgoa da Francisco de Quevedo klasikoa, Vietnamgoa Y Nhi, Japoniakoa Ibaragi Noriko... Ferrerrek azaldu duenez, olerkiek bata bestearen artean ez dute loturarik: «Nazioartekoak eta hizkuntza askotakoak izatea nahi nuen». Hori bai, obra guztiak nahiko laburrak dira, paseoa gehiegi ez luzatzeko; bi ordu inguruan egiteko modukoa dela kalkulatu dute.

Hamar hizkuntzatan idatzitako poesiak daude zerrendan: hala nola euskaraz, gaztelaniaz, kurdueraz, frantsesez, ingelesez, japonieraz, kreoleraz... Jatorrizko hizkuntzan irakurtzeaz gain, euskarara, gaztelaniara eta zeinu hizkuntzara ekarriko dituzte obrak gaurko ibilbidean. Gainera, azken geltokiko poesia Miguel Angel Sampedro idazle gorrak sortua da, eta autorea bera izango da Donostian hura interpretatzeko.

Gaurkoa ibilbide berezia izango da, sortzaileak berak gidatuko duelako. Baina, beste edonoiz, edonork bere kabuz egin ahal izango du paseoa. Geltoki bakoitzean panelak jarri dituzte, eta QR kodeen bidez, olerkiak eta haien itzulpenak irakur daitezke. Gainera, ibilbidearen inguruko liburuxkak banatuko dituzte Donostia 2016ren Infopuntuan, eta Donostia 2016ren webgunean entzun daitezke obra guztiak.

Hiru atal ditu Ferrerrek Karta Zuriak egitasmoan egingo duen ekarpenak: Otsailean Nire bizitza kontatuko dizut performancea egin zuen keinu hizkuntzaren balioa aldarrikatzeko; Poesiaren ibilbidea da bigarrena; eta uztailaren 2an egingo duen Ibiliaz egiten da bidea performancea izango da azkena, migratzaileen eta iheslarien egoeraren ingurukoa.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Nerea Ibarzabal kantuan, bertsokideak atzean dituela. ©BOB EDME

Lehoiaren ahoan sartu du burua

Miren Mujika Telleria

Nerea Ibarzabalek irabazi du Baionako saioa, eta, lehen itzuliko puntuak batuta, ia ziurtatua du Iruñerako sailkatzea. Datorren astean argituko da nortzuk ariko diren finalean
Michael Jacksonek 24 urte zituen <em>Thriller</em> kaleratu zuenean. ©BERRIA

Pop musika irauli zuen diskoa

Mikel Lizarralde

1982an argitaratu zuen Michael Jacksonek 'Thriller', eta, 40 urte geroago, historian gehien saldutako diskoen artean segitzeaz gain, kantariaren obra nagusia da. Hainbat bitxikeriarekin berrargitaratu berri dute.
'Bilketa.eus' atariko pantaila irudi batzuk ©BERRIA

Artxiboetan barna sartzeko

Iñaki Etxeleku - Ipar Euskal Herriko Hitza

Baionako mediatekak zutik eman 'Bilketa.eus' ataria berritu dute. 26.000 dokumentu biltzen ditu digitalizaturik, eta ikerketa bide berriak eskaintzen ditu. Bilatu nahi den hitz oro kausi daiteke edozein dokumentutan. Liburu zaharrak, ikonografiak, prentsa zaharra… denetarik atzeman daiteke.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.