andoni egana
HITZ ETZANAK

Belauniko

2017ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Badator urriaren lehena, eta estatuen joerak —Espainiakoarenak, kasu honetan— indartsuaren indartsuz irrigarritik ere baduela nabarmenduko da, beste behin ere. Aspaldikoa da pasadizoa eta ahaztuak ditut partaideen izen-tituluak zehazki. Sortu omen zen behin xextra handi bat estatu batean. Estatuburua eliz agintariekin bat etortzen ez eta deitu omen zion bere aurrera eliztarren goi kargudun bati. Eta egiazko agintea berea zela frogatzeko bere aurrean belaunika zedila agindu zion. Ezezkoaren ondoren eta guardien laguntzaz, indarraren poderioz belaunikarazi zuen. Bere nagusitasunaz aski denboraz gozatu ostean, zuti zitekeela esan ziolarik, elizgizonak ez zuen halakorik egin. «Barkatu, baina ez naiz oraindik zutituko. Ez ditut nire errezoak bukatu».

Kataluniarrak errezoan ez, baina zorua prestatzen aritu dira luzaroan. Eta espainiarren estatua goitik behera begira egon da, asebeterik. Buru makurtuari begiratzen zioten eta ez burumakurra egiten ari zen lanari. Eiffel Dorrea egin zutenean ere, batzuk izan ziren pentsatu zutenak kostata baina burdinazko egitura hura altxata zegoenez, behin andamiajea egina, laster batean ekingo ziotela harrizko eraikin berriari. Rajoyren arbasoren bat ez zen urruti ibiliko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.