Albistea entzun

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Emaitzak Espainian

Mariano Rajoy: «Espainiak gobernu egonkor bat behar du»

Gobernua osatzea zail eduki arren, lehenego indarra direla aldarrikatu du PPren hautagaiak jarraitzaileen aurrean
Mariano Rajoy atzo gauean PPren egoitzaren balkoian.
Mariano Rajoy atzo gauean PPren egoitzaren balkoian. CHEMA MOYA / EFE

Mikel Rodriguez -

2015eko abenduak 21

Espero bezala, PPk irabazi ditu hauteskundeak, baina 1989az geroztik izandako emaitza kaskarrenekin, eta gobernua osatzeko hagitz aritmetika zaila gelditu zaio. Hala ere, Mariano Rajoyk emaitza ospatzeko jauzi bat egiteko adinako aldartea eduki zuen Genova karrikako balkoian, «Jauzi egin dezala Rajoyk!», oihukatu ziotenean jarraitzaileek. Lehenbiziko indarra direla, horri eutsi zion Rajoyk emaitzen alde positiboa ikusteko, eta gobernua osatzeko ahaleginak eginen dituela adierazi zuen. «Espainiak gobernu egonkor bat behar du».

Azken unera arte PPk dudatan mantendu zuen Rajoy aterako ote zen Genova karrikako egoitzaren balkoira agerraldia egitera. Gauerdian argitu zuen duda. «Lau urte zail izan dira, errazak ez ziren erabakiak hartu ditugu, agintari bati gustatzen ez zaizkion erabakiak, baina Espainiaren interes orkorrarengatik hartu ditugu», esan zuen azken lau urteotan PPk egindako politika murriztaileak justifikatzeko. Zaleek oihu artean eta banderak astinduta hartu zuten presidentea, eta Espainiako futbol selekzioak tituluak irabazi zituen urteetan ospetsu egin zen «Ni espainola naiz» kantua ere ahotan hartu zuten tarteka, presidenteak esaldiak bukatzerakoan.

Etorkizunera begira, Rajoyk uste du PPk «oinarri solidoak» dauzkala. «Hauteskundeak irabazten dituenak gobernua osatzen saiatu behar du. Ni saiatuko naiz gobernua osatzen, eta uste dut Espainiak gobernu egonkor bat behar duela». PPren hautagaiak onartu duen arren, azken lau urteotan «errazak ez ziren erabakiak» hartu dituela, azken legegintzaldian «egindakoaren bidetik jarraituko» du.

Emaitza txarrenak 1989tik

PP 1989an sortu zen, AP Alianza Popularren birsortze prozesuaren ondoren. 1996an lortu zuen PSOEren hegemonia garaitzea. Jose Maria Aznarrek hirugarren saialdian irabazi zion Felipe Gonzalezi botoen %39 lortuta —156 jarleku—. Ordutik ikaragarri hazi da alderdia. 2000. urtean, gehiengo absolutua eskuratu zuen lehenbiziko aldiz, berriz ere Aznar hautagai zuela: botoen %45 eta 183 jarleku. Agintaldi hartan Aznarrek Rajoy izendatu zuen ondorengo, eta hura aurkeztu zen 2004an, baina Martxoaren 11ko atentatuen ondoren gobernuak erasoen egiletza ETAri leporatzeko errandako gezurrak garesti ordaindu zituen PPk, eta PSOEk berreskuratu zuen boterea. Aznarrek izandako bilakaera bertsua izan zuen Rajoyk birritan galdu baitzituen —2004an eta 2008an, bietan Jose Luis Rodriguez Zapateroren aurka—, eta hirugarrenean irabazi. 2011n, Aznarrek 2000. urtean izandako emaitzak hobetu zituen, botoen %45 eta 186 jarlekurekin.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Turkiaren erasoaren aurkako manifestazio bat, azaroaren 20an, Qamixlin. ©EFE

SDFek jakinarazi dute eten egin dituztela AEBekin egiten ari ziren operazioak

Igor Susaeta

Milizia kurduak indar nagusitzat dituen eta Pentagonoaren babesa duen koalizioa ohartarazten ari zen Ankarak eraso bat hasiz gero horri erantzutea lehenetsiko zuela. EIren aurkako borrokari eragingo dio

Vladimir Putin Errusiako presidentea, gaur, Moskun. ©EFE

Errusiak esan du «negoziatzeko prest» dagoela, bere interesak «bermatzeko»

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Ukrainako armadak adierazi du bere tropetako 13.000 soldadu eta 6.000 zibil hil direla gerra hasi zenetik. Haur ugariri hezkuntzarako eskubidea urratu dietela salatu du NBEko batzorde batek.

Boliviar bat Silala ibaitik ura hartzen, Txileko mugatik gertu. ©MARTIN ALIPAZ / EFE

Boliviak esan du Hagako epaiak Silala ibaiko ubide artifizialak eraisteko aukera emango diola

Mikel O. Iribar

Nazioarteko Justizia Auzitegiak ebatzi du Silala ibaia «nazioartekoa» dela, eta Txileri eta Boliviari eskatu die elkarren arteko elkarrizketak «etengabekoak» izateko. Santiagok ez dio kalte ordainik eman beharko La Pazi.

Guardia Zibila, atzo, AEBek Madrilen duten enbaxadaren atarian. ©FERNANDO VILLAR / EFE

Espainiatik bidali dituzte gutun piroteknikoak, Poliziaren arabera

Uxue Rey Gorraiz - Gorka Berasategi Otamendi

Sanchezek, Roblesek eta Ukrainaren eta AEBen enbaxadek jaso dituzte, besteak beste

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.