andoni egana
HITZ ETZANAK

Molestiak

2017ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Horrelakoak gara izan. Auto-gidari goazela, iruditzen zaigu txirrindulariak enbarazu baino egiten ez duten izakiak direla; txirrindan jartzean, auto-gidariak errepidea eurena soilik balitz bezala dabiltzan basatitzat hartzen ditugu. Eta beti norberak arrazoi, joan autoan joan txirrindan.

Jendartea berez da molestia sare bat. «Gaur zuk, bihar nik» hori ongi eramaten asmatzean datza harreman sanoa. Atzoko BERRIAk zekarren surflarien eta bainua hartu nahi dutenen artean sorturiko xalamatiken inguruko erreportajea. Batzuen eta besteen pilaketak epeletik gorako molestiak sortzen dituenean, espazioak eta jarduerak arautu beharra dago. Ez da samurra. Araugileak lehentasuna «besteei» eman diela irudituko zaigu ia beti, nahiz geu ere tarteka «besteetakoak» izan.

Arazo larri samarren bat sortzen delarik, gakoa heziketan datzala entzungo dugu behin eta berriz. Jokin Labaien eta enparauen sailean sartu-irten bat eginez, ez dauden lekuan molestiak sortzea nigargarria iruditzen zait. Ezin diot tenpleari eutsi telebistarako delako, lehiaketa baterako, selfie bat ateratzeko... gaztetxoak arrapaladan sartu eta bere lanean ari den dendaria edo zerbitzaria estu nola hartzen duten ikustean. Oso hezitzailea ez dirudi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.