Albistea entzun

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Emaitzak Espainian

Gehiengo absolutua galduta, gobernua osatzeko zailtasunak izango ditu PPk

.

Alderdi Popularrak irabazi ditu bozak, 64 eserleku galdu dituen arren; 186tik 123ra pasa da.

PSOEk 90 ordezkari eskuratu ditu; Podemosek, berriz, 69.

Ciudadanosek, alta, ez ditu aurreikuspenak bete
Pablo Iglesias, emaitzak ospatzen, Madrilen.
Pablo Iglesias, emaitzak ospatzen, Madrilen. JUANJO MARTIN / EFE

Kristina Berasain Tristan -

2015eko abenduak 21

Bipartidismoarenak egin du Espainian. Alderdi bakoitzaren banakako zenbaketatik harago, bi alderdien sistema izan da hauteskundeetako galtzaile nagusia. PP eta PSOEren artean 83 ordezkari galdu dituzte duela lau urterekin alderatuta. Sekulako kolpea trantsizio garaitik erabateko hegemonia izan duten bi alderdientzat. Sozialistak eta popularrak boterean txandakatzen joan dira 1982. urtetik —sozialistek sei agintaldi izan dituzte eta popularrek hiru—, baina aro hori agortu egin da. Ezker-eskuin dikotomia hautsi duten alderdi sortu berriek orain arteko oreka apurtu dute, izan ere, bien artean 109 eserleku batzen dituzte, alderdi hegemonikoen erdia. PPk 123 ordezkari lortu ditu, PSOEk 90, Podemosek 69 (bere adarrak aintzat hartuta) eta Ciudadanosek 40, beti ere, botoen %99,69 zenbatuta.

Orain arteko oreka, bada, zeharo apurtu da. Diputatuen Kongresua zatikatuta geratu da eta hemizikloaren gazta zatiak txikiagoak izango dira aurrerantzean, kolore anitzeko puskak. Ikuspuntu ideologikotik aniztasuna bermatuko du horrek, baina gobernagarritasunaren ikuspuntutik arazoak sor ditzake, gehiengo zabalik ezean gobernua osatzeko zailtasunak biderkatzen baitira, eta koalizioetarako aukera ezberdinak ere zabalik daude.

Ustelkeriaren ondorioak

Popularrek 123 eserleku izango badituzte ere, duela lau urte lortu zituzten emaitza historikoetatik urrun geratu dira; 2011ko azaroaren 20ko hartan inoizko datu onenak lortu zituzten, 186 diputatu eskuratuta —botoen %44—. Orain, baina, 63 eserleku galdu dituzte, botoen %28,70—: 15,92 puntutan egin dute behera.

Botereak sortu ohi duen higaduraz aparte, ustelkeriak, murrizketek eta eskubide zibil eta politikoen galerak ondorio zuzena izan dute emaitza horretan. Eta gehiengo osoa galduta, gobernua osatzeko oztopoak izango ditu. Are gehiago koalizioa eratzeko ideologikoki lerratuta egon zitekeen alderdiaren botoak gehituta ere ez duelako gehiengo absolutua batzen. Ciudadanosek ez ditu aurreikuspenak bete; inkestek iragarritakoa baino datu kaskarragoak jaso ditu. Albert Riveraren alderdiak 40 ordezkari izango ditu. PPrenari batuta 163 eserleku lortzen dituzte, gehiengo absolutua izateko behar diren 176etatik urrun.

PSOEren porrota, berriz, bikoitza izan da, ezen duela lau urte hondoa jo zuten sozialistek. 2011n inoizko datu okerrenak eskuratu zituzten, eta orain are emaitza txarragoak jaso dituzte; 110 ordezkari izatetik 90era pasa dira.

Podemosen ezustea

Podemos bihurtu da alternatibaren ikur. Pablo Iglesiasen alderdia izan da, zalantzarik gabe, ezustekoa eman duena. Bere sorreratik hogei hilabete eskasera, hasieran piztu zuen lilura apaltzen ari zela zirudienean, sekulako indarrarekin sartu da jokaleku politikoan, 69 ordezkarirekin. Podemosek berak 42 eserleku eskuratu ditu eta bere hiru adarrek beste 27 —En Comu Podemek 12, Compromisek bederatzi eta En Mareak sei—.

Mariano Rajoyk presidente karguari eutsiko ote dion da orain zalantza handiena, ezen alderdi txikiengan egon daiteke gobernagarritasunaren giltza. PSOEk eta Podemosek, popularrak alboratu eta koalizio zabal bat eratzeko aukera izango lukete, eta hipotesi hori gauzatuta lehen aldia litzateke horren kolore anitzeko hemizikloa osatzen. Europako joera islatuko litzateke, hainbat estatutan ohikoa baita alderdi anitzeko sistema; Espainian bakarrik geratzen ziren bipartidismoaren arrastoak.

Orotara 36.510.952 lagunek izan dute botoa emateko aukera. Parte hartzea %73,21koa izan da, aurrekoetan baino 4,28 puntu gehiago.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Karakalpakstango 22 ekintzaileren kontrako epaiketaren hasiera, joan den astelehenean, Uzbekistango Bukhara hirian. ©BERRIA

Karakalpakstango protesten epaiketa hasi du Uzbekistanek

Gorka Berasategi Otamendi

Hogei urte arteko zigorrak eskatu dituzte 22 auzipetuen kontra. Manifestariek salatu zuten presidenteak eskualde autonomoaren subiranotasuna ezabatu nahi zuela konstituzio erreforma batekin

Macron eta Putin prentsaren aurrean, joan den otsailaren 7an Moskun egindako bileraren ondoren. ©EFE

Macronek eskatu du Errusiaren segurtasun bermeak aintzat hartzeko

Igor Susaeta

Frantziako presidenteak elkarrizketa batean adierazi duenez, Putinek gerraren amaiera negoziatzea onartzen baldin badu, aintzat hartu behar da NATO «bere ateetaraino heltzeko duen beldurra»
Turkiaren erasoaren aurkako manifestazio bat, azaroaren 20an, Qamixlin. ©EFE

SDFk jakinarazi du eten egin dituela AEBekin egiten ari ziren operazioak

Igor Susaeta

Milizia kurduak indar nagusitzat dauzkan eta Pentagonoaren babesa duen koalizioak ohartarazia zuen Ankarak eraso bat hasiz gero horri erantzutea lehenetsiko zuela. EIren aurkako borrokari eragingo dio

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.