Bere garaiko itunak desio ditu Ardanzak

Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak uste du egungo esparru juridiko-politikoak aurrerabiderako aukerak ematen dituela.

«Desberdinen» arteko ituna eskatu du
Jose Antonio Ardanza, atzo, Eusko Legebiltzarrean.
Jose Antonio Ardanza, atzo, Eusko Legebiltzarrean. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

Enekoitz Esnaola -

2014ko azaroak 13

EAEko esparru juridiko eta autogobernuaren aldeko mezua eman du Jose Antonio Ardanza Jaurlaritzako lehendakari ohi eta EAJko kideak Eusko Legebiltzarrean, autogobernuari buruzko lantaldean eskainitako azalpenetan —bere alderdiak gonbidatu du—. Nahiz eta Gernikako Estatutua oraindik ere bete gabe dagoen —1979an onartu zen, erreferendum bidez—, Ardanzak uste du Espainiako Konstituzioak eta estatutuak«askotarako» ematen duela «aurrera jarraitzeko».

Ardanza lehendakari izan zeneko eskumen datuak ez dira oso onak, ordea. 1985etik 1999ra izan zen Jaurlaritzako buru; Carlos Garaikoetxearen dimisioaren ostean heldu zen kargura, eta Lizarra-Garazi abiatu berri zela utzi zuen. Tartean —1986-1998, hain justu—, PSE Jaurlaritzan egon zen, eta aldi hartan Espainiako Gobernuan PSOE zegoen. Estatutua onartu zenetik 104 eskumen eman ditu Madrilek, Administrazio Publikoetako Ministerioaren webguneak dioenez, eta 1985era artekoa izan zen aldi oparoena: 66 eskumen. Ardanza lehendakari izan zen 14 urteetan, 24 transferentzia jaso zituen Jaurlaritzak.

Haren arabera, baina, gaur egungo esparru juridiko-politikoak oraindik ere «aukerak» ematen ditu. Berriro «desberdinen arteko akordioa» eskatu du, «gehiengoen jokoan oinarritu gabe». «Bestela, zein da euskal auziaz erabakitzeko zilegitasuna duen gehiengoa? Euskal gehiengoak hartuko al ditu erabakiak? Konstituzioak erabakiko al du, burujabetza Espainiako herriak duela esanda?».

Jaurlaritzako lehendakari ohiak azaldu du beretzat «euskal burujabetza Euskal Herriari» dagokiola eta, ondorioz, ez duela onartzen «kanpoko subiranotasun baten inposaketarik». «Talka saihesteko», beharrezko deritzo euskal eta espainiar abertzaleen arteko «itunari». «Akordiorik gabe ez da konponbiderik egongo», esan du Eusko Legebiltzarreko lantaldearen saioan, eta «elkarbizitzarako beste itun bat» eskatu du. 1979an Gernikako Estatutua negoziatzean, EAJ eta PSOE ados jarri ziren. Estatutu haren kontra zen arren, HBk abstentzioa eskatu zuen erreferendumean; PPk, kontrako botoa.

Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako lurraldeen eskubide historikoen «berezitasuna» errespetatu beharraz mintzatu da Ardanza, «itundutako bizikidetza modu bat» adierazten dutelakoan. Horrela, aurrera egiteko asmoz, funtsekotzat jo du «leialtasuna eta aldebikotasuna» izatea.

EAEko Estatutua berritzeko aurretik izandako saiotik eta Kataluniako prozesutik ikastea galdegin du, eta iritzi dio konponbidea aurkitzeko krisi ekonomikoa, euskal presoen egoera eta ETAren armagabetzea ez direla aitzakia gisa erabili behar.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Neurri bereziak dituen taberna bat, Donostian. ©Gorka Rubio / Foku

Gaueko aisialdiaren mugen aurkako salaketa jarriko dute Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek

Andoni Rekondo Izagirre

Uste dute 01:30ean ixteko agindua «neurrigabea» dela, eta laguntza ekonomikoak galdegin dituzte.

Osasun langileak PCR probak egiten Donostiako Okendo kultur etxean, ostiralean. ©Gorka Rubio/FOKU

353 positibo atzeman dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Berria

Bizkaian behera egin dute kasuek: 211 positibo izan dira.

Bizkaiko zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan. ©Marisol Ramirez/FOKU

Bilboko zahar etxe bateko zortzi egoiliarrek positibo eman dute

Olatz Esteban Ezkati

Birjinetxe zentrora eraman dituzte kutsatu diren egoiliarrak; eta hainbat langile bakartu dituzte, haiek ere positibo eman ostean.

 ©Raul Bogajo / Foku

Lanbidek Zaramagako eta Laudioko bulegoak itxi ditu, bi langilek positibo eman ostean

Andoni Rekondo Izagirre

Bulegoetako gainerako beharginak ere etxera bidali dituzte berrogeialdia pasatzera. Bitartean, kudeaketak webgunearen bitartez egin ahal izango dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna