Albistea entzun

Euskararen erroetarako bidaia

Bittor Kapanaga hizkuntzalari eta pentsalariaren lanak bildu dituzte 'Euskera erro eta gara' liburuan
Liburua egiten lagundu dutenetako batzuk, lana eskuetan dutela.
Liburua egiten lagundu dutenetako batzuk, lana eskuetan dutela. M. RAMIREZ / ARP

Aitziber Laskibar Lizarribar -

2014ko azaroak 8 - Bilbo

«Hizkuntzak, itsasoak bezela, beti joko du bere eremuak berreskuratzera». Bittor Kapanagaren beraren (Otxandio, 1925-2011) hitz horiek ixten dute haren lanak jasotzen dituen lehen liburua. Akademikoa da, kasik, Juan Martin Elexpuruk landu eta Gerediaga Elkarteak argitaratu berri duen Euskera erro eta gara lana. Euskararen erroak berreskuratu eta ikertzen ditu, eta hizkuntzalariek zein euskara lan tresnatzat dutenek irakurri eta aztertu beharrekoa da, egilearen esanetan.

Hizkuntzaren muinera jotzen du Kapanagaren teoriak biltzen dituen liburuak; euskararen sustraietara. Soinuen jatorriak ikertzen ditu; hitzen sorburuak. Hain zuzen, Kapanagak berak 1978an argitaratu zuen izenburu bereko liburua barnean bildu du kaleratu berri denak. «Garrantzitsua iruditu zaigu haren lanak argitaratzea, liburu dendetan ezin baitira aurkitu». Aspaldi amaituta eta ia desagertuta daude batzuk, argitaratu gabeak ziren besteak.

Hizkuntzalariaren ikerketa nagusiaz gain, 1983an argitaratu zuen Testu zahar baten bitxitasunak lana ere berreskuratu du Elexpuruk. Hainbat esaera zaharren interpretazioa kolokan jartzen du azterketak.

Gainontzeko hiru obrak argitaratu gabeak dira: 1984an idatzitako Euskera batua eta euskalkiak artikuluak, oraindik erabat itzali ez den liskarra erakusten du. Euskara batuaren defendatzailea zen Kapanaga, eta, haren ustez, hizkuntzaren erroetara, euskalkietara, jo behar zen euskara batua osatzeko. «Euskararik arkaikoena den bizkaieratik» gehiago hartu behar zela sinetsita zegoen.

2001.ean idatzi zuen Euskaldunon ikuskera da, Elexpururen hitzetan, «publiko orokorrarentzat irakurtzen errazena». Ahaideen, egun eta hilabeteen, koloreen zein zenbakien etimologia aztertzen da bertan, besteak beste. Initza saiakera, euskal aditzari buruzko azterketa da.

Hizkuntzalari, filosofo zein psikologoari buruzko 335 orriak ez dira haren lanari buruz argitaratuko diren azkenak izango. Egunkari eta aldizkarietan plazaratutako artikuluekin, poesiekin zein kantetarako letrekin eta dozenaka gutunekin, beste liburu bat lantzen ari da Antton Mari Aldekoa-Otalora, urtebete inguru barru argitaratzeko asmoarekin.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

<em>sarea / sarea / sarea / ileordea</em> (2022). ©IÑIGO URIZ / FOKU
Eduardo Txillidaren katalogo arrazoituaren azken zenbakiaren aurkezpena, atzo, Txillida Lekun. ©JON URBE / FOKU

Txillidaren katalogo arrazoituaren azken liburukia argitaratu dute

Itziar Ugarte Irizar

Laugarren liburukia da, eta artistaren mendeurrenaren testuinguruan eman dute argitara; hamar urtetik gorako lanari amaiera eman diote hala
Janet Leigh aktorea oihuka, After Hitchcockek zuzendutako <em>Psycho</em> (1960) filmeko eszena gogoangarrian. ©BERRIA
Fito Rodriguez, Arantzazu Martinez eta Bernard J. Mathiuet <em>Lehenbiziko harria</em> eleberriaren aurkezpenean, Donostian. ©GORKA RUBIO/ FOKU

Beldurrak uxatzeko eleberria

Miren Mujika Telleria

Bernhard J. Mathiuet idazlearen 'Lehenbiziko harria' nobela euskaratu du Arantzazu Martinezek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...