Albistea entzun

19. Korrika. PAPEREZKO LEKUKOA

Zure mailutxoa

Amets Arzallus Antia - Bertsolaria

2015eko martxoak 20

Zure leihopetik pasa da lekukoa, eta isilik zeneraman kulpa batek kolpatu zaitu. Baina bide bururaino jarraitu diozu, eta han begietatik galdu zaizunean bi gauza bakarrik gelditu zaizkizu: begi bion nekea eta egurrezko mailu bat eskuetan.

Zure leihopetik pasa da lekukoa, eta itzuliko ez diren hitzen itzal horrek zure gorputzaren forma du bere ilunduran. Eta kulparen bidea sigisatsua bada ere, Aldudeko malda bezala, azken orduan, zu bakarrik utzi zaitu bere leihoan, erruaren erro urruna zure gorputz zahartuan gora, huntz arantzatsu batek estalia, eta egurrezko mailu ttiki bat zure esku hauskorretan.

Amaren mintzoa galdu duen haurraren ezpainetako isiltasun horrek orain zauritzen zaitu, baina zure baitan ez zuen nehork erein hizkuntzaren kontzientzia. Alderantziz, zure baldartasuna transmititu zizuten. Eta baldar lotsa horren harriak txehetu zituen zure hitz xamurrak. Ezin bertzez ez zenuen karga astun hori zamatu nahi izan zure ondorengoen bizkar gainean. Orain kate zahar eta luze horri eten zaion begiak triste ikusten zaitu zure leihoan.

Zure leihopetik pasa da lekukoa, ia-ia bizitza baten pauso eran, eta orain berandu da, hezurrak gogortu zaizkizu eta zahartuegia zaude haren atzetik abiatzeko. Laster leihoak biltzea ahantzirik hetsiko zaizkizu begiak. Eta ni Mosulgo zibilizazioaren museoko irudiekin oroituko naiz, jende barbaroa estatua zaharrak txintxikatzen. Borra handi horiek denek alde egingo dute, eta azken hondarrean, zu bakarrik utziko zaituzte, zure leihoan, eskura eman zizuten zure egurrezko mailutxoarekin.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Greban dauden errepideetako langileek batzar nagusien aurrealdera eraman zuten atzo protesta. ©JONE ARRUABARRENA

EAJk eta PSEk esan dute Aritzetako auzia epaileen esku uzteko

Jone Arruabarrena

ELAk Gipuzkoako Batzar Nagusietan salatu du Bidegik azpikontratatutakoek Aritzetan bota dituztela hondakinak
Egunkariak salgai Donostiako kiosko batean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Eusko Legebiltzarrak euskarazko hedabideak «babesteko» eskatu du

Edurne Begiristain

EH Bilduk Jaurlaritzari egotzi dio «erdarazko hedabide handiak» lehenestea diru laguntzetan
Eusko Legebiltzarreko indar politikoak, Euskaraldiari sostengua adierazten. ©BERRIA

Euskaraldian, erdaldunago

Jon O. Urain Gotzon Hermosilla

Euskaraldiak ez du ekarri alderdiek euskara gehiago erabiltzea Twitter bidez hedatzen dituzten mezuetan. Zenbaitetan, erabilera apaldu egin da kanpainak iraun duen bitartean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.