HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Zerua gris dago'
X. Etxepare saria
Idazlea:Ilustratzailea:
Formatu honetan ohikoa den bezala, orrialde bikoak hartzen dituzten hamabost irudi handitan kontatzen da istorioa, testua irudien gainean han-hemen ezarrita.
Testua ardatz duten irudidun narrazioen kontrara, albumetan testuak nabarmendu edota azpimarratu egiten du irudietan kontatzen dena, eta bien osagarritasuna oreka horretan ematen da.
Istorioa bi haurren arteko topaketa da, herri bakartu bateko kale hutsetan. Ez dute elkar ezagutzen, baina jolasgurak hurbiltzera bultzatzen ditu. Bata neskatoa da, bestea mutikoa. Aurreiritziek neskatoa gutxiestea eragiten diote mutikoari, baina laster ohartuko da zein oker dagoen...
Anekdota domestiko baten jantziarekin aldarrikapen berdinzalea eskaintzen digu obra honek, haurrak ekinean jarriz, eta irakurleari aukera emanez bere ondorioak atera ditzan.
Ilustrazio lana ere saiatzen da ekarpena egiten, estetika elurtuarekin esperimentuak eginez, edota erretorika baliabideak sinboloen bidez agertuaz, hala nola denbora oharkabean igarotzea area erlojuarekin adierazten duenean.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.