Lehiatuz gozatu nahi du

Eibarrek ia ezinezkoa du gaur Bernabeun punturen bat lortzea; lehiakor izan ezean astindua jasotzeko arriskua dagoela ohartarazi du Garitanok
Federico Piovaccari, Iscorekin lehian, Eibarrek eta Real Madrilek lehen itzulian Ipuruan jokatutako partidan.
Federico Piovaccari, Iscorekin lehian, Eibarrek eta Real Madrilek lehen itzulian Ipuruan jokatutako partidan. R. BOGAJO / ARP

Julen Etxeberria -

2015eko apirilak 11

Gaizka Garitano ez da kea saldu zalea, eta atzo oso argi utzi zuen, Madrilera abiatu aurretik. «Gure helburua Bernabeun puntu bat lortzea da, baina ez naiz inozoa, badakit oso zaila izango dela». Baina Eibarko entrenatzailea ez da jokatu aurretik ezer galdutzat ematen duenetakoa ere. Horregatik eman zuen abisua jarraian: «Baina ez da ezinezkoa».

Ezinezkoa ez, baina ia-ia. Normalena Eibarrek egurra jasotzea litzateke, lehen itzulian Ipuruan jaso bezala (0-4). Bernabeura bisitan joan den azkeneko taldeari gertatutakoa gogoratu besterik ez dago: Granadak bederatzi gol jaso zituen (9-1). «Inoiz ez da une ona Bernabeura joateko, Real Madril munduko talderik onenetako bat baita. Zelai horretara bisitan joaten diren talde gehienek astindua jaso ohi dute», azpimarratu zuen Garitanok. Hala ere, «gozatzera» joan da Eibar. «Eta Bernabeun gozatu ahal izateko modu bakarra lehiakorrak izatea da, hau da, ondo jokatzea eta aurkaria estu hartzea. Gu irabaztera zelairatuko gara; hori ziur izan».

Eibarko entrenatzailearen arabera, bi modu daude halako partidei aurre egiteko. «Modu bat da hara joatea, esperientzia bizitzea, argazkiak ateratzea, elastikoak trukatzea eta gol zaku batekin itzultzea. Bestea, berriz, 90 minutuz lehiatzea da. Eta hori egiten saiatuko gara gu».

Eibartarrek burua tente egin nahi dute etxerako buelta. Duela 11 urte lortu zuten, Bernabeun estreinakoz jokatu zutenean. Orduan 2-0 galdu zuen Eibarrek Espainiako Kopako final-zortzirenetako itzuliko partidan —bana egin zuten Ipuruan, joanekoan—. Antzeko emaitza batekin ados egingo lukete itzuliko bidaia eibartarrek. Halakoak esatea, hala ere, beti da arriskutsua, inoiz ezin baita asmatu nolakoa izango den neurketaren nondik norakoa.

Cristianok jokatu egingo du

Aurkariari dagokionez, bada berritasunik. Izan ere, Cristiano Ronaldok jokatu egingo du azkenean. Portugaldarra partida bateko zigorra betetzekoa zen, baina Real Madrilek helegitea aurkeztu zion Rayoren aurka epaileak jokalariari ateratako txartel horiari, eta helegite batzordeak onartu egin dio. Ez dira ariko, ordea, ez Kroos, ez Bale, ezta James ere, besteak beste. Eibarren, berriz, Boveda ez da ariko, baina bai Navas eta Piovaccari.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Pilotazale batzuk maskararekin, uztailaren 4an Labriten. / ©Idoia Zabaleta, Foku

Maskara beti jartzera derrigortzea aztertzen ari da Nafarroako Osasun Departamentua

Berria

Gutxieneko distantzia mantenduta ere neurri hori ezartzea aztertzen ari da, azken agerraldien joera eteteko.

Iruñerko Nabarreria kalea asteon. ©Iñigo Uriz / FOKU

Iruñeko agerraldian 21 kasu atzeman dituzte

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Hego Euskal Herrian, guztira 64 positibo erregistratu dira azken orduetan. Eskoriatzan (Gipuzkoa) PCR proban positibo eman zuen gizonezko bat hilik aurkitu dute etxean.

 ©BERRIA

«Transmisio komunitario bat daukazunean, ezin da telefono bidez kudeatu»

Jon Ordoñez Garmendia

Epidemia betean harrapatu dute hauteskundeek Ordizia, eta kezkatuta dago Ezenarro. Arriskuaz ohartarazi arren, neurri bereziak hartuta egingo dituzte bihar. Erakundeen babesa eta mahai tekniko bat sumatu ditu faltan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna