Albistea entzun

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Emaitzak Espainian

Rivera: «Itxaropen eta ilusio handiko aro bat hasi da»

Erredakzioa -

2015eko abenduak 21

Podemos baino alderdi zaharragoa izan arren, Ciudadanos ere estreinako aldiz aurkeztu da Espainiako Gorteetarako. Bere sarrera Podemosena baino apalagoa izan da, baina, hala ere, Albert Rivera hautagaiak ere aro baten aldaketa ikusi du atzoko emaitzetan. «Itxaropen eta ilusio handiko aro bat hasi da». Pablo Iglesias Podemoseko hautagaiak bezala, Riverak ere bi alderdi nagusien arteko txandakatze sistema bukatutzat eman du. «Aski da urdin-gorriaz, gorri-urdinaz. Erreformak eta aldaketak eska ditzagun». Hala ere, Iglesiasek ez bezala, Riverak ez zuen zehaztu zer nolako baldintzak eskatuko dituen Ciudadanosek. Pistarik ere ez zuen eman. «Toki egokian» egongo direla esan zuen. «Baina gehienbat Espainiaren alde». Ciudadanosen jatorria ere hitz egin zuen, Kataluniako Parlamentutik eta aurtengo udal eta erkidegoetako hauteskundeetatik abiatu zirela oroitarazita.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Macron eta Putin prentsaren aurrean, joan den otsailaren 7an Moskun egindako bileraren ondoren. ©EFE

Macronek eskatu du Errusiaren segurtasun bermeak aintzat hartzeko

Igor Susaeta

Frantziako presidenteak elkarrizketa batean adierazi duenez, Putinek gerraren amaiera negoziatzea onartzen baldin badu, aintzat hartu behar da NATO «bere ateetaraino heltzeko duen beldurra»
Karakalpakstango 22 ekintzaileren kontrako epaiketaren hasiera, joan den astelehenean, Uzbekistango Bukhara hirian. ©BERRIA

Karakalpakstango protesten epaiketa hasi du Uzbekistanek

Gorka Berasategi Otamendi

Hogei urte arteko zigorrak eskatu dituzte 22 auzipetuen kontra. Manifestariek salatu zuten presidenteak eskualde autonomoaren subiranotasuna ezabatu nahi zuela konstituzio erreforma batekin
Macron eta Putin, joan den otsailaren 7an, Moskun. ©EFE

Macronek eskatu du Errusiaren segurtasun bermeak aintzat hartzeko

Igor Susaeta

Frantziako presidentearen arabera, Putinek gerraren amaiera negoziatzea onartzen badu aintzat hartu behar da NATO «bere ateetaraino heltzeko duen beldurra»

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.