Albistea entzun

«Bestelako sarbidea» utzi du

Tomas Transtromer poeta suediarra hil da.

Literaturako Nobel saria jaso zuen 2011n
Transtromer, Nobel saria jasotzen, Stockholmen, 2011n.
Transtromer, Nobel saria jasotzen, Stockholmen, 2011n. SANDERS WIKLUND / EFE

Juan Luis Zabala -

2015eko martxoak 28

«Errealitaterako bestelako sarbide bat» eskaintzen duen poesia idatzi izana aitortu zion Suediako Akademiak Tomas Transtromer poeta suediarrari 2011n, Literaturako Nobel saria eman zionean. Mundu osoko 50 hizkuntzatara baino gehiagotara itzulita geratuko da sarbide hori, bilatu nahi duenarentzat zabalik, haren heriotzaren ostean. Atzo hil baitzen Tomas Transtromer, Stockholmen, 83 urte zituela.

Hil den hiri berean jaio zen, Stockholmen, 1931n, eta 1954an argitaratu zuen aurreneko poema liburua, 17 dikter (17 poema). Hasieratik izan zuen harrera ona haren poesiak, eta 1960ko hamarkadan bere belaunaldiko poeten artean erreferentzia garrantzitsu bihurtu zen.

Erietxe psikiatriko batean egin zuen lan, psikologo gisa, baina poesiarako isuria baztertu gabe, eta lanbideak emandako eskarmentuak arrastoa utzi zuen Transtromerren poesian. Gai sozialei lekurik ez ematea leporatu bazioten ere, kritikek ez zioten eragotzi bere ibilbide poetikoan aurrera egitea, berak egokien zeritzon moduan, bere barruko ahotsari askatasuna emanez.

Garun-isuri bat izan zuen 1990ean, eta, hark eragindako paralisiaren ondorioz, hizketarako ezindua geratu zen, baina ez zion poesia idazteari utzi; ezta pianoa jotzeari ere, horretarako soilik ezkerreko eskua erabili ahal izan arren. 2011ko abenduan, Nobel saria jasotzeko antolatutako ekitaldian, ezin izan zuen hitzaldirik eman.

Transtromerren poemak Bizientzat eta hilentzat (poema guztiak, 1954-2004) liburuan daude euskaratuta (Elkar, 2012). Juan Mari Agirreurretak itzuli zituen, Xila Pihlstromen laguntzaz, Jokin Zaitegi bekari esker. Aurretik Kirmen Uribek euskaratu zituen hainbat poema, Susa argitaletxearen Armiarma Interneteko atarirako.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Manuel Asin Ikuspuntu jaialdiko zuzendari artistikoa, Baluarteko atarian, Iruñean. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Ikertzeko balio duten distantziak

Olaia L. Garaialde

Iruñeko XVI. Ikuspuntu jaialdia martxoaren 14tik 19ra izanen da. Sail Ofizialean hamazazpi herrialdetako 21 film izango dira lehian. Lan eta Desbordamientos sail berriak ere badira

 ©BERRIA

Lukiek, eskemak nondik eta noraino apurtu

Itziar Ugarte Irizar

 

Hamar kantuko disko berria plazaratu du taldeak: '#2'. Kontraste ugariko lana ondu dute, egitura ezohikoak eta pasarte poperoagoak uztartuta. Arrasaten joko dute gaur; bihar, Tolosan

Juan Mari Aburto eta Fernando Perez, atzo, Azkuna zentroan. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Bost erakusketa egongo dira ikusgai aurten Bilboko Azkuna zentroan

Olatz Enzunza Mallona

Erakusketez gainera, beste 200 jarduera baino gehiago programatu dituzte, eta arte bisualak indartzea izango du ardatzetako bat zentroak

Carla Simonen 'Alcarràs' filma. ©Berlinale

Claire Denis, Hong Sang-soo, Isaki Lacuesta eta Carla Simon, Urrezko Hartza eskuratzeko lehian

Andoni Imaz

Berlinalen, besteak beste, Mitra Farahani, Lucrecia Martel, Ulrich Seidl eta Peter Strickland zinemagileen lan berriak erakutsiko dituzte.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.